Lankide:Mgarate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Altzola Dorrea Elgoibarren(Gipuzkoa)dagoen XV.mendeko eraikina da. Herriaren erdigunean kokatzen da, Nafarroa plazan.Egun Kultura-etxea dago bertan.

Hiru solairu eta ganbara bat ditu.XV. mendeko oin plano karratu eta lau isurkiko estaldia du. Nahiz eta harlanduzko ertzak izan,gehienbat, harri lanez egina dago.Sarrera dobela zabalez inguratutako zirkulu erdiko arkua da.Bestalde, harrian landutako izkinako armaria du.Haren goiko aldean,albo banatan, bi eguzki-erloju ditu(1651).

Herriarten historian garrantzia handia izan du, hainbat gertakizunen gune izan baita:

  • 1484.urtean, hiri-gutunaren arabera,hiribildua harresiz inguratu zenean, kontzeju eta dorretxearen jabearen arteko desadostasunengatik gelditu zen harresitik kanpo; ondorioz,etxeak ezin izan zuen barrukoek zituzten zenbait eskubidez gozatu.
  • 1652.urtean,premiazko bilkura bat egiteko erabili zen.
  • 1822-1823 urte bitartean,absolutista eta liberalen arteko matxinadaren unerik gogorrenean, Gaspar Jauregi koronel liberalak gotorleku bihurtu zuen.