Edukira joan

Lankide:Mariagorrotxategi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Proantozianidinak

Funtzioak

Mekanismo biokimikoak

PA-en eragin biologikoak azaltzeko mekanimoak: PA-en proteinei lotzeko gaitasuna dute eta mekanismo epigenetikoetan du eragina honek, ondorioz histonen aldaketetan, DNA-ren metilazioan eta mikroRNA-an eragina baitu. Honek, entzimen aktibitatean, zelulen seinalizazioan, geneen esprezioan eta azkenean zelularen funtzionaltasunaren erregulazioan du eragina.

PA-ak antioxidatzaile sinple lez sailkatuak izan dira, hauek duten talde fenoliko OH taldeak, erradikal asketak neutralizatzeko gaitasuna dutelako. Are gehiago, ROS (Reactive carbonyls derived from proteins or malondialdehyde from lipid oxidation), murrizkta bultzatzen dute.

Are gehiago, onura gehienak, eta PA-en propietate terapeutiko gehienak, proteinen eta entzimen interakzio espezifikoekin dute erlazioa. Proteina PA erlazio hauek determinatzaileak izango dira, proteinen funntzioak, entzimen aktibitatean, hartzaileen lotura eta ligandoetan, eta transkripzio faktoreen DNAren loturetan. Adibidez, katalasaren, superoxido dismutasaren (SOD), plutationina peroxidasaren (GPx) eta glutathionina-S-transferasa (GST), entzimen aktibitatean eragin zuzena dauka, hauen esprezioa edota aktibitatea areagotzen du. Azkenik, epigenetikan ere eragin zuzena izango du, DNAren metilazioaren arabera, gene batzuk espresatzea egingo baitu, eta beste batzuk isiltzea. Ondorioz, ahalmen erregulatzailea izango du, gainera, DNAren sekuentzian sortuko diten elkarrekintzak edo aldaketak itzulgarriak izango dira, ondorioz gaixotasun batzuekiko tratamentu lez ere PA-k interesgarriak izango dira. Histonetan, eta mikroRNA-n ere aldaketak sortu ditzakete PA-k. Adibidez, hipermetilazioan, DNA metiltransferasaren (DNMT) aktibitate areagotua egoten da kantzer zeluletan, dietako PA-k DNMTren aktibitatearen inhibizioa ematen du, era horretan hipermetilazioa partzialki alderantzizkatzea lortuz. Erradikal askeen eta estres oxidatiboa kontrako jarduera Proantozianidak biologikoki eta farmakologikoki, erradikal askeen eta estres oxidatiboaren kontrako jarduera dutela ikusi da. Gaixotasun kardiobaskularren prebentzioa Gaur egun gaixotasun kardiobaskularrak pairatzen dituzten pertsonen kopurua oso altua da, eta urtero gero eta kasu gehiago ematen dira. Frogatu da proantozianidinak, gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan eragin zuzena dutela. Bihotzekoak edo derrameak normalean, bihotz edota garunera heltzen den odolaren blokeoa dela eta ematen da, proantozianidinek odol basoak blokeatzen dituzten LDL kolesterolaren oxidazioa inhibatuz jarduten dute. Azkenik, kolagenoaren estabilizazioan eta elastinaren mantentzean determinatzaileak direla ikusi da. Bi proteina hauek organoen ehun konektiboan bereziki garrantzitsuak dira. Proantozianidinak, kolagenasan, elastasan, hialuronidasan, eta beta glukoronidasaren jardueta inhibitzen dute, hori dela eta dira gaixotasun kardiobaskularren babesleak. Kantzerrean duen eragina Apoptosia, zelulen berrikuntzan determinatzailea da, oreka mantentzeko beharrezkoa da; kaltetutako, zahartutako edo mutatutako zelulak heriotzera bultzatzen baitu. Proantozianidinak, antoziadina eta flobonoideekin batera, HeLa zelulen proliferazioa inhibitzen dutela frogatu da, DNA molekulen apurkortasuna eta apoptosi gaitasuna areagotuz. Ikerketa honetan, Bax (Apoptosia faboratzen duen preoteina, Bcl-2 proteinen familikoa, kanpo mitokondria mintzean aurkitzen dena) eta kaptasa 3 proteinen (DNA apurketa eta apoptosia burutzeko behar diren egitura aldaketak egiteko beharrezkoa den proteina) espresioan areagotzea ikusi zen. Obesitatea eta II. motako diabetesa Obesitatea, gehiegizko gantzaren pilaketaren ondorioz sortzen da, gainera, behin obesitatea garatzean, intsulinarekiko erresistentzia garatzeko probabilitatea asko areagotzen da, II. Motako diabetesa garatzeko arriskua areagotuz. Proantoazianidinak, hesteko lipasa eta amilasaren aktibitatea gutxitzen dute, ondorioz lipidoen eta glukosaren absortzioa murriztuz. Gainera, ez den absorbatzen proantoazianidinak, asetasun sentzazioan eragiten dutela ikusi da, honek, garunera heltzen diren tratu gastrointestinaleko seinalearen erregulazioan eragiten baitu. Are gehiago, proantozianidinak, biogenesi mitokondriala ere aktibatzen dute, zelulen lipolisi gaitasuna areagotuz. Efektu hauetako batzuk, AMPKen (adenosine monophosphate-activated protein kinase ) aktibazioarekin erlazionatu dira. AMPK aktibitatearen ondorioz, termogenesia eta energi gastua areagotzen du,gihar ehun eskeletikoan eta ehun adipotsuan. Azkenik, PA-k hipergluzemia modula dezakeen GLP-1 (glucagon-like peptide-1) aktibazioan dute eragina. Gomendioak

Bibliografia Healthy properties of proanthocyanidins. de la Iglesia R, Milagro FI, Campión J, Boqué N, Martínez JA. Biofactors. 2010 May-Jun;36(3):159-68. doi: 10.1002/biof.79. Review Proanthocyanidins in health and disease. Bladé C, Aragonès G, Arola-Arnal A, Muguerza B, Bravo FI, Salvadó MJ, Arola L, Suárez M. Biofactors. 2016 Jan-Feb;42(1):5-12. doi: 10.1002/biof.1249. Epub 2016 Jan 13. Review.