Lankide:Mari kalanbre/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Wonder, (ohikoa ez dena, euskaraz) drama eta komedia generoak tartekatzen dituen pelikula estatubatuarra da. Stephen Chbosky da pelikulako zuzendaria. Pelikula Raquel Palaciok 2012.urtean idatzitako liburu homonimoan oinarrituta dago. Julia Roberts, Owen Wilson, eta Jacob Tremblay dira pelikulan parte hartzen duten beste aktore batzuk.  Pelikula 2017ko azaroan estreinatu zen Estatu Batuetan.

SINOPSIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urtean zehar ebakuntza ezberdinetatik pasatu ondoren, Auggie Pullmanek, aurpegian makurtasunekin jaio zen umeak, erronka bat dauka: lehenengo aldiz klasera joatea.

ARGUDIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urteko mutil batek, Auggiek, (Jacob Tremblay) makertasunak ditu aurpegian, Sindrome de Treacher Collins, hain zuzen ere. Horren ondorioz, 27 aldiz ebakuntza ezberdinetatik pasatu behar izan da. Eskolara joateko ordua heldu zaio, eta ahaleginak egin behar ditu eskola berrian egokitzeko. Hasiera batean, Julian Albans deituriko ume batek berarekin iskanbila topatzen du baina ondoren, Jacob Jack Willl izeneko mutil baten laguna egiten da.

Halloweenen, Auggiek maskara eta mamuaren mozorroa erabiltzen ditu, bere txakurrak, Daisyk, Boba Fett-en mozorroan botaka egin diolako. Jendeak bera nor den jakin gabe, lasai lasai Auggie eskolatik ibiltzen doa jakinda inork ez duela bere buruaz barre egingo mozorroarekin doan bitartean, maskararekin, batik bat.

Gelako atetik sartzen denean, Auggiek, Juliani entzuten dio Jacki galdetzen ea zergatik elkartzen den hainbeste berarekin. Jackek dio Traseronianek (eskolako zuzendariak) esan diolako dela. Auggie minduta sentitzen denez, eskola utzi nahi du baina bere arreba nagusiak, Oliviak, ez uzteko konbentzitzen du. Auggiek, beste lagun bati kontatzen dio zergatik haserretu den Jack Willekin. Jack harrituta dago konturatu delako Auggie dela mamuaren mozorroa zeramana, eta gainera Juliani esandako guztia entzun zuela. Zientzietako klasean, irakasleak binaka lan bat egin behar dutela eta bakoitzaren bikotea alboan eserita dagoena izango dela esaten du. Julianek irakasleari esaten dio Jackek eta berak ideia bat dutela eta ideia hori aurrera eraman nahi dutela, baina Jack-ek esaten du: “ Ez, horrela, ondo dago, Auggiekin geratuko naiz”.  

Julianek Auggieri mamu deitzen dionean, Jackek ukabila bat ematen dio aurpegian eta borroka bat sortzen da bien artean. Jack bi egun eskolatik botatzen dute eta eskutitz bat idazten dio Traseroniani barkamena eskatzen. Jackek barkamena eskatzen dio Auggieri ere eta honek onartzen du.

Hurrengo urtea aurrera doan bitartean, Auggiek bulling-a jasaten du Julian eta bere taldearen bitartez. Bere gelako mahaian mezu mingarriak jartzen dizkiote eta bere kutxatilategian bere argazkia jartzen dute Auggiren irudia zentsuratuta irudikatuz.

Julianen gurasoek baieztatzen dute Julian ez dela eskolara udazkenean itzuliko. Joan baino lehenago, Julianek barkamena eskatzen dio Traseroniani Auggie-ri bullig-a egiteagaitik.

Viak izena ematen du “Drama Club-ean” bere lagun Mirandak, jaramonik egin ez diolako. Mundu horretan, Justin ezagutzen du eta lagun onak egiten dira. Haien artean gerora harreman erromantiko bat sortzen da. Egunak aurrera joan ahala, Via aukeratzen dute ordezkapen bat egiteko eta protagonistaren papera jasotzen du “Nuestra Ciudad” produkzioan. Bertan gainera, Justin da aktore protagonista.

Isabel eta Nat ohartzen dira Via antzerki batean dagoela eta honek ez diela ezer esan, horregatik iskanbila izaten dute.

Auggiek bere ama eta ahizpa ditu aurrez-aurre baina hauek ez diote jaramonik egiten. Auggiek salatzen du gezurra esan diotela eta horregatik, bere logelara ihes egiten du. Daisy intziri egiten hasten da. Orduan, Via korrika Auggieren logelara doa eta Daisy gaixotuta dagoela esaten dio, hala, bere amak, albaitariarengana eramaten du.

Gau horretan, txakurrik gabe bueltatzen dira. Daisy hil egin denaren seinale.

Antzerkiaren aurkezpenaren gau horretan, Miranda protagonista dena, eta Viaren lagun zaharrak, Viak bere lekua ordezkatzea espero dute. Antzerkiaren ostean, guztiak, Miranda eta Justin barne, Pullmanen etxera doaz eta pizza jaten dute ospakizun bezela.

Eskolatik txangoa egiten dute. Bertan, umeen talde bat Auggie salatzen ari direnean, Jack eta beste batzuk Auggie defendatuz bere alde egiten dute. Urte amaieran, graduazio festaren bitartean, Traseronianek dio Auggio aukeratua izan dela “Henry Wars Beecher” domina edukitzeko. Auggiek milaka txalo zaparrada jasotzen ditu, bereziki, Jack Will, Summer, bere irakasle eta familiarenak. Amaieran Auggiek esaten du: “Jatorra izan mundu guztiarekin norberak bere gatazka duelako”.

BANAKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julia Robert: Isabel Pullman/,Via eta Auggiren ama.

Owen Wilson: Nate Pullman, Via eta Auggiren aita.

Jacob Tremblay: August, “Auggie” Pullman, makertasunak dituen gaztea.

Izabela Vidovic: Olivia “Via”, Auggiren arreba nagusia

Maccie Margaret Chosky: Via gaztea.

Mandy Patinkin: Tushman, Beecher Prep eskolako zuzendaria

Daveed Diggs: Browne, Auggiren gelako irakaslea

Sonia Braga: Grans, Isabelen ama, Via eta Auggiren amona.

Danielle Rose Russell: Miranda, Viaren lagunik onena.

Nadji Jeter: Justin, Viaren mutil laguna.

Noah Jupe: Jack Will, Auggiren lagunik onena.

Bryce Gheisar: Julian Albans, Auggie jazartzen duen,Breecher Prep-ko ikaslea.

Elle McKinnon: Charlotte Cody, Auggiren ikaskidea.

Millie Davis: Summer, Auggiren lagunik onenetako bat.

MUSIKA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bea Millerrek ondu zuen pelikulako abesti bat “Brand New Eyes” deiturikoa, abuztuaren 3an merkaturatu zena.

Wonderreko autoreak, RJ Palaciok, askotan egiaztatu du Natalie Merchanten 1995-eko Tigerlily albuneko “Wonder” abestia berak gehien saldutako liburuaren inspirazio izan dela eta Merchanten gonbidapentzat, abestia hots banda bezela agertu da. Amaierako kredituekin batera entzun daiteke.

KRITIKAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotten Tomatoes orrialdean, pelikulak %85eko onarpena jaso du. 156 iruzkinetan oinarrituta dago eta 10etik 7ko kalifikazio lortu duelako.

Metracritic-en pelikulak 100etik 66ko puntuazioa dauka. 33 kritikalarien iritzietan oinarrituta dago, eta orokorrean kritika onuragarriak dira .

Kritiko batzuek kritikatu zuten Auggiek, benetan ez zuela gaixotasuna pairatzen, hori delako pelikularen muina eta mamia.

SARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heartland-eko zinema antzokian irudi mugimendu onenaren saria jaso zuen, 2017ko abenduaren 31an. 2018ko ekainaren 27an, Saturn sarietan, pelikula independiente onenaren saria jaso zuen.

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

[2]

[3]

  1. (Gaztelaniaz) Salvà, Nando. (2017-11-30). «CRÍTICA | 'Wonder': agradar a toda costa» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
  2. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Crítica de Wonder: Cómo sobrevivir sin casco» abc 2017-11-30 (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).

[1]

  1. (Gaztelaniaz) «Crítica de "Wonder" - Crítica Wonder de alesnake22» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).

[1]

[2]


  1. (Gaztelaniaz) «Wonder, la película más emotiva del año que desafía los tópicos del acoso escolar» abc 2017-11-30 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Gestion, por; Hijos, o. (2017-12-19). «Lucha contra el bullying con Wonder. Razones para ver y leer esta obra» Gestionando Hijos (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).