Edukira joan

Lankide:Miren Barcena/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zer da batuketa?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Batuketa (batugaiak eta batura)

Batuketa kopuru bi edo gehiago batera jartzerakoan sortzen den eragiketa da. Batuketa adierazteko, gehi (+) ikurra erabiltzen da. Batuketetan parte hartzen duten zenbakiak batugaiak eta batura edo emaitza dira. Argazkiko adibidean oinarrituz, alde batetik 2 sagar berde eta bestetik 3 sagar gorri batera jartzen badira (batugaiak), batuketaren emaitza edo batura 5 da: 2 + 3 = 5 (bi gehi hiru berdin bost):

  • Batugaiak: 3 eta 2
  • Emaitza: 5


Batuketaren propietateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Propietate trukakorra: Batugaien ordena aldaturik, batuketaren emaitza ez da aldatzen: A + B = B + A
  2. Propietate elkarkorra: Batugai anitzeko batuketak egiteko, batugaiak binaka hartu eta batuketa partzialak egin daitezke, ondoren batuketa partzial horren batuketa egiteko: (A + B) + C = A + (B + C)
  3. Elementu neutroa: Zeroarekin batuz gero emaitza ez da aldatzen: A + 0 = 0 + A = A
  4. Aurkako elementua: A + (-A) = (-A) + A = 0


Zelan egin batuketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batuketak egin ahal izateko unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, hamar milakoak, ehun milakoak, milioilak, eta abar ezagutu behar ditugu. Eskumatik hasita zenbakiak balio txikienetik handienera sailkatzen dira:

Batuketa bururakoekin
  • Unitatea: Zifra bakarra duena - 6
  • Hamarrekoak: Zifra bi dituena - 13
  • Ehunekoak: Hiru zifra dituena - 125
  • Milakoak: Lau zifra dituena - 1456
  • Hamar milakoak: Bost zifra dituena - 25000


Batuketak egin ahal izateko, unitateak unitateekin jarri behar dira; ehunekoak, ehunekoekin; etab. Hau da, batuketako zenbaki osoak eskuinetik parekatuta jartzen dira, lehendabizi unitateak, ondoren hamarrekoak, ehunekoak eta abar zutabe berean izan daitezen. Ondoren, zutabe bakoitzeko baturak, hurrenez hurren, unitate, hamarreko, ehuneko eta abarren batuketak egiten dira, bi zenbakien batura kalkulatzeko. Bi zenbakiren batura 9 baino handiagoa bada, ezkerreko hurrengo zutabeari bat gehitu behar zaio; bat horri bururakoa deitzen zaio.


Number Rods Montessori

Batuketak egiteko material ezberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Abakoak
  2. Cuisenaire Zotzak
  3. Dominoa
  4. Montessoriren zenbaki barrak (Number Rods)
  5. Oinarri anitzeko blokeak
  6. Montessoriren Strip Board