Lankide:MikeletaEdorta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
   Ba al dakizu   

Lehenago, mundu anglosaxoian, tijeretak burmuinean pertsonen belarrien bidez sartzen zirelako uste faltsua zegoen, eta hortik dator ingelesezko "earwig" izena, "Belarriko intsektua" esan nahi duena.

Mariartazia (Forficula auricularia) intsektu txiki, beltz eta gorria da, oso ezaguna da bere gorputzaren bukaeran artazi bezalako kurrikak dituelako. Intsektu hauek horrela izendatu ohi dira: “ebakitzaileak”, “tijeretak”, edo “guraize-ebakitzaileak”.

Mariartazia guraize antzeko bat du bere gorputzaren amaieran.
Dermaptera bizitza-prozesua.
   Ba al dakizu   

Dermaptera ordenaren jatorria eta bilakaera ez da zehatz ezagutzen, daukagun fosilen erregistrorik zaharrena Mesozoikoaren garaikoa da, duela 200 milioi urte baino gehiago. Baina animalia hauek askoz zaharragoak direla uste da.

Zein da bere itxura?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu hauek oso forma bitxia dute, haien gorputzen amaierak guraize itxurakoak baitira. Hori dela eta, askotan deitzen diegu “kortapitxak” edo “tijeretak”. Intsektu hauek normalean txikiak edo ertainak dira, haien gorputza luzea da. Familia honetako intsektu gehienak marroiak dira, baina hauek kolore beltza eta gorria dute.

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariartaziek bereziki jaten dute bai landareak, bai haiek baino txikiagoak diren animaliak, baita hilda daudenak. Beraz, haien ingurumenean jaten duten janaria bukatzen bada, haien elikadura bizkor aldatzeko gaitasuna dute.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dermapteroaren habitata, oro har, hezetasun handiko klimetan baino ez dago, eta, horregatik, gune tropikal eta subtropikaletan tijereta espezie ugari daude. Bestalde, Afrikako basamortuetan tijereta espezieren bat dago, kasu honetan klimak girotutako eta horretara egokitutako espezieen salbuespenak direlarik, animali hauek, ez zaie gustatzen eremu lehorrak, hori dela eta ez dute asko irauten bizirik. Horregatik, normala da etxeetako sotoetan tijeretak aurkitzea. Dermapteraren banaketa oso zabala da, kontinente guztietan aurki ditzakegu.Duela oso denbora gutxi hasi ziren eremu hotzetara egokitzen, eta orain Hego Amerikako lekuetan ikus ditzakegu. Beste alde batetik, oso erraz aurki ditzakegu mota honetako intsektuak Europan.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Insektu hauek semeak izateko arrautzak jartzen dituzte, hau da, obiparoak dira. Prozesua oso erraza da, emeak, arrautzak sakabanatzen ditu bere gordelekutik eta horrela, errazago aterako dira insektuak arrautzetatik.

Dermaptera mugurdi bat baino txikiagoa.

Tijeretek osatu gabeko metamorfosia dute, hau da, ez dira zuzenean aldatzen modu batetik bestera tximeletak bezala. Animalia hauei ninfa deitzen diegu, eta 4 edo 5 etapa dituzte helduren gorputza lortu aurretik, eta etapa bakoitzaren amaieran mutu bat dago.

Tijeretak taldean bizi dira udan, baina neguan bakarrik edo bikoteka hibernatzen dute. Espezie hori udazkenean edo udaberrian jarri ohi da, eta emeak udaberrian botatzen ditu arrautzak.

Nortzuk joaten dira bere kontran?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariartazia eta bere kriak.

Intsektu txiki honek min handia egin dezakeela dirudi, baina ez da horrela, etsai askok jan nahi dute. Zergatik? Ba zomorro honek pozoirik ez duelako, defentsak oso gogorrak ez dituelako eta beste animalia askorentzat jateko oso errazak direlako. Bere etsairik nagusienak hegaztiak, ugaztunak eta anfibioak dira.

Nolakoa da insektu honen familia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dermaptera

- Archidermaptera (†)


+ Dermapteridae (†)

+ Protodiplatyidae (†)


- Neodermaptera


+ Anisolabididae

+ Apachyidae

+ Chelisochidae

+ Diplatyidae

+ Forficulidae

+ Hemimeridae

+ Karschiellidae

+ Labiduridae

+ Pygidicranidae

+ Labiidae

+ Spongiphoridae


- Eodermaptera (†)


+ Semenoviolidae (†)

+ Turanodermatidae (†)