Edukira joan

Lankide:Mazkariano/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

KUBOA

Kuboa hexaedro erregularra da. Izan ere, kuboaren aurpegi guztiak berdinak dira.

Bi hexaedro mota daude:

-Hexaedro irregularra: hexaedro honen aupergiak ezberdinak dira.

-Hexaedro erregularra: hexaedro honen aurpegiak berdinak dira, hau da, karratuak. Hexaedro mota honi kuboa deitzen zaio.

Kuboa osatzen duten elementuak honako hauek dira:

  • Aurpegia: kuboa mugatzen duen eskualde karratu bakoitza da.
    • Guztira sei aurpegi ditu.
    • Aurpegi bakoitzak beste lau aurpegi ditu elkarren ondoan.
    • Aurpegiak elkarrengandik paraleloak dira: 2, 2 eta 2 aurpegi paralelo daude.
Aurreko eta atzeko aurpegiak paraleloak dira
Beheko eta goiko aurpegiak paraleloak dira
Ezkerreko eta eskuineko aurpegiak paraleloak dira
  • Ertza: bi aldeko alde komuna da.
    • Guztira hamabi ertz ditu.
    • Ertz bakoitzerako beste ertz batzuk daude, konkurrenteak, paraleloak edo gurutzatzen direnak
Ertz konkurrenteak
Ertz paraleloak
Ertz gurutzatuak
  • Erpina: 3 aurpegik puntu komun bat dute, kuboaren erpina deitzen dena.
    • Guztira, zortzi erpin daude.
  • Diagonala: kontrako bi aurpegi lotzen dituen lerroa da.
    • Aurpegiaren erpin batetik kontrako erpinera lerro bat marrazten da. Horri, kuboaren diagonala deitzen zaio.
    • Guztira, kuboaren lau diagonal daude. Puntu bakar batean mozten dira.
  • Erdigunea: kuboaren diagonalen elkargunea da.
    • Simetria-zentroa da.

Kuboaren neurriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Azalera: kuboaren barruko gainazalaren neurria da.

Oina eta altuera biderkatuz, karratuaren azalera kalkulatu daiteke.

Sei karratu dituenez, ondoren, karratu bakoitzaren azalera sei aldiz biderkatu behar da.

  • Bolumena: kuboak okupatzen duen espazioa da.

Luzera, zabalera eta altuera biderkatuz, kuboaren bolumena kalkulatu daiteke.

Gure inguruan, mota askotako kuboak daude

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rubik kuboa
Eraikuntza jolasak
Buruhausgarria hau sei koloretako aurpegiz osatuta dago.

Helburua, piezak mugituz koloreak osatzea da.

Jolasaren abantailak: arreta eta oroimena lantzea, auto-estima eta pazientzia hobetzea,

adimena eta sormena sustatzea, gaitasun biso-espaziala garatzea, kinestesia eta

motrizitate fina lantzea, etab.

Jolas hauek, mota desberdinetako eraikinak egiteko erabiltzen dituzte haur eta gaztetxoek.

Jolasaren abantailak: sormena eta irudimena garatzea, arreta eta pazientzia hobetzea, elkarrekintzak eta harremana sustatzea, inguruan dauden elementu desberdinak irudikatzea...

Zakarrontzi kuboak
Zenbakiak ikasteko kuboak
Zakarrak botatzen diren ontziak dira.

Hainbat koloretako kuboak daude.

Izan ere, zakarrak hainbat kubo desberdinetan birziklatu behar dugu eta lau zakorrontzi edukitzea da egokiena: organikoarena

(jatekoa eta usteltzen diren jatekoak deribatuak botatzeko),

plastikoarena (plastikoa, plastikozko ontziak...) beirarena (beira eta bere deribatuak) eta papela+kartoia (papela eta kartoiarekin zerikusia dituzten gauzak).

Kubo bakoitzean zenbaki bat marraztuta dago.