Lankide:Naroasin

Wikipedia, Entziklopedia askea

CARME PIGEM

Carme Pigem Barcelo, Espainiako arkitekta da. Olot, Kataluniako hiri batean jaio zen 1962ko apirilaren 18an. RCR Arquitectes arlitekturaren estudioan parte hartzen du. Ramon Vilalta eta Rafael Arandarekin.

BIOGRAFIA

1977tik 1979ra, Oloteko Arte Ederretako eskolan ikasten du eta 1987an, ETS Vallés arkitektaren titulua jasotzen zu urte berean, RCR Arquitectes estudioa sortzen du Ramon Vilalta eta Rafael Arandarekin.

SARIAK

RCR Arquitectes hainbat sari jaso ditu, adibidez “American Institute of Arquitects” 2010ean.

2005ean, arkitekturaren sari nazionala jaso zuen.

Bere lana Parisen, Chikagon, Venezian, New Yorken erakutsita izan da.

2015ean zehar, bi erakusketa jarri zituen Bartzelonan.

2017an, Pritzker saria jasotzen du RCR-ren lankideekin.

JARDUERA AKADEMIKOA

1992tik 1999ra irakasle bezala lan egiten du ETSA Vallésen, eta 1999tik 2004ra, karrera amaierako proiektuen tribunalaren partaidea da. 1997tik 2003ra, arkitektura proiektuen irakaslea da ETSAB-en.

2005etik Zuriali (ETHZ), Suitzan, irakasle gonbidatu bezala lan egiten du, teknologiako institutoan, arkitektura departamentuan.

2012tik, uda guztietan Workshop bat antolatzen du  bere estudioan, non arkitekturako ikasleak eta profesionalak joan ahal dira.

IBILBIDEA

Bartzelona eferbeszentera mugitu beharrean 1992ko Olinpiar jokoak prestatzen zituela erabakitzen du gelditzea bere jaioterrian, Olot, La Garrocha eskualde Katalanaren erdian kokatzen dena. Gainera 1989ean izan ziren izendatuak La Garrocha guna bolkaniko parke naturalaren arkitektu kontseilariak.

Bere obraren izaeraren alde nagusiena nabarmenduta dago paisaiarekin daukan erlazioarekin, atletismo estadioa bezala (Olot, 1999-2011), basoan murgilduta Tosca harriaren parkea (Las Presas, 2004) edo Bell-doc upeltegiak (Palamós 2005-2007) mahastien artean lurperatuak.

Denborarekin arkitekturara erantsiko da zahartzen diren materialen bidez. Obra batzuetan naturarekin erlazio hau gauzatzen da atalase izaeragatik,erdi-mailako espazioaz naturala eta artifizialaren artean atletismo pistako pabiloia bezala (Olot 2009-2012), sarbide pabilioi Fageda d’en Jordá-ra (Olot 1993-1994), komuneko pabilioia (Olot 1995-1998) edo Riaduran kokatutako espazio kulturala (1994-1999).

Atalase izaera paisaiarekiko lekualdatzen da bere etxeko obraren alde nagusira, eraikia bezero lokalei esker, begiratoki etxea bezala (1997-1999), errementari eta ile-apaintzaileentzako etxea (1999-2000), M-Lidia etxea (Montagut y Oix, 2005) edo zurgin batentzako etxea (2003-2007). Baita abiatzen dira atalase ideiatik ondorengo obrak hiritar-ingurumenetan, Sant Antoni-Joan Oliver liburutegia (2002-2005), Teatre La Lira (2003-2011) sarbidea ematen duena Ripolleko hirigune historikora. Beste obra batzuetan paisaiarekiko erlazioa barnekoa eta kanpokoaren arteko borondate integrazioan oinarritzen da. Hori lortzen da era literalez Les Cols jatetxearen pabiloietan (2002-2005) eta ondoren jatetxe berako karpan (2007-2011). Joku hori, gardetasunarekin, argia eta lausodura funtsezko zati bat da bere obran, Els Colors haurtzaindegiko bieira zeharrargiak erakusten duten bezala (Manllen 2002-2006) edo urmael pabilioiaren lama metalikoak (Llagostera 2003-2008).

Carme Pigem dioenez RCRko arkitektura programa bakoitzeko funtsezkoa bilatzen du, ezarritako motak eztabaidatuz eta proiektu bakoitza zerotik ekinez.

Bere eraginen artean japoniar arkitektura tradizionala aipatzen du, ezagutu zuena iniziaziozko bidai batean 1989ko txapelketa baten ondorioz. Baina baita miaketa ezberdinak Jorge Oteizako eskulturarekiko, Richard Serra-ren Landart edo Donald Judd-ren minimal.

ErantzunErantzun guztieiBirbidali