Edukira joan

Lankide:Mikel Urlezaga Pascual

Wikipedia, Entziklopedia askea

Areka Landareztatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arekak oso erabiliak diren drainatze sistemak dira (SuDS) edozein ingurumenean erabiliak adibidez urbanoetan edo ruraletan.

Errepide edo bideen aldeetan egoten dira normalean eginkizun batekin, ekaitzetan sorturiko ur kantitate handiak bideratzea eta hauen kontrola erreztea. Zanga itxura dute, bi alde beherantz angelu jakin batekin eta puntu batean topatzen direnak.

Arekak oso erabiliak dira hiru gauzengatik, erreztasuna eraikitzerakoan, hauen errendimenduarengatik eta naturari lagungarriak izatearengatik.

Askenean lurrean zulo bat egitea da eta obra baten ikuspuntutik ez dago zailtasun askorik. Horrela ere ez da beti oso erraza izango honen sorpena, bide bat guztiz zuzena inoiz ez delako izango eta beste bide batekin gurutzatu daitekeelako. Gurutzatzerakoan, bidearen behekaldetik pasatu behar da areka eta zailtasun batzuk sortu daitezke kontu honengatik.

Areka baten errendimendua oso ona da modu sinple batean, ur bolumen handiak mugitzen dituelako eta gainera, hauen infiltrazioari laguntzen die areketako landarediarengatik. Areka desberdinen media bat eginez, 0,5 litro orduko infiltrazio minimo bat daukate metro karratuko (kalkulu hau egiteko, arekaren azalera, lur mota, malda, asetu gradua, landaretza eta mugitutako bolumena hartzen da kontuan) eta materia organiko kantitate handiak.

Arekak dituzten lurrak ondo hautatutakoak izan behar dira landaredia hasteko eta aldi berean infltrazio ona izateko. Normalena lur granularrak erabiltzea izaten da adibidez, are mota desberdinak iragazkortasun altua dutelako infiltrazioa errezten eta landareek sustraiak jarri ditzaketelako ez delako lur gogorra. Kontuan ere izan behar da ez dela erabilia ez pomparik ez horrelako makinarik uraren mugimendua sortzeko, dena grabitateak eginikoa da edo ur berak sorturikoa. Honek esan nahi du ez dela beharreskoa bestelako energiarik hauen lana bermatzeko, gizakiarentzako oso erakargarri bihurtzen hauen erabilera.

Hiru Areka mota desberdin daude: Infiltrazio lubakiko Arekak, Bedar Arekak eta Areka bustiak.

Infiltrazio lubakiko Arekak erabilienak dira bolumen kantitate handienak mugitzen dituztelako besteekin konparatuz eta uraren kalitate hoberena lortzen dute, baina horrela ere hauen sortzea garestiena da lur mugimendu handiak egin behar direlako besteekin konparatuz. Gainera hoberenak izaten dira euri asko egiten duten lekuetan ur bolumen aldaketa handiak egoten direlako, hauen erabilera bolumen maximoa es pasatzeko eta uren kontrola ez galtzeko.

Bedar Arekak normalagoak dira etxebizitzen hartean dauden bedar zatietan egoten direlako, urak etxeetako patioetara ez sartzeko. Askos ere merkeagoak dira Infiltrazio lubakikoekin konparatuta baina bolumen kantitate txikiagoak mugituko dute eta infiltrazioa ere gutxituko da.

Askenik Areka bustiak daude hiruretatik merkeenak, normalean naturalki sortuak izaten direlako, eta hiruretatik propietate txarrenak dituena. Areka hauek ur kantitate minimo bat izaten dute igerileku baten itsura ematen. Uren ez mugitzeak bi gauza ekartzen ditu ez direnak oso erakargarriak:

1.Infiltrazioaren galera asken batean lurra asetua dagoelako eta ez duelako ura infilltratzen usten.

2. Ura geldi egoteak eltxoak erakartzen ditu, honek areka hauen erabilera mugatzen du etxebizitza gabeko lekuetara inork ez duelako nahi eltxoen presentzia beraien etxeetan.

Areka bat sortzeko maldarik hoberena %1 etik %3 ra egon beharko litzateke ez baditugu kontuan hartzen erosioa edo asetasun gradua. Horrela ere malda handiegia bada soluzio bat erabili daiteke, presa txikiak. Presa txiki hauen eginkizuna mugitutako bolumen kantitateak gutxitzea da urari infiltratzeko denbora gehiago ematen. Presa hauek erabiliak izaten dira bedar Areketan %3 ko malda baino handiagoa denean. Askotan presa bat baino gehiago jartzen da eta Arekan igerileku desberdinak sortzen dira bolumen mugimendua asko gutxitzen. Horrela ere ez da ona presa asko erabiltzea asken batean uren geldiaraztea sortzen duelako eta eltxoen agerpena honekin.

Naturari lagungarriak dira landaretza kantitate handiak izaten dituztelako eta uraren infiltrazioan laguntzen dutelako. Urak gainera landaredia bermatzen du eta ez da beharreskoa gizakiak eskua sartzea berriro landaredia jartzeko, bakarrik suspertzen delako.