Edukira joan

Lankide:Mbacchi001

Wikipedia, Entziklopedia askea

Peter Norvig (1956ko abenduaren 14an jaioa) Estatu Batuetako zientzialari informatikoa eta hezkuntza-bekadun ospetsua da, Stanford Institute for Human-Cinto AI unibertsitatean. Aurrez, ikerketaren eta bilaketaren kalitatearen zuzendari izan zen Googlen. Norvig Stuart J.Russell-ekin batera AA-ren eremuko testulibururik ezagunena argitaratu zuten: Artificial Intelligence: A Modern Approach, 1.500 unibertsitate baino gehiagotan erabilia 135 herrialde desberdinetan.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvigek Brown Unibertsitateko matematika aplikatuetako lizentziatura eta Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) informatikako doktoretza jaso zituen.

Karrera profesionala eta ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvig, Association for the Advancement of Artificial Intelligence Elkarteko kontseilaria da eta Stuart J. Russellekin batera Artificial Intelligence: A Modern Approach testuliburuaren egilekide, testuliburu nagusia bere arloan. NASAren Ames Research Center ikerketa zentroko konputazio zientzien dibisioko burua izan zen (orain Sistema Adimendunen Dibisioa), non bertan 200 zientzialariz osatutako taldea gainbegiratu zuen. Talde honek, NASAren autonomia eta robotikako ikerketa eta garapena, software automatizatuaren ingeniaritza eta datu-analisia, neuroingeniaritza, lankidetza-sistemen ikerketa eta irizpideetan oinarritutako erabakiak egiten zituzten. Junglee-n zientzialari nagusia izan baino lehen, Interneteko erosketen lehen zerbitzuetako bat garatzen lagundu zuen; Harlequin Inc-en diseinatzaile nagusia. Baita ere, Sun Microsystems Laboratories-en zientzialari seniorra izan zen.

University of Southern California unibertsitatean irakasle laguntzaile bezela zerbitzatu zuen eta Berkeley-ko ikerketa-fakultateko kide izan da Norvig. Berrogeita hamar argitalpen baino gehiago ditu informatikaren hainbat arlotan: adimen artifiziala, lengoaia naturalaren prozesamendua, informazioaren berreskurapena, softwarearen ingeniaritza, ... Aipatzekoak diren liburu hauekin: Artificial Intelligence: A Modern Approach, Paradigms of AI Programming: Case Studies in Common Lisp, Verbmobil: A Translation System for Face-to-Face Dialog eta Intelligent Help Systems for UNIX.

Norvig JScheme-ren sortzaileetako bat da. Norvig "Academic Faculty & Advisors" izenpean agertzen da Singularity University unibertsitaterako. 2011an, Norvigek Sebastian Thrunekin lan egin zuen Adimen Artifizialeko lineako ikastaro bat garatzeko eta160.000 ikasle baino gehiago matrikulatutzea lortu zuten. Udacity plataformaren bidez, lineako ikastaro bat ere irakasten du.

Hautatutako argitalpenak eta aurkezpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artificial Intelligence: A Modern Approach (1995) Norvig, Stuart J. Russell-ekin batera egilekide da eta munduko 1.400 eskola baino gehiagok erabilitako testuliburu nagusia izan zen.

2001ean, Norvigek artikulu labur bat argitaratu zuen, Teach Yourself Programming in Ten Years, non programazioa astetan irakatsi nahi zituzten modako programazioko testuliburuen kontra eztabaidatzen zuen. Artikulua zabal partekatu eta eztabaidatu zen, eta 20 hizkuntza baino gehiagotara egindako itzulpenak ditu.

Norvig ere ezaguna da 2003an Gettysburg Powerpoint Presentation, aurkezpen praktika txarrei buruzko satirarengatik, Abraham Lincoln-en Gettysburg Address ospetsua erabiliz.