Lankide:Maitane Morales/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Simeon D. Fess[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simeon D. Fess

Simeon Davison Fess (1861ko abenduaren 11a - 1936ko abenduaren 23a) Ohio-ko politikari errepublikano eta hezitzailea izan zen. Estatu Batuetako senatuan eta Ordezkarien Ganberan zerbitzatu zuen. [1]

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrod-etik hurbil dagoen baserri batean jaioa, Ohio-n. Henry eta Bárbara Fess-en semea. Herriko eskolan hezi zen eta Ada-ko Ohio Northern Unibertsitatean graduatu zen 1889an. Eva C. Thomas-ekin ezkondu zen hurrengo urtean. Graduazioaren ondoren, historia eta zuzenbidea irakatsi zuen unibertsitatean eta unibertsitateko administrazioan ere lan egin zuen 1889tik 1896ra arte. Fess NBE-ko, Nazio Batuen Erakundeko, zuzenbide departamentuan graduatu zen 1894an eta departamentu horren dekano aritu zen 1896tik 1900ra arte. Gero, unibertsitateko presidenteorde aritu zen 1900-1902 urteen bitartean. Ondoren, 1902-1907 urteen bitartean Chicagoko unibertsitateko irakaslea izan zen. Ohiora itzuli zen eta Antioch College of Yellow Springs-en lehendakari egon zen 1907tik 1917ra arte. [1]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912an, Antioch Collegue-n zerbitzatzen zuen bitartean, Fess estatu konstituzionalaren ordezkaria izan zen eta Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako errepublikano aukeratu zuten ere, hemen 1913ko martxoaren 4tik 1923ko martxoaren 3ra arte zerbitzatu zuen. Heziketa-Batzordearen lehendakari aritu zen 66 eta 67 kongresuetan zehar eta Batzorde Nazional Errepublikanoaren lehendakaria izan zen 1918 urtetik 1922 urtera arte. 1922an ez zuen berrautapena bilatu, baina AEBetako Senaturako hautatua izateko aurkeztu zen eta zerbitzua irabazi zuen 1923ko martxoaren 4tik 1935eko urtarrilaren 3ra arte. Liburutegiko Batzordearen lehendakari aritu zen hirurogeita bederatzigarren eta hirurogeita hamabigarren kongresuetan zehar. Batzorde Nazional Errepublikanoaren lehendakari aritu zen ere 1930-1932 urteen bitartean. 1934an porrot egindako hautagaia izan zen hirugarren agintaldirako senatari gisa. [1]

Erretiroa eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fess metodista, argitaratzaile, eta Francmasones eta Knights of Pythias-en kidea zen. Washingtonen hil zen 75 urte zituela eta  Glen Forest en Yellow Springs-en, Ohion, lurperatuta dago.[1]

Erreferentzia Bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Simeon D. Fess. 2018-02-23 (Noiz kontsultatua: 2018-03-26).