Edukira joan

Lankide:Markelvj/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perretxikoak zuhaitzen itzalpean.

PERRETXIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxikoa hanka batez, txapel batez eta txapel azpian esporak gordetzen dituzten orriz edo belakiz osatutako fruitu-gorputza da. Hala ere perretxiko batzuk ezaugarri ezberdinak eduki ditzakete (hanka gabekoak, txapelik gabekoak, talde ezberdinetakoak, etab.) Hainbat onddoz osatuta daude eta esporak gordeleku gisa erabiltzen dituzte. Lur azpian, ez dituzte sustraiak landareak bezala, fruitu gorputzaren zati hau hifa deituriko filamentu zilindrikoz osatutako sarez osatuta dago. Atal hori, ikusten ez dena, perretxikoaren aparatu begetatiboa da.



Basoetako zuhaitzen itzalean bizi ohi dira, baina baita ere edozein giro heze eta argi gutxi dagoen ingurunetan. Espezie batzuk jangarriak dira, beste batzuk pozoitsuak, eta baita efektu psikoaktiboak eragiten dituzten beste batzuk ere badaude. Izan ere, jangarriak diren espezie asko oso ohikoak dira (barrengorriak adibidez) eta zonalde askotan, oso ohikoa da basora joatea perretxiko bila.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxikoak, beste perretxiko batzuek botatako esporetatik irteten dira. Leku ilun eta hezeak behar dituzte; horregatik oso ohikoa da zuhaitzen itzalpean aurkitzea perretxiko asko. Itzala, iluntasuna eta hezetasuna emateaz gain, zuhaitzen sustraiek perretxikoek hazteko beharrezkoak dituzten elikagaiak dituzte; horregatik egoten dira basoak perretxikoz beteta (udazkenean, batez ere). Handitzen joaten dira perretxikoak, eta hil aurretik, beraien esporak askatzen dituzte, hauetatik bizidun berriak sortuko direlarik. Modu honetan osatzen da perretxikoen bizi-zikloa.


Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Domeinua: Eukariotoa
    • Erreinua: Fungi
      • Filuma: Ascomycota
      • Filuma: Basidiomycota
      • Filuma: Chytridiomycota
      • Filuma: Glomeromycota
      • Filuma: Zygomycota




Onddoen sailkapena ez da beste bizidunena bezalakoa, hau da, ez da arbaso komun batetik abiatzen. Aldiz, haien esporen eta zilko biologikoen arabera sailkatzen dira eta Filum bakoitzaren barruan klase ezberdinak daude, baina, espezie askok ez dute klase espezifiko bat. Sailkatzeko era hau, espezie ezberdinen eboluzio propioen ondorioa da, hau da, antzekoak diren fruitu-gorputzak, jarraipen ebolutibo ezberdinak garatzean sortzen da.

   Ba al dakizu