Lankide:Mikel carmona/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ZILINDROA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindro bat. h altuera eta r erradioa irudikatuz. A, B eta C zilindroaren aurpegiak dira.
Zilindroak mugimendua errazteko.
Erabilpena. Zilindroa zama jasateko

Zer da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindroa forma geometriko bat da, laukizuzen baten biraketaz sortzen dena. Beste modu batera esanda, zuzen batek (sortzailea) kurba batean (zuzentzailea) barrena eta berarekiko paraleloki higitzean sortzen duen gainazal kurbatuak mugatutako gorputz geometrikoa da. Zilindroa, hiru aurpegiz osatuta dago: bi zirkulu lau, paraleloak direnak, eta azkenik, horiekiko elkarzuta den laukizuzena.

Esan beharra dago, umeek edo haurrek egunerokoan zilindro forma duten objetktu anitzekin topo egiten dutela, eta beraz, interesgarria eta gomendagarria iruditzen zaigu hauek identifikatzen jakitea, beste forma geometrikoekin batera. Beheko ataletako batean, ikusgai izango ditugu kalean edota etxean aurkitu ditzazkegun zilindro forma duten objektuen argazkiak.

Zilindroaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindroak sortu zirenetik hainbat erabilpen izan dituzte. Adibidez, zama handiko objektuak garraiatzeko gurpil moduan erabiltzen ziren, txertatutako bideoan bezala ikusi daitekeen bezala.

Nola egin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik esan dugun bezala, bi zirkuluk osatzen dituzte ziindroak aldeetan, hauek oinarriak izanik; eta beste alde batetik ,laukizuzen bat daukagu, nolabait esateko, gorputzaren papera betetzen duena. Zilindroa sortzeko 3 atal hauek elkartu beharko ditugu, laukizuzena bilduz hodi bat osatzen dugulari eta bi oinarriak itsasiz laukizuzenetik sortutako tutuaren bi aldeetan. Umeekin egiteko oso lan erreza eta dibertigarria suertatzen da forma geometrikoen eraikuntzarena. Klasera, irudi edo forma geometrikoen atal ezberdinak moztuta eraman ditzazke irakasleak eta ikasleei banatu, hauek ``eskulan´´ moduan, egokitutako forma eraiki edo sortu dezaten.

Zilindroaren elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardatzak aldi berean finkatuta geratzen den laukizuzenaren aldea da.

Oinarriak ardatzarekiko perpendikularrak diren bi zirkulu dira.

Altuera bi oinarrien arteko distantzia da.

Erradioa, ardatzaren eta zilindroaren amaierako luzera da. Oinarriaren erradioarekin bat dator.


Non daude zilindroak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, egunero ikusten ditugu zilindroak eta egunero erabiltzen ditugu; hala nola; sukaldean, kotxeetan, eraikinetan... Esan beharra dago, gure egunerokotasunean zilindro hitza erabiltzen dugula eta badakigula zein formari erreferentzia egiten ari diogun. Gure aburuz, eta aipatu dugun bezala, interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zaigu umeek zilindroak eta gainontzeko forma geometrikoak egunerokotasunean identifikatzen jakitea, horrela ere haien jakintza handitzen eta hobetzen ari direlako.

Zilindroaren neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolumena kalkulatzea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindroaren bolumena kuboarena edo edozein paralelepipedorena bezala kalkulatzen da: oinarriaren azalera bider altuera. Azalerak, gainazal baten neurriari egiten dio erreferentzia , irudi geometrikoak betetzen duen plano-zatiaren hedadurari zehazki. Zilindroaren kasuan, oinarriaren azalera zirkulu batena bezalakoa da eta altuera, nolabait esateko, beheko zirkulotik gorainorako tartea. Hobeto ulertzeko, eskuinean ikusgai dugun irudia erreparatuko dugu; honetan, h letrak altuerari egiten dio erreferentzia, eta-ak erradioari, zirkunferentziaren erdialdetik puntaraino doan zuzenkia.


Aldearen azalera eta azalera osoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal hau, aipatuko dugu informazio gehigarri moduan jarri dugula, oso konplexua iruditzen zaizkigulako oraindik lehen hezkuntzarako bi atal hauek kalkulatzeko formulak.

Aldearen azalera kalkulatzeko edozein laukizuzenarena bezala kalkulatzen da (oinarria bider altuera). Kasu berezi honetan oinarria zirkunferentzia baten .perimetroarena bezalakoa da eta altuera

Azalera osoari dagokionez, gure aburuz, aldearen azaleraren formula jada zaila iruditzen bazaigu, honako hau askoz konplexuagoa eta luzeagoa da, eta beraz, ez dugu uste lehen hezkuntzarako egokia denik. Bitxikeria bezela, hemen azpian jarri dugu azalera osoaren formula, esandakoa hobeto ulertzearren.