Lankide:Memo-Hradischko 1945

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enric MONER CASTELL (1900 - 1945)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Figuereseko lehen urteak (1900-1921)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enric Moner Castell 1900eko abuztuaren 18an jaio zen Figeresen —zehazki, Sant Pau 88 kalean—,nekazari-familia apal batean. Anai-arrebetan azteena izanik, eskolatu gabea, gurasoak laguntzen jarduten zuen. José Moner (Vilafant, 1859), gurdi-garraiolari, eta Mariana Castell (Saint Marsal, Frantzia, 1862, baina Figueresen bizi zen).

20 urte zituela soldadutzara deitu zuten baina, irakurtzen eta idazten ez zekienez, bere ordez lekukoek sinatu behar izan zuten espediente militarrean[1] Enricek luzapen-baimena eskatu zuen, bere aita hirurogei urtetik gorakoa zela eta bere ardura hartu behar zuela argudiatuz. Anai-arreba gehiago dituen arren, denak pobreak eta familia dunak zirela gaineratu zuen. Enric zen gurasoen sostengu bakarra.

Luzapena ukatuta, mediku azterketaren eta zozketaren ondoren, Enricek Figueresetik ihes egiten du, bere gurasoekin Frantziako muga zeharkatuz. Hirurak senide batzuen etxean biziko dira. Abuztuaren 13an, Figueresko udaltzaingoak Perpignango (Frantzia) kontsulari galdetu zion ea Enricen berririk bazuten. Ez dakigu erantzunik bidali ote zuten, baina Enric jada Le Bouloun bizi zen —rue Gambettan—, 1921eko Udalaren erroldan islatzen den bezala. Hala ere, jaioturtea aldatuta agertzen da: 1900 ordez 1901 ageri da, agian agintariak nahastu asmoz. Gainera, bere izena frantsestu egiten du eta Henri izena hartzen du.

Familia osatzen du (1921-1938)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921eko abuztuaren 7an Le Boulounera ezkondu zen Teresa Barris Mundetekin (Agullana, Girona, 1900). Joseph (Le Boulou, 1922) izango da senar-emazteen lehenengo semea. Ondoren, herri horretan bertan, lau alaba gehiago jaioko dira: Henriette (Le Boulou, 1924), Fernande (Le Boulou, 1926), Cécile (Le Boulou, 1928) eta Dolores (Le Boulou, 1932).

Udal artxiboetan aurkitutako erroldaren arabera, 1934ko urriaren 4an —Bigarren Errepublikaren garaian—, Enric Figueresera itzuli zen familiarekin batera, Mas Ferrer masiara hain zuzen. Bertan jaio zen, 1936an, Enric, seme gazteena.

Joan Vergés Pinedaren “Empordanesos als camps nazis” liburuan agertzen denez, masia hori Josep Tutau i Estruch jauntxoari alokatzen dio —Joan Tutau i Vergés, Lehen Errepublikako Ogasun ministroaren bilobari—, eta masover(apopilo) bihurtzen da. Hala ere, Tutau jauna zendu zenean, haren emazteak, Sara Jordá i Guanterrek, negozioen agintea hartzen du. Dirudienez, errentaren prezioarekin desadostasunak zirela medio, Enric epaitegietara eramaten dute. Honekin batera, Espainiako Gerra Zibilak eragindako ziurgabetasun-giroarekin batera, Enricek eta familiak erbesterako bidean hartzen dute. Frantziara itzultzea erabakitzen dute 1938an.

Urtebete geroago, 1939ko urtarrilaren 18an, Moner familiak, Bartzelonako errepidean dagoen “Manso Ferrer” masiakonfiskatzeko agindua jaso zuen Defentsa Ministerioko Idazkariordetzatik.

Frantzian erbesteratzea (1939-1943)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Moner familia Le Boulou-ra doa bizitzera berriro. Urte horietan, Dolores eta Cécile alaba txikiak Lehen Hezkuntzan dabiltza (CM1 mailan). 1939ko martxoan alaben eskolako andereñoak egindako zerrenda batean irakur daitekeenez, eskola itxi egin zen, Espainiatik ihesi datozen milaka errefuxiatuei babes emateko —"la Retirada" izenez ezagutzen da gertaera hau, Gerra Zibilaren amaieran milioi erditik gora espainiarrek Frantziara ihes egin zutenekoa—. 1940ko neguan, beste zerrenda batean, Dolores ez doala eskolara ageri da, gripea daukalako. Hotz eta gerra garaiak dira.

Garai horretan, Enric garraiolari gisa aritzen da —Henriette alabaren jaiotza-agiritik ondorioztatzen denez—, eta familiarekin bizi da Maureillas-las-Illas herrian, Mas de la Prade auzoan. Service Historique de la Défense (SHD) eta familia-artxiboen bidez jakin dugu 1942an Enric Frantziako erresistentzian sartu zela. Zehazki, barne-erresistentziako “Combat” taldean –ofizialki Résistance Intérieure Française (RIF)–, Kataluniako mugaren ezagutzari esker, mugalari-lanak eginez.

Gerra amaitzean familiak Erresuma Batuko gobernuaren esker onezko gutuna jaso zuen, soldadu aliatuak mugaz beste aldera pasatzeagatik.

Atxiloketa, internamendua eta deportazioa (1943-1944)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943an, misio horietako batean, muga pasatu nahi zuten pertsonen zain zegoela, Gestapok atxilotu zuen, route de Vivès izeneko errepidean. Handik gutxira, preso eraman zuten Perpignango gotorlekura.

Edwige Schorer, “la tigresse du Boulou” ezizenez ezagun, itzultzaile-kolaborazionistaren salaketa baten ondorioz atxilotu zuten. Kolaborazionista honek bailara eta eskualde osoan izua zabaldu zituen, Gestapoaren sarekadetan pistola eskuan zuela parte hartzen baitzuen. Gertaera horiek guztiak 1947ko prentsa artikuluetan daude dokumentatuta, urte hartan egin baitzen zelatari-kolaborazionista horren aurkako epaiketa Toulouseko epaitegi militar batean. Epaiketa horretan Henriette gazteak, Enric-en alabak, testigantza eman zuen. Bertan azaldu zuen nola behin akusatuari galdetu zion ea bere aita noiz itzuliko zen, eta hark, barre-algaraz, “zure aita ez da inoiz itzuliko!” erantzun ziola.

Enric Compiègngo internamendu-esparrura eraman zuten. Hemen, posta bidez pare bat aldiz idatzi zion familiari ta ahal zutena bidaltzeko eskatu zien, besteak beste, alpargata berriak, jateko zerbait, tabakoa...

1944ko urtarrilaren 17an Compiègnetik konboi batean atera zen. Abereentzako bagoietan sartuta 1.943 gizaseme deportatu zituzten, horietatik 232 espainiar errepublikazaleak. Compiègneko memorialeko izenen horman, Enric, “Henrique Mons” gisa ageri da: bere datuak bat datoz, baina bere izen-abizenek duten aldaketa edo akatsa, funtzionario alemanen transkripzioengatik, ez da izango bakarra.

Konboiaren bidaiak hiru egun luze iraun zuen, deportatuen ihes egiteko hainbat saiakeren ondorioz. Horregatik, zigor gisa, agenteek bagoi bat askatu eta bertako presoak beste bagoien artean banatu zituzten.

Buchenwaldeko kontzentrazio-eremura egindako bidaian zopa bakarra eman zitzaien, bidaiaren erdian —Trier hirian, Alemanian—. 1944ko urtarrilaren 19an heldu ziren.

Hilabete geroago, otsailaren 22an, Flossenbürg-era eramaten dute. Kontzentrazio-esparruan “Henri” izenez inskribatzen dute eta bere abizena,

aldiz, “Mone” idazten dute, amaierako "r"-rik gabe. Bere ondasunen fitxan —Effektenkarte— soinean zeramatzan gauza urriak ageri dira: txanoa,

beroki bat, lebita bat, bi galtza, jertse bat, hiru alkandora, galtzontzilo pare bat, zapata pare bat, galtzerdi eta polaina batzuk, besterik ez. Ondoren

6.448 matrikula zenbakia esleitu zioten.

Kontzentrazio-esparruko egonaldia (1943-1945)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte bereko martxoaren 3an, Pragatik 40 kmra dagoen beste kontzentrazio-esparru batera eramango dute, Beneschau-ra (Hradischko). Data hori dokumentatuta dagoen Enric-en azkenengo erreferentzia izango da.

Hradischko kontzentrazio-esparrua, Moldava ibaiaren ertzean zegoen. SSen entrenamendu-eremuak sortzeko, bailarako biztanleria bertatik bota zuten.

Yves Tanné (1924-2011), bizirik atera zen deportatuak kontatu zuenez, heldu ziren egunean trena kontzentrazio-esparrutik 8 km-ra gelditu zen eta elurretan ibili behar izan zuten, oinak minduta eta zauriz beteta. Paper eta oihal zatiekin egindako txankleta hondatuen gainean ibiltzen ziren. Izu-giroan, apirilean, SSko gazteek, kapoak —esparruko preso zaindari hautatuak— ordeztu zituzten eta hauek deportatuak etengabe kolpatzen edo hiltzen zituzten.

Deportatuen lana zuloak egitea, tankeen kontrako defentsak eraikitzea (sobietarren etorrera ahalik eta gehien atzeratzeko), edota bagoiak deskargatzea zen. Lanaldia goizeko 06:00tatik arratsaldeko 19:00etara, luzatzen zen. Udan, bero itogarrian; neguan, zero azpitiko 20 graduko tenperaturen hotza jasanez. Babes bakarra marradun-jaketen azpian ezkutuan sartzen zituzten paperezko zementuzko poltsak ziren.

Hilketa (1945)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizirik atera ziren bi lagunen testigantzari esker, Jose Casanovas (Bartzelona, 1893) eta Louis Monet (Nevers –Frantzia–, 1909), badakigu Enric Moner Castell, 1945eko apirilaren 8an fusilatu zutela, Závist herrirako errepidean, esparrutik lanera atera eta gutxira. Lekukotasun horiek Pragako enbaxada frantsesean idatzi ziren, esparrua askatu eta egun batzuetara.

Geroago, 1950ean, Louis Monetek berak gutun bat bidali zion Moner familiari gertaera tragiko horren berri emanez. Horri esker, Frantziako eta Alemaniako estatuek banatzen zituzten diru-laguntzak lortu ahal izan zituzten.

Enricen oroimenak Renée bilobari esker iraun du, baita bere alaba Henriette Monerrek bildu eta senitartekoek gorde duten dossierrari esker ere, artikulu honen buruan ageri den Enric-en argazki bakarra barne.

Errautzen topaketa (2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enric Monerren eta Hradiscko kontzentrazio-esparrua ikerketa historikoa honetan, deportatu batzuen gorpuak Pragako, Stransnice Crematoriumnean erre zirela jakin zen.

  1. .