Lankide:Matxalen Muñoz

Wikipedia, Entziklopedia askea

The man in the Hathaway shirt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpaina hau 50. hamarkadako hasieran sortu zen, Hathaway alkondaren enpresaren (CF Hathaway) jabea, Ellerton Jette, copy edo erredaktore publizitario famatua zen David Ogilvyrekin kontaktuan jarri zenean. Bere garaian izugarrizko arrakasta izateaz gain, publizitatearen historiaren parte ere bihurtu da gaur egun.

David Ogilvy, Ogilvy & Mather agentziako sortzailea.

Hasiera batean Hathaway oso bezero txikia zen Ogilvy bezalako agentzia batentzat eta ezin zituen tarifak ordaindu. Horregatik Jettek erabateko kontrola eta egonkortasuna eskeni zion. Agentzia sormen prozesu guztiaz arduratuko zirela ziurtatu zioten Ogilvy-ri eta hau azken erabakiak hartzeko gai izango zen.

Akordio honetatik atera zen The Man in the Hathaway shirt (Hathaway alkadora zeraman gizona) kanpaina, historian zehar kontakizun handiena izan duen iragarkienetariko bat. Iragarkian gizonak daraman partxea Ogilvyren bihozkada izan zen argazki saioan zeuden bitartean. Modeloari partxea jartzeko eskatu zion argazki batzuk egiteko, argazkiak ikusterakoan txatalak argazkiak behar zuen berezitasuna eskaintzen ziola konturatu zen, pertsonaiari misterioa eta zirrara emanez. Nola galdu du gizon honek begia? galdetuko zuen publikoak. Iragarkiaren ideia begian txatal bat zeraman enbaxadore Lewis Douglas-en irudi batzuetatik jaio zen, eskumako begia Ingalaterran arrantzan zebilen bitartean galdu zuena.

Argazkiaren azpialdeko testuan gizon baten istorioa azaltzen da, Baron George Wrangell izeneko aristokrata errusiar eszentriko batena, munduan zehar bidaiatzen duena abentura bila. Jetten onespena behar ez zuenez, inprentara eraman zuen eta arrakasta izugarria izan zuen. Hathaway alkandoraren gizona emakume eta gizonentzat ikono bihurtu zen.

Arrakasta hainbestekoa izan zen ,Hathaway alkandoren salmentak bikoiztu egin zirela bost hilabete baino gutxiagoko denbora tartean. Txataldundun gizona ikono bihurtu zen eta honen ondorioz, pertsona asko txatala eramaten hasi ziren 50.hamarkadan kaletik ibiltzeko, besterik gabe.Gaur egun “trendy” delakoa bihurtu zen. Gainera, XX.mendeko 22. kanpaina hoberenaren saria irabazi zuen “Advertising Age”-n .

Hasierako eraginarekin jarraitu nahian Hathaway iragarkietan txataldun gizonak agertzen jarraitu zuten beste 25 urtez. Hala ere, 1983an markak Ogilvy & Mather utzi zuen eta Eric Mower & Associates-era mugitu zen. Alkandora-egile konpainiak ez zuen arrazoi ofizialik eman. Mowek begi-txatalaren irudiarekin jarraitu zuen beste 25 urtez, Hathaway Men” esaldia iragarkietan gehituz. Modelo berriak erabili ziren hurrengo zazpi urteetan eta modeloen zerrendan enpresaburu ezagunak biltzen zituen, besteak beste: Ted Turner, John Connally, John Naisbitt eta J.W. Marriott. Publizitate kanpaina ospetsua eta arrakastatsua izan arren, salmentak behera egin zuten, Amerikako moda aldatzen joan zelako eta jendea sinpleago jazten hasi zelako.

Azkenean 2002an itxi zuten.