Edukira joan

Lankide:NoraSM/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Frantzisko eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San franziskoko konbentoa renezimenduko estilokoa da, Fray Miguel de Aranburuk diseinatu zuen.Berriro eraki zuten 1604-1674an

San Frantzisko elizako erretaulo nagusia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Frantzisko eliza: 1587an, Pedro de Mendizorroz de Ibarrak San Frantzisko ordenako monasterio bat sortzeko eskatu zuen, berak lursail bat baitzuen herriaren irteeran. Lursaila jartzeaz gain, eraikina egiteko eta urteko errenta bat ordainduko du. Nahiz eta eraikuntzarako behar zen lursaila harresi barruan aurki zitekeen oraindik herrian, eraikina egitea erabaki zen.

Fray Migel Aranburuk egingo ditu eraikinaren planta eta perfilaren trazaera 1597an eraikuntza lanaren zuzendari den bitartean. Pedro Mendiola, herriko harginak, zortzi urtetan bukatuko duelarik eraikina eta komentua. Aranburuk eraikina Gaztelara doan bide nagusitik pixka bat bananduz egiten du, bidearekiko badaezpadako tarte bat utziz. Eraikinaren multzoan elizak eta atariak nagusitasuna hartzen dute.

Frantziskotarrek 1604an agindu zioten Anbrosio Bengoetxeari elizarako erretaula eraikitzeko. Eraikina ez zen amaitu espero zen epe laburrean, XVII. mendean: Manuel de Recalde, Domingo de Idiaga eta Nikolas de Zumeta. Azken honek 1674an amaitu zuen. 1662 eta 1674 urteen artean elizpeko hiru arkuen gainean eraiki zen gorputza. Hala, multzoa amaitzean, iparraldean eliza gelditzen zen, eta hegoaldean, elizaren kontrako patio baten inguruan, komentua. Komentuaren inguruan 12300 m² baratze eta mendi zeuden.

Konbentzio gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1794-95ean konbentzio gerra izango da Euskal Herrian. Gipuzkoarrek frantsesei ateak ireki zizkieten eta hauek lurraldean sartu ziren. Tolosa hartuta. Garai hartan San Frantziskoko ospitale militar bihurtu zen. 1807-1813ko Independentzia Gerran frantziarrak Iberiar Penintsulan sartu ziren Portugal hartzeko aitzakiarekin, baina muga zeharkatu ondoren Euskal Herrian gelditu ziren.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizako atea

Gerra hasten denean, San Frantzisko eliza ospitale militar bihurtuko da, santa klara elizaren ondoan. Karlistaldiak. Desamortizazioan, eliza tropen kuartel bihurtu zen, ondoko kaletik kuartel izenarekin, eta gero euskarara itzuli zen, Soldadu kale gisa. 1915ean fraideak itzuli egin ziren, baina kalearen izena mantendu egin zen.

San Frantzisko duela gutxi desamortizatuta dagoenean, bere baratzeetan frontoi handiago bat egiteko proposamena sortzen da, 1859an Eskoriatza arkitektoak frontoi berri bat eraikiko du espazio angeluzuzen batean. Hori frontisean bakarrik oinarritzen zen, hau da, aurreko horman eta baratzeko hormaren eta komentuaren artean. Hau 1860an amaituko da. 1889an alboko horma proiektatu zen. Garai berean, hainbat galeria edo palko proiektatu ziren 1890ean, mugikorrak eta kantina eta bola-jokoetarako etxetxo bat proiektatu ziren.

Udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntzarekin, udal ur zerbitzua izateaz gain, udal energia zerbitzua sortuko da, uraren eta argiaren udal zentrala sortuz. 1901ean komentuko klaustroa erre zen. Sutearen ondoren, J.A. Mugika udal arkitektoak klaustro berri bat proiektatu zuen

Komentuaren klaustroa zegoen lursaila, ordea, Udalak Foru Aldundiari utzi zion eta bertan Gipuzkoako Artxibo Orokorra proiektatu zen. Artxibo hau 1530etik Tolosan kokatua zegoen eta 1590etik Santa Maria elizaren sakristia gainean. Hau txikia geldituz zen eta bertako baldintzak ez ziren onak artxibo gisarako espazio batentzat. Beraz, Manuel Etxabe Probintzia arkitektuak eraikin berria proiektatu zuen 1901ean.

Solairuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizako aldarea

Bi solairuko eraikin bat zuen erdian eta alboetan lau solairuko bi eraikinek laguntzen zuten, erdikoaren solairuen altuera alboetakoena baino handiagoa izanik. Barrualdea hormigoi armatuarekin eraiki zen. Lorategiaren albo batean, San Franzisko elizari atxikia guardaren etxea ere proiektatu zen (gaur egun desagertua). 1904ean inauguratu zen eraikina.

Klaustroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1915ean Frantziskotarrak itzuli ziren eta soldadu kaleko etxe atzean ezarri ziren lehenik. Izan ere, Frantziskotarrak itzuli zirenean dagoeneko klaustroa erreta zegoen eta bertan zeuden beraien logelak. Beraz, sakristia gainean eraikin bat egin behar izan zuten bertan ezartzeko. Garai hartan hartu zuen eliza atzealdeak gaur egun duen itura. Elizako aldareei ere altuera murriztu zieten, hauen gainean gelak ezarriz.

Horrela, gaur egungo forma hartuko du eraikinak. Horrekin batera aipatu beharra dago, garai batean soldadu kaletik ubide bat pasatzen zela. Eraikinari XX. mende hasieran ertzean eraikin zabaltze txiki batez bertara niristeko pasabidea egin zuten. Gaur egun ubidea lur azpitik pasatzen da.