Edukira joan

Lankide:Mikele Arriola Uriarte/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ZAPALDUEN PEDAGOGIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Pedagogia del oprimido” Paulo Freire hezitzaile eta filosofo brasildarrak bultzatutako mugimendu pedagogikoari deritzo. XX.mendearen erdialdean, latinoamerikako jendartean nabarmentzen ziren desberdintasun ekonomiko nahiz sozialen eraginez, orduan aplikatu nahi ziren garapenerako pedagogiak, (herrialde aberatsetatik inportatuak), ez ziren eranginkorrak, teorikoki, gizarte guztietara moldatzen ziren arren, ez baitzituzten bakoitzaren berezitasunak kontuan hartzen eta honek errealitate praktikoan ez zuen emaitza onik eragin.

Testuinguru honetan, latinoamerikan garai horretan zegoen egoera sozioekonomiko eta politiko jakinera moldatzen zen pedagogía berrien beharraz jabetuta sortu zen zapalduen pedagogía. Freirek, gizartean nagusitzen ziren desberdintasun eta injustiziak aldatzeko eta deuseztatzeko armatzat hartu zuen hezkuntza, eta garaiko marxismoan oinarrituta, sistema kapialistak eragindako desberdintasun sozialak eta hauek eragiten zituzten probrezia eta miseriarekin bukatzeko asmoz, eta horretarako pertsona askeak sortzeko sortu zuen zapalduen pedagogía. Pedagogia hau, heziketa tradizionalari egiten zaion kritikan oinarritzen da, heziketa tradizionalak kapitalari egiten dion mesedeaz jabetzen da Freire, hezkuntzaren bidez kapitalistentzako lan egingo duten langileak irtengo dira eskolatik, pentsaera kritikoa landu gabe.

Honen harira beraz, Freirek heziketa berri bat proposatu zuen, non heziketa prozesuan hezigaia nabarmendu zuen. Pedagogia hau, elkarrizketaren bidez ematen den errealitaterako hurbilpenean oinarritzen da, elkarrizketarekin hezigaiaren gizarteratze osoa lortuz, heziketa kreatibo eta aktiboa izanik, non bai hezigaia eta bai hezitzailea biak jasotzen duten ikasketa. Pedagogia honekin bi subjektuen arteko harreman horizontala bermatzea da helburua, bien arteko botere desberdintasunak deuseztatuz.

ZAPALTZAILEA-ZAPALDUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freirek, bere liburuan, bi talde nagusitan banatzen du jendartea garaiko marxismoan oinarritzen den klase sozialen arabera: zapalduak eta zapaltzaileak. Garai hartan brasilen sistema sozial, ekonomiko eta kultural kapitalista, kontsumista eta globalizatua zegoen, eta mota honetako sisteman ezinbestekoa da batzuk asko irabaztea, eta askok gutxi irabaztea, gutxi batzuk soilik izanik produkziorako bitartekarien jabe. Horretarako gutxiengoa izan behar da agintari eta gehiengoa langile eta esaneko.

Gizarte modelo honek, horrenbestez, gizartearen hierarkizazioa dakar, klase, familia, baldintza, kategoria eta arrazen banaketa ekarriz. Beraz, Freireren ustez, gizartea norbanakoek hartzen duten kokapen desberdinek sortutako piramidea litzateke, non gehiengoa, zapalduak, oinarrian dauden, piramidea sostengatuz eta mantenduz haien eskulana salduz, eta zenbat eta gorago egon aberatsago zaren, baina pertsona kopuru gutxiago, hau da, gorengo puntura heldu arte, non produkziorako bitartekarien jabeak kokatzen diren, gutxi batzuk direnak eta beherago kokatzen direnen jabeak. Freirek lan honetan aditzera ematen duenez, zapalduen pedagogiak bi momentu izango ditu, lehenengoan zapalduak haien egoeraren berri izango dute eta hau transformatuko dute; eta bigarren momentuan, behin errealitatea aldatuta, askatasunaren bidean hasiko dira.

HEZKUNTZA BANKARIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen hau ematen dio Freirek gaur egungo hezkuntza sistemari, banku batek bere bezeroekin duen harremanarekin alderatzen baitu hezitzailea eta hezigaiaren arteko harremana. Freirek, bere lan osoan zehar kritikatzen du ikasle eta irakaslearen arteko harremana.

Heziketa tradizionala edo bankarioa informazioaren transmizio hutsean datza, hezitzailetik hezigaiera, hezigaia subjekto pasibo izanik bere heziketa prozesu propioan, non errepikapen eta memorizazioaren bidez ikasten duen. Hezitzaileak, bestetik, egi osoen jabe bezala ikusten du bere burua. Heziketa metodo honek,  Nimazaren esanetan ( 2016), harreman bertikala sortzen du hezigaia eta hezitzailearen artean, hezigaia zapaltzailearen menpeko bihurtuz.

HEZKUNTZA PROBLEMATIZADOREA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freireren esanetan, zapaltzaile-zapaldu harremana apurtzen duen kontzeptua problematizazioa da. “Problematizazioa” hitzak, definizio zehatzik ez duen arren, pertsona batek datu, informazio edo jakintza bat ebazteke dagoen arazo batean bihurtzeko duen joerari deritzo. Hau da, informazio edo jakintza bate ez onartzea lehenago norbanakoaren jarrera kritikotik igaro ez bada.

Hezkuntza problematizadorearen bitartez zapaldua kontziente izaten hasiko da, bere egoerari buruz jabetzen, betiere jarrera kritikoaren baitan, konturatuko da badela gai bere kabuz pentsatzeko, bere pentsaera propioa eraikitzeko, ez dela bere zapaltzailearen menpeko. Honek askatasunera eramango du.

Hezkuntza problematizadorean hezitzaileak pentsatzen irakatsi behar dio hezigaiari, eta Freiren ustez, garrantzitsua da heziketa prozesuan, hezigaiak eta hezitzileak elkarbizitza osasuntsua eta berdintasunean oinarritua bermatzea.

“DIALOGUICIDAD”[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freirek hitz hau erabiltzen du bi pertsona libreren arteko komunikazioak izan behar duen ezaugarri nagusia izendatzeko. Freireren ustez, komunikazioa berditasunean oinarritu behar da, horizontala izan behar da, ez bertikala. Hezkuntza bankarioan, ordea, harreman bertikala eta norabide bakarrekoa ematen da, hezitzailearena hezigaiarekiko, baina ez alderantziz, hezigaia ez da inoiz entzuna izango. Ez da, honen harira, komunikazioa harremanik sustatzen, autoritate eta zapalkuntza harremanak soilik. Hezigaiak azterketetan soilik du aukera erantzuna emateko edota komunikazioan parte hartzeko.

Honen harira, Freirek egin zuen beste ekarpenetako ba komunikazio horizontalaren sustapena izan zen klasearen barnean, ezinbestekoa baita komunikazioan parte hartzen duten pertsona guztiak libreki komunikatzeko.

ONDORIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapalduen pedagogiatik atera dezakegun ondorioetako bat da heziketak behar duen aldaketa nabarmen eta premiazkoa da, hezkuntza baita aldaketa sozialerako gakoa, eta beraz, jendartea aldatu eta errespetuan, tolerantzian, kritikotasunean, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako jendartea eraiki nahi badugu hezkuntzatik hasi behar gara, Freirek aditzera ematen duenez, pertsona askeak sortuz, kontzienteak, kritikoak eta autonomoak izan daitezen.

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nimaza Reyes, ME. (2016) Análisis de los fundamentos de la pedagogía del oprimido en           el actual contexto educativo. In Crescendo. Institucional. 2016; 7(2): 46-52

Valverde Brenes, F. (2012) Pedagogía de la liberación De la Educación opresora a la Educación liberadora Un vistazo a la educación en el siglo XXI desde Paulo Freire. Universidad de Costa Rica.