Lankide:Narodriguez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maria Teresa de Filippis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Teresa de Filippis (Napoles, 1926ko azaroaren 11-Lombardia, 2016ko urtarrilaren 8a) lasterketako piloto italiarra Formula batean parte hartu zuen lehen emakumea izan zen. 1958ko maiatzaren 15ean hasi zuen bere karrera F1en eta bost Grand Prixetan parte hartu zuen, horietako hiru "Championship Series"-ekoak. Ez zuen F1en punturik lortu, baina beste lasterketa mota batzuk irabazi zituen.Kirol honen aitzindarietako bat da, eta erreferente handia motorsport munduko emakumeentzat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Teresa 1926ko azaroaren 11n jaio zen Napolesen, Italian. Palazzo Mariglianon jaio zen, bere familia aristokratikoarena. Bere aita Serino Franz de Filippis konde italiarra zen, eta ama, Narcisa Anselmi Balaguer Roca de Togores y Ruco y Perpignan, noble espainiarra. Hiru anaia zaharrago eta ahizpa zaharrago bat zituen. Gaztea zenean zaldun, eskiatzaile, tenislari eta gidari sutsua izan zen.[1][2][3][4]

Bere familiari asko gustatzen zitzaizkion autoak eta lasterketak. Hori dela eta, txikia zenean Grand Prix batzuetara joa zen: hasieran aitari laguntzen eta ondoren bere anaiei.[5] Antonio, bere anaia, izan zen benetan Maria Teresaren autoetan interesa piztu zuena, Maserati A6GCS (lasterketa auto bat) bat erosi zuenean.[3]

Bere hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Teresa "Salerno-Cava dei Tirreni" lasterketan, 1948ko ekainean bere Fiat 500arekin.

Gaztea zenean autoak interesatzen bazitzaizkion ere, ez zuen lehiatzea pentsatu, anaiek erronka jarri zioten arte. Bere bi anai zaharrenak, Antoniok eta Giussepek, erronka bat jarri zioten. Esan zioten ez zela gai izango oso azkar joateko.[5] [2]

1948ko ekainean, 22 urtekin, "Salerno-Cava dei Tirreni" aldapan gorako lasterketan parte hartu. 10km-ko kategorian irabazi zuen. Bere Fiat 500ean parte hartu zuen. Bere amak "Poliki joan, baina irabazi" esan zion. Beste aldapan gorako lasterketan parte hartu eta gero, auto-lasterketera dedikatzea erabaki zuen.

Maria Teresa Camen-Fiat-ekin

Arrakasta hauen ondoren lasterketa autoak gidatzen hasi zen: 1949an CAMEN-Fiat bat, Taraschi-Urania bat 750cc BMW motor batekin, Giaur-Fiat bat eta 1100cc-ko OSCA bat. OSCAn gidatzen zuen bitartean, Luigi Musso ezagutu zuen.

1954ean Bolognera joan zen Maserati anaiak, OSCAren zuzentzaileak, ezagutzera.Han MT4 bat erosi zuen. Avellino zirkuitoan Musso irabazi zuen Maserati A6GCSarekin, baina de Filippis bostgarren postua lortu zuen 1100cc kategorian bira bat egin eta gero.

1956an Napoles Grand Prixean Maserati 200S batekin parte hartu zuen. Ezin izan zuen karrera baino lehen egiten den praktikan parte hartu eta lasterketa azkeneko postuan hasi zuen. Hala ere, bigarren postua lortu zuen bere etxeko lasterketan, bere taldekidearen atzetik. [1][2]

Formula bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Teresa Monzan bere Maserati 250F-rekin

1957an hasi zuen Grand Prix-etan parte hartzeko plana, bere mentoreak Guerino Bartoccik animatu eta gero. Maserati 250F bat erosi zuen. Pertsona askok esan zuten emakumea zenez ez zela gai izango Grand Prixeko autoak gidatzeko oso astunak zirelako.

Oso txikia zenez eta bakarrik 49 kilo pisatzen zuenez, Medardo Fantuzzik kabina berezi bat prestatu zuen, kuxinez inguratuta Maria Teresa pedaletara iristeko.

1958an Syracusera joan zen Grand Prix-ean parte hartzera. Luigi Mussok, bere laguna, lagundu zion kurbetan jarraitu behar zituen lineak erakusten. Praktika ofizialean bostgarren postuan geratu zen. Esan zuen "niretzat lasterketa irabastea bezala izan zen."

1958ko Monaco Grand Prix-ean parte hartu zuen, baina, zoritxarrez, kualifikazioan ez zuen lortu karreran parte hartzeko beharrezkoa den denbora. Beste bi Grand Prix-etan erretiratu behar izan zuen karrera bukatu baino lehen: Portugalen eta Monzan. Monzan bosgarrena eta piloto italiar bakarra zen, baina sei buelta geratzen zirenean, motorra hondatu zen.

Spa-Francorchampsen, Belgikan, hamargarren postuan bukatu zuen, irabazlearen bi bueltara. Horrela, 1958ko ekainaren 15ean, de Filippis Grand Prix bat bukatzen zuen lehenengo emakumea bihurtu zen.[5][1]

Parte hartu behar zuen hurrengo prixa Frantziakoa izan zen, baian ez zioten pate hartzen utzi nahi. Bi urte lehenago Annie Bousquet hil zelak "Reimseko 12 orduetan", antolakuntza eta prensak emakumeak parte ez hartzeko mugimendu bat sortu zuten. Toto Rochek (prixaren antolatzailea) esan zuenen "Hain emakume ederrak ez du aurpegia kasko eta betaurrekoekin estali behar. Onartu beharko litzatekeen kasko bakarra ile-apaindegian erabiltzen dena da, permanentea egiteko." Prix honetan Luigi Musso hil zen istripu bat izan eta gero.

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959an bere laguna Jean Behra-k Porche RSK bat prestatu zuen, Maria Teresaren neurrietara moldatuta. Behra Ferraritik kaleratu zutenez Enzo Ferrarirekin eztabaidatzeagatik, de Filippis autoa utzi zion piloto frantsesak Berlineko lasterketan parte hartzeko. Lasterketa horretan Behra-k istripu batean hil zen.

Maria Teresa 33 urterekin erretiratu zen karreretatik.[1][2][5]

Bizitza karreretatik kanpo eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretiratu zen urte berean, St Antonen eskiatzen zegoela, Theodor Huschek ezagutu zuen. Ezkondu ziren eta familia bat sortu zuten: alaba bat izan zuten, Carola. Austrian, Suitzan eta Italian bizi ziren. 1978an motosport mundura bueltatu zen, Club Internationale des Anciens Pilotes de Grand Prix F1-an sartuz. Idazkari izan zen urte askoz eta bere laurogeita bostgarren urtebetetzean ohorezko presidentea izendatu zuten.

Klubaren kide Tony Brooks esan zuen "Ausardia zuen eta bere lagunek errespetua zioten horregatik. Ez zen lehena, baina oso trebea zen eta jokatzen bazekien".

Maria Teresa Scanzorosciaten hil zen 2016ko urtarrilaren 8an, 89 urtekin.[1][5]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Teresak emakumeak motorsportean leku bat dutela frogatu zen. Bera erretiratu zenetik 15 urte geroago Lella Lombardi italiarrak Formula batean sartu zen, 12 lasterketetan parte hartuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Ingelesez) Williams, Richard. (2016-01-11). «Maria Teresa de Filippis» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  2. a b c d «Maria-Teresa de Filippis 11/11/26 – 09 /01/2016 – F1 GPDC» www.f1grandprixdriversclub.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  3. a b «Farewell, Maria Teresa de Filippis» velocetoday.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  4. (Italieraz) «Addio Signorina F1» Autologia 2016-01-10 (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) Leal, Tolo. (2020-03-08). «María Teresa de Filippis, la primera mujer de la Fórmula 1» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).