Lankide:Mikelbgm/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Esfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esfera baten errepresentazio tridimentsionala

“Esfera” hitza latineko sphaera hitzetik dator, eta hau Grekerako sphaîra hitzetik eratorria da. Geometrian erabiltzen den kontzeptua da. Honen azalera osatzen duten puntu guztiak gorputzaren zentroarekiko distantzia berdinera daude[1].

Definizio zehatzago bat emanda "esfera" diametroaren inguruan biraka dabilen zirkunferentzierdi batek sortutako gainazal itxia da, puntu guztiak zentro izeneko puntu batetik distantzia berera dituena[2]. Hau da, zirkunferentzia bat bere diametroaren inguruan biratzen dugunean sortzen den irudia da esfera.

Esferaren elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esferaren elementuak aurkezten dituen bideo motza
  • Zentroa: Esferaren barneko puntua, gainazal esferikoaren puntu guztietatik distantzia berera dagoena[3].
  • Erradioa: Esferaren edozein punturen eta zentroaren arteko distantzia[4].
  • Korda: Esferaren gainazaleko bi puntu lotzen dituen zuzenkia[4].
  • Diametroa: Zentrotik pasatzen den edozein korda[4].
  • Poloa: Biraketa-ardatzaren bi muturretako bakoitza[5].

Ezaugarriak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guztiz simetrikoa da.
  • Ez du ez erpinik ezta ertzik ere.
  • Ez da poliedroa bere gainazala laua ez delako.
  • Honen azalera osatzen duten puntu guztiak gorputzaren zentroarekiko distantzia berdinera daude.

Propietateak[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esferaren zentroa eta bere muturrak esferaren azalean dituen edozein zuzenki diametroa da.
  • Esferaren edozein irudikapen planoa zirkulua da.
  • Esferaren zentrotik igarotzen den edozein zirkulu-formako ebakidura Zirkulu nagusia da, ebakidura zentrotik pasatzen ez bada zirkulu minorra izango da.
  • Esferaren zirkulu bat ematen bada, berarekiko perpendikularra den diametroaren muturrei zirkulu horren poloak izango dira.

Non aurkituko dugu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanikak
Illarrak
Xaboi ponpa
Billar bolak


Eguberri bola
Tenis pilota
Baloia
Mahatsak
Oroigarri bola


Erreferentzi bibliografikoak - webgrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de esfera — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  2. Esfera (2005). Hiztegi Entziklopedikoa [imprimatutako bertsioa]. Donostia, ES: Elkar Argitaletxea
  3. Zentro (2005). Hiztegi Entziklopedikoa [imprimatutako bertsioa]. Donostia, ES: Elkar Argitaletxea
  4. a b c d MAYRA ALEJANDRA CALDERON CAMARGO. (2018-08-26). Historia de la Geometría (La esfera). (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  5. Polo (2005). Hiztegi Entziklopedikoa [imprimatutako bertsioa]. Donostia, ES: Elkar Argitaletxea
  6. (Gaztelaniaz) Esfera. 2019-04-24 (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).