Lankide:MaitaneTG/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tendinitisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tendinitisa, tendinopatia edo tendinosia bezela ere ezagutzen dena, mina, hantura eta funtzioaren narriadura sortzen duen tendoiaren nahasmendu bat da[1][2]. Minak, orokorrean, mugimenduarekin okerrera egiten du[2]. Nagusiki, sorbalda, ukondoa, eskumuturra, aldaka, belauna edo orkatilari eragiten dio[2][3].

Akilesen tendoia , sarritan lesionatzen dena.

Nahasmendu honen zergatiak lesioak edo ekintza errepikakorrak izan daitezke[2]. Arriku-talde garrantzitsuenak musikariak, kirolariak eta esku-lanak egiten dituzten pertsonak dira[2].

Diagnosia, orokorrean, azterketan eta sintometan oinarritzen da eta irudi-bidezko proba diagnostikoetan noizean behin[2].

Tratamenduaren barruan, atsedena, fisioterapia, antiinflamatorio ez-esteroideoak (AIEE),edota ferulak egon daitezke eta gutxiagotan, infiltrazioak edota kirurgia behar izaten dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «MeSH Browser» meshb.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. a b c d e f g (Ingelesez) Nancy Garrick, Deputy Director. (2017-04-12). «Tendinitis» National Institute of Arthritis and Musculoskeletal and Skin Diseases (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  3. Wilson, John J.; Best, Thomas M.. (2005-09-01). «Common Overuse Tendon Problems: A Review and Recommendations for Treatment» American Family Physician 72 (5): 811–818. ISSN 0002-838X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).