Edukira joan

Lankide:Mikel ROA/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bilboko Otxarkoaga auzoko Kepa Enbeitia plazan Marx eta Leninen omenezko estatua bat dago. Bisitari guztien arreta deitzen duen monementu honen jatorria ordea ez dago Bilboko langile auzoan, ezta Euskal Herrian ere.

Karl Marx eta Vladimir Leninen bustoak Sobietar Batasunak Madrilen zuen enbaxan zuen egoitza. 1991an Sobietar Batasuna desegitean, eta ondorioz SESBren enbaxada ere desagertzean, bustoa atera zuten. Lehenik eta behin Madrileko Parla herrira joan zen, baina hango autoritateek busto komunista jartzea debekatu zuten.

Horren berri izatean, Otxarkoagako auzokideek Pa...Ya Konpartsaren bitartez, bustoa Bilbora ekartzea eskatu zuten, baita lortu ere. 1993. urtetik Otxarkoagako Kepa Enbeitia plazan ikusgai dago bi pentsalari eta politikari komunisten bustoa. Otxarkoaga bezalako langile auzo baten atmosfera ezin hobean kokatuta dago monumentoa.

Hala ere, monumentuak hainbat eraso jasan izan ditu. Batzuk bandalismo ekintzak izan dira. Baina behin, monumentua babesten duen kristalera tiro zuloz beteta agertu zen.

Plaza horretan bertan ere, Txabi Etxebarrieta, ETAren militante eta pentsalari historikoaren bustoa egon zen urte luzez. Hala ere, 2004. urtean Basta Ya taldearen denuntzia bat dela medio Bilboko Urdaletxeak bustoa kendu egin zuen.

Kepa Enbeitia plazan urtero "Lenin Eguna" delakoa antolatu egiten da, eta bertan Marx eta Leninen bustoa egon izanagatik ekimen marxista ugariren egoitza ere izan da.