Edukira joan

Lankide:Mbargos/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

JOKAMOLDEAK

Esku-huska buruz-buru frontoi motzean.

Esku pilotako jokamolde honetan bi pertsonek jokatzen dute, batak bestearen kontra txandaka pilota jotzen dute. Jokalari bat gorriz doa jantzita, bestea urdinez.


Esku-huska lau terdian frontoi motzean.

Esku pilotako jokamolde honetan bi pertsonek jokatzen dute, batak bestearen kontra txandaka pilota jotzen dute. Jokalari bat gorriz doa jantzita, bestea urdinez. Buruz-burukoarekin daukan desberdintasuna jokoaren neurriak dira, kasu honetan pilotak ezin du laugarren koadroaren erdia baino urrunago botea eman, sakean izan ezik. Bestela tantoa aurkariarentzat izango da.


Esku-huska binaka frontoi motzean.

Esku pilotako jokamolde honetan lau pertsonak jokatzen dute batera, bi taldetan banatuta, bi gorriz jantzita doaz, beste bi urdinez. Bikoteek txandaka jotzen dute pilota, talde bakoitzeko batek jotzen du txanda bakoitzean, hau da; urdinetako batek jotzen du, ondoren gorrietako batek, gero urdinetako batek… Ez du axola bikoteko nork jotzen duen. Ez da bikote barneko txandarik errespetatu behar.


PILOTA

Nukleo gogor batez dago osatuta, horren gainean kotoi edo artilezko zati bat dago, ondoren larruzko azal batez josten da. Josturrak zortzi baten moduan egiten dira.

Pilotaren kolorea frontoiaren kolorearen menpe dago, kolore horien arteko harremanak pilota hobeto edo txarrago ikustea eragingo du. Pareten kolorea argia bada pilota ilunagoa izango da, paretak ilunagoak badira, pilota argiagoa.

Diametroa: 59-64 zentimetro inguruan, jokatzen duenaren arabera, txikiek pilota txikiagoak izango dituzte, nagusiek, handiagoak.

Pisua: mutilen kasuan 90,1-106 gramo artean. Nesken kasuan 69-96 gramo artean. Diametroan bezala pisu gutxiago jokalari txikiagoentzako, handiagoa nagusientzako.

Pilota eskuarekin jo behar da, debekatuta dago hartzea. Eskua pilotatik babesteko takoak erabiltzen dira.


INSTALAZIOA

Frontoi motzean jokatzen den jokamoldeak dira hauek, instalazio hau, frontisa, ezker horma, errebotea, kantxa eta kontrakantxaz osatuta dago. Hauek dira zati desberdinen neurriak:

Kontrakantxa: gutxienez 3 metroko zabalera izango du.

Kantxaren luzera: 30 eta 36 metro artean.

Kantxaren zabalera: 10 metro.

Frontisaren altuera: 10 metro.

Frontisaren zabalera: 11 metro.

Errebotearen artuera: 5,60 metro gutxienez.

Errebotearen zabalera: 10 metro.


Frontisaren goiko eta beheko aldeak debekatutako espazioak dira, betan koltxoiak kokatzen dira, pilotak emen jotzen badu tantoa aurkariarentzat izango da. Koltxoi hauen mugak markatzeko Txapa izeneko egiturak daude, goiko eta beheko txapez gain frontisaren alboan ere txapa bat dago, kontrakantxaren marraren goranzko jarraipena dena. Txapa frontisaren material ezberdinez eginda dago, normalean metalezkoa izan ohi da, pilotak hemen jotzen badu soinu desberdina egingo du eta epaileak txarra dela esango du.

Beheko txaparen altuera: 60 zentimetro

Goiko txaparen altuera: 10 metrora.

Alboko txapa: ezker paretatik 11 metrora.


Kantxan marra batzuk daude, marra horien arteko lekuari "Koadroa" deritzogu, koadroak zenbakiz markatuta daude, zenakiok ezker horman margotuta daude. Hauek sakea nondik nora egin behar den argitzen dute. Marrak frontisari paralelo daude, hau da, kantxa zabalean zeharkatuz.

Zenbakien arteko distantzia: 3,5 metroko tartea dago.

Faltako marraren distatzia: 14 metro – 4 koadro

Luzeko marraren distantzia: 24,5 metro – 7 koadro


SAKE ERRESTOA

Sakea tantoa egin duen taldeak egingo du.

Sakea egin aurretik beti aurkariak abisatu beharko dira, prest egon daitezen.

Sakea, sake marraren atzetik egin beharko da (frontisetik 14 metrora dagoen marratik), frontisean jo eta “falta” marraren (frontisetik 14 metrora – 4.koadroa) eta “luze” marraren (frontisetik 24,5 metrora-7.koadroa) artean sartu beharko da, bestela sakea txartzat joko da. Pilotak frontisa ikutu baino lehen ezker pareta iku dezake.

Sakea “falta” marrara heltzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da “luze” marratik pasatzen bada sakalariak beste sake bat egiteko aukera izango du. Bi sake bakarrik egin daitezke, bigarren sake hori falta eta luze marren artean sartzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da.

Honen ondoren beste taldeak jo eta tantoa jokatzen da.


SAKALARIA

Ohikoena aurrelariak sakea egitea da, frontisetik gertuago dagoelako, pilotak lurrean bote eman ostean jotzen da.


SAKEAN PILOTARIEN KOKAPENA

4 ½: 14 metroko marra baino lehen eman behar du botea.

Buruz-buru: mutilek 14 metrotik ateratzen dute, neskek, 10,5 metrotik

Binaka: mutilek 15,75 metrotik ateratzen dute, neskek, 10,5 metrotik

Pilotariak nahi duen moduan kokatzen dira, normalean ezer paretari pegatuta egoten dira, pilota hara badoa jotzea zailagoa baita.


JOKALARIEN KOKAPENA

Pilotariak kantxan non kokatu behar direnari buruzko araurik ez dago.

Binakako partiduetan, normalean, bat aurrean (aurrelaria) eta bestea atzean (atzelaria) jokatzen da. Aurrelari frontisetik gertuago kokatzen da, atzelaria atzerago.


TANTO AMAIERAK

Partiduak 22 tantora jokatzen dira, taldetako bat puntuazio honetara heltzean partidua amaitutzat ematen da. Tanto bat lortzeko aurkariak pilota jotzean frontisera ez heltzen lortu behar da. Tanto bakoitzak puntu bat ematen dio taldeari.


POSTU ESPEZIFIKOA

Banakako dueluetan ez dago postu espezifikorik,hau da, jokalariak frontoian nahi duten lekuak koka daitezke.

Binakako partiduetan, normalean, bat aurrean (aurrelaria) eta bestea atzean (atzelaria) jokatzen da. Jokalariak nahieran jar daitezke eta edozein momentutan alda dezakete postua.

Aurrelaria frontisetik gertuago kokatzen da, atzelaria, ordea, frontisetik urrunago.


KOLPE MOTAK

Aurrelariek joko azkarragoa egiten dute, haiek goiko eta erdiko kolpeak egitea da ohikoena, hau da, ez dute gerritik beherako kolpe askorik egiten. Atzelariek, ordea, batez ere beheko kolpeak emanez jokatzen dute, haien elburua atzeko koadroak defendeatzea da eta kolpe mota hauek dira helburu horretarako erabilgarrienak.


ERREFERENTZIAK

https://www.euskalpilota.org/doc/documentosGeneral/Reglamento%20de%20Juego.%202022%20(2).pdf