Lankide:MartinAranburu1974/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

New York, 1940ko urtarrilaren 24a — New York, 2017ko apirilaren 27a

Artista estatubatuarra.

Sormen literatura ikasi zuen Iowako Unibertsitatean, eta hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, O To 9, (1967-70) aldizkariaren koeditorea izan zen, hirurogeiko hamarkadako New Yorkeko giro artistikoarekin hertsiki identifikatutako argitalpena.

Artearen teoriako irakaslea izan zen New Yorkeko School of Visual Arts-en (1968-71) eta hiriko beste hezkuntza-zentro batzuetan. Kaleko antzezpen ugari egiten zituen beti ere izaera probokatzailea izaten zuen gaixo mentalaren ohiko portaera imitatuz. Poesia, bideoa eta argazkigintza ere landuko ditu. Bere bigarren emaztearekin, Maria Acconcirekin, 1988an Acconci Studio sortu zuen —arkitektura, paisaia, diseinu industriala eta hirigintza integratzen zituen proiektuetarako diziplina anitzeko espazioa—, non filmak eta bideo-muntaiak egin zituen. Film horietan, espazioen birbanaketari esker, deskontextualizazio funtzionala, espaziala eta konbentzionala sortu zen.

Vito Acconci 1973an

[1] Ai Weiwei artista txinatarrarekin ere kolaboratu zuen (2010).

  1. «Vito Acconci | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).