Lankide:Nora Zeberio/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diseinu grafiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu grafikoa komunikazio bisualak proiektatzea helburu duen ogibidea da, talde sozial jakinei helburu zehatza duten mezu espezifikoak helaraztera bideratua. Jarduera honek komunikazio grafikoak optimizatzen ditu. Komunikazio bisualaren diseinua edo diseinu bisuala izenez ere ezaguna da.

Informazio elkartrukearen hazkunde azkar eta masiboaren ondorioz, diseinadore grafikoen eskaera inoiz baino handiagoa da, bereziki teknologia berrien garapenaren eta garatzen dituzten ingeniarien konpetentzietatik kanpo dauden giza faktoreei arreta jartzeko beharraren ondorioz.

Diseinu grafikoaren hedatutako sailkapen batzuk hurrengoak dira: diseinu grafiko publizitarioa, diseinu editoriala, identitate korporatiboko diseinua, web diseinua, edukiontzi diseinua, kartelgintza, seinale diseinua eta informazio diseinua, besteak beste.

Diseinu grafikoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinadore grafikoaren lanbidearen definizioa berria da, honen prestakuntzari, jarduerari eta helburuei dagokienez. Diseinu grafikoaren jaiotze-dataren inguruan akordio zehatzik ez badago ere, gerren arteko denbora tartean kokatzen dute batzuek. Beste batzuek ulertzen dutenez XIX. mende amaieran hasten da identikatzen.

Helburu espezifikodun komunikazio grafikoen jatorria Paleolitikoko labar-pinturetan eta K.a.-ko hirugarren milurteko lengoaia idatziaren jaiotzan dagoela esan daiteke. Hala ere, lan egiteko metodoan, zientzia osagarrietan eta beharrezko formazioan aurkitzen diren ezberdintasunak hain dira handiak, ez baita posible gaur egungo diseinadore grafikoa argi identifikatzea aurrehistoriako gizakiarekin, XV. mendeko xilografoarekin edo 1890. urteko litografoarekin.

Iritzi kontrajarriak sortzen dira jarduera honen emaitzen aurrean. Batzuen ustez edozein manifestazio grafiko izan baitaiteke disenu grafikoaren produktu. Beste batzuek aldiz, produkzio industrialeko modelo bat aplikatuz sortzen diren emaitzak bakarrik kontsideratzen dituzte diseinu grafikoaren zati, hau da, klase ezberdinetako beharrei erantzuteko proiektatuak izan diren manifestazio bisualak: produktiboak, sinbolikoak, ergonomikoak, testuinguruak sortutakoak, eta abar.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kells-en liburua da batzuentzat diseinu grafikoaren kontzeptuaren lehen adibide goiztiarra, IX. mendean monje irlandesek eskuz idatzitako Biblia ilustratua. Balio artistiko eta kalitate handiko manifestazio grafikoa da, diseinatzen ikasteko ere balio duena, gaur egungo produkzio editorial askok baino kalitate handiagoa duen aldetik. Gainera, ikuspuntu funtzional garaikide batetik hartuta, lan grafiko honek egile taldeak planteatutako beharrei erantzuten die. Hala ere, beste askok ez dute diseinu grafikoaren emaitzatzat hartzen, ez baitute ikusten loturarik lan honen eta gaur egungo diseinu grafikoaren ikuskeraren artean.

Tipografiaren historia, eta ondorioz, liburuena, diseinu grafikoaren historiari estu lotua dihoakio. Lotura hau sortzen da ez dagoelako mota horretako elementu grafikoak ez dituen diseinu grafikorik. Horren ondorioz, diseinu grafikoaren historiari buruz ari garenean, Trajanoren zutabea tipografia, Erdi Aroko miniaturak, Johannes Gutenberg-en inprenta, liburuaren industriaren bilakaera, Arts & Crafts mugimendua, William Morris, Bauhaus eskola, etab.

Johannes Gutenberg-en tipo mugikorrei esker, liburuen ekoizpena merkeagoa egin zen, hauen hedapena errazteaz gain. Lehen liburu inprimatuek aurrera egiteko eredua markatu zuten XX. mendera arte. Garai honetako diseinu grafikoa Estilo Zaharra edo Humanista izenez egin da ezaguna, garaiko lehen tipografoek erabili zuten tipografiagatik eta indarrean zegoen eskola filosofiko nagusiagatik, hurrenez hurren.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean zehar, mezu bisualen diseinua marrazkilarien eta inprimatzaileen eskuetan utzi zen. Lehenak artista prestakuntza zuen eta bigarrenak artisauena, sarritan arte eta ofizioen eskola berdinetan trebatuak. Inprimatzaileak ornamentuen eta iturri tipografikoen aukera zuen bere konposaketa inprimatuetarako. Marrazkilariak bigarren mailako elementutzat hartzen zuen tipografia, arreta handiagoa jartzen zielarik elemenu ornamental eta ilustratiboei.

!891 eta 1896 urteen bitartean, William Morris-en Kelmscott inprentak Arts & Crafts mugimenduko produktu grafiko esanguratsuenak argitaratu zituen. Fintasun handiko liburuen diseinuan oinarritutako negozio bat sortu zuen, klase aberatsari luxuzko objektu bezala saltzen zizkielarik.

Morris-ek egiaztatu zuen posible zela diseinu grafikoari eskeinitako merkatua sortzea, ekoizpena eta arte ederrekiko banaketa ezarriz. Kelmscott inprentaren lana estilo historikoen birsorkuntzagatik da ezaguna, erdi arokoak batez ere.

Lehen abangoardiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasierako diseinua, garai bereko arte ederrak bezalaxe, XIX. mende amaierako diseinu eta tipografiaren gainbeheraren aurkako erreakzioa izan zen.

Diseinu pieza berean apaingarriekiko interesa eta neurri aldaketen eta estilo tipografikoen ugaritzea, diseinu on eta kalitatezkoaren sinónimo gisa, XIX. mende amaierara arte mantendu zen ideia bat izan zen. Art Nouveau mugimendua konposizioaren orden visual argiago bat ezartzeko ekarpena egin zuen, bere borondate estilistiko argiarekin. Konplexutasun formal altua mantendu bazuen ere, koherentzia bisual baten barruan izan zen beti ere, pieza grafiko berean estilo tipografiko ezberdinen nahasketa baztertuz.

XX. mendearen bigarren hamarkadako mugimendu artistikoak eta honen eskutik zetorren asaldura politikoak, aldaketa dramatikoak eragin zituzten diseinu grafikoan. Dadak, De Stijl-ek, Suprematismoak, Kubismoak, Konstruktibismoak, Futurismoak eta Bauhaus eskolak arte bisualen adar guztietan eta diseinuan eragin zuen ikuspuntu Berri bat sortu zuten. Mugimendu hauek guztiak arte dekoratibo eta popularren aurka agertzen ziren, Art Nouveau mugimendua bezalaxe. Azken honek, geometriarekiko interes berriaren eraginpean, art déco aldera jo zuen. Mugimendu hauek espíritu errebisionista eta berritzaile batekin agertu ziren garaiko jarduera artistikoetan. Denbora-tarte honetan hasi ziren ugaritzen publikoazio eta manifestuak ere, artistek beraien iritzi propioa azaleratu zutelarik horietan.

1930. hamarkadan diseinu grafikoarentzat itxura interesgarriko konposizioak garatzen hasi ziren. Estilo grafikoaren aldaketa oso garrantzitsua izan zen, erreakzio bat erakusten baitu organizismo eta eklektizismo ornamentalistaren aurka. Konstruktibismoa, Suprematismoa, Neoplastizismoa, De Stijl eta Bauhaus mugimenduekin lotutako estilo honek, eragin iraunkor eta halabeharrezkoa izan zuen XX. mendeko diseinu grafikoaren garapenarengan. Praktika profesionalarekin lotutako beste elementu garrantzitsuetako bat da forma bisualaren erabilera elementu komunikazional bezala. Elementu hau Dada era De Stijl-en diseinu produkzioetan agertu zen batez ere.

Tipografia modernoaren sinboloa serifarik gabeko tipografía da, XIX. mende amaierako tipografía industrialetan oinarritua. Edward Johnston, Londres-ko metroaren tipografiaren autorea eta Eric Gill nabarmendu ziren, besteak beste.

Diseinu eskolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan Tschichold-ek tipografiaren hasiera agertu zuen bere 1928-ko NewTypograhpy liburuan. Liburu horretan agertutako filosofiari uko egin zion beranduago, faxistatzat kalifikatu zuelako. Hala ere, eragin handiko lana izaten jarraitu zuen. Herbert Bayer-ek, Bauhaus eskolako tipografia eta publizitate zuzendaria izan zenak 1925 eta 1928 urteen bitartean, lanbide berriari bidea ireki zioten baldintzak sortu zituen: diseinatzaile grafikoaren ogibidea sortu zuen. "Publizitate" ikasgaia gehitu zuen irakaskuntza programan. Besteak beste, publizitate bitartekoen analisia eta publizitatearen psikologia edukiak gehitu zituen honen bidez. Kontutan hartzekoa da bestalde, Diseinu Grafikoa definitu zuen lehenengoa William Addison Dwiggins tipografía izan zela 1922an.

Horrela bihurtu ziren Tschichold, Herbert Bayer, László Moholy-Nagy, eta El Lisitski diseinu grafikoaren aita, gaur egun ulertzen dugun terminoetan. Erreprodukzio tekniken eta ondoren erabiliak izan diren estiloen aitzindariak izan ziren. Gaur egun ordenagailuek drastikoki aldatu dituzte erreprodukzio sistemak, baina diseinuari eskeini zioten ikuspuntu esperimentalean inoiz baino garrantzitsuagoa izan zen dinamismoa, esperimentazioa eta tipografia aukeraketa bezalako gauza espezifikoak. Diseinadore hauek Bauhaus diseinu eskolaren markoan bizi izan ziren, hau izanik diseinu eskolarik handiena. Gainera, László Moholy-Nagy eta beste batzuk irakasleak izan ziren eta eskolaren programazioaren zati osatu zuten.

Hurrengo urteetan estilo modernoak onarpena lortu zuen, estankatzen zihoan heinean. Diseinu modernoak emandako izen garrantzitsuetako batzuk dira Adrián Frutiger, Univers-Frutiger tipografíen sortzailea eta Josef Müller-Brockmann, 50 eta 60. hamarkadetako kartelgile garrantzitsua.

Ulm hiriko Hochschule für Gestaltung eskola beste klabe garrantzitsu bat izan zen diseinu grafikoaren garapenean. Eskola sortu zenetik, HfG-a publizitatearekiko lotura posibleetatik aldendu zen. Hasieran, departamentua Diseinu Bisual izenarekin definitu zen. Hala ere, berehala gelditu zen argi departamentu horren helburua zela masa komunikazioetako arloan diseinu arazoak ebaztea 1956/57 ikasturtean izena aldatu zitzaion departamentuari, Komunikazio Bisual izena emanez, Chicagoko New Bauhaus eskolaren Komunikazio Bisualen departamentuak ezarritako ereduaren arabera. HfG eskolan komunikazio ez-limurtzailearen arloan lan egitea erabaki zen hasiera batean. Trafiko zeinu sistemak, tresna teknikoen planoak edo eduki zientifikoen itzulpen bisualak landu zituzten. Ordura arte ez zegoen Europa osoan arlo horretako ikasgaiak modu sistematikoan erakusten zituen eskolarik. 1970. hamarkada hasieran Bund Deutscher Grafik-Designer (Diseinadore grafiko alemanen elkartea) taldeko hainbat kidek beraien identitate profesionalaren trazak eman zituzten ezagutzera, Anton Stankowskiren kasuan bezala. 1962an lanbidearen definizio ofiziala jarduera publizitarioetara bideratzen zen bitartean, aurrerago komunikazio bisualaren arloa hartzera ere iritsi zen. 5 Garapen Taldeak sortutako irudi korporatiboak identitate profesionala definitzeko erabakigarriak izan zien, hala nola Braun firmarentzat eta Lufthamsa aire-konpainiarentzat egindakoak.

Gui Bonsiepe eta Tomás Maldonado izan ziren semantikatik ateratako ideiak diseinuari aplikatzen saiatu ziren lehenengoak. 1956an HfG-n burututako seminario batean, erretorikari, konbentzitzeko arte klasikoari, ikutu moderno bat ematea proposatu zuen Maldonadok. Biek idatzi zituzten gerora semiotika eta erretorikari buruzko hainbat artikulu Uppercase publikazio inglesarentzat eta Ulm aldizkariarentzat. Gerora inguruetako disenatzaileentzat baliabide garrantzitsu bat izan dira. Bonsiepe-k aldarrikatu zuen beharrezkoa zela erretorika sistema moderno bat edukitzea, semiotikaren bidez eguneratua, publizitatearen fenomenoak aztertzeko eta deskribatzeko baliabide bezala. Terminologia honen bidez, mezu publizitarioetako "nonahi ageri den egitura" azaldu daiteke.

Sinpletasunaren ideia diseinu on baten ezaugarri bezala urte askotan zehar mantendu den ideia izan da, bai alfabetoen diseinuan, baita beste arlo batzuetan ere. Sinpletasunerako joerak abangoardiarko bitarteko guztietan eragin zuen 50. hamarkadan. Momentu horretan erabaki zen sinplea, ona izateaz gain, irakurterrazagoa ere badela. Sinboloen diseinua izan zen eragin handiena jasan zuen arloetako bat. Disenatzaileen esku geratu zen sinplifikazioaren arazoaren planteamendua: sinbolo bat zein puntutararte sinplifikatu daitekeen bere funtzio informatiboa desagertarazi gabe. Hala ere, ikerketa berriek erakutsi dute sinbolo batek ez duela irakurterraztasuna irabazten sinplifikazioaren bidez bakarrik.

Bigarren abangoardiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu grafikoaren soiltasunarekiko erreakzioa motela izan zen, baina baita tinkoa ere. Tipografia postmodernoen jatorria 50. hamarkadako mugimendu humanistatik dator. Hermann Zapf nabarmentzen da talde honetan, Palatino eta Optima tipografiak asmatu baitzituen. Serifadun eta gabeko tipografien arteko muga lausotuz eta letra tipoetan traza organikoak berriz sartuz,diseinu hauek baliagarriagoak izan ziren mugimendu modernoaren bidea zuzentzeko honen aurka joateko baino.

Manifiesto lo primero es lo primero (1964) manifestuaren publikazioa gertaera garrantzitsu bat izan zen, diseinu grafiko erradikalago bat sortzearen aldekoa baitzen, diseinuaren estandarizazioaren eta seriean ekoiztearen ideiak kritikatuz. Eragin masiboa izan zuen diseinatzaile grafiko generazio oso baten gain, Emigre aldizkaria bezalako publikazioen agerpenean lagunduz.

XX. mende amaierako diseinatzaile aipagarrietako bat da Milton Glaser, I Love NY kanpainaren (1973) eta Bob Dylanen kartel ezagun baten (1968) autorea. 60 eta 70. hamarkadetako kultura herrikoiaren elementuak jaso zituen bere diseinuetan.

XX. mende hasierako aurrerapenak inprimatzean eta argazkigintzan emandako aurrerapen teknologikoek inspiratuak izan ziren. Mendearen azken hamarkadan teknologiak antzeko papera jokatu zuen, nahiz eta kasuu honetan ordenagailuetan oinarritu zen. Hasieran atzerapauso bat izan zen. Zuzana Licko oso goiz hasi zen konposizioak osatzeko ordenagailuak erabiltzen, ordenagailuen memoria kilobyteetan neurtzen zenean etta tipografiak puntuz puntu sortzen zirenean hain zuzen. Bere senarra zen Rudy VanderLans-ekin batera Emigre aldizkaria eta izen bereko tipoen fundizioa sortu zituen. Emigre aldizkaria diseinu digitalaren Biblia bihurtu zen.

David Carson da soiltasunaren aurkako eta diseinu modernoaren eraikuntzaren mugimendu honen gailurra. Raygun aldizkariarentzat egindako bere diseinuetako batzuk apropos dira irakurtezinak, esperientzia bisualak sortzeko diseinatuak.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo diseinatzaile grafikoen lanen zati handi bat tresna digitalen bidez sortzen da. Diseinu grafikoa asko aldatu da ordenagailuen ondorioz. 1984az geroztik, lehenengo autoedizio sistemen agerpenarekin batera, ordenagailu pertsonalen erabilpenaren ondorioz, teknika analogikoak sistema digitalek ordezkatu zituzten berehala. Geroztik, ordenagailuak beharrezko gailu bihurtu dira, eta hipertestua eta web erabilerak gehituta, komunikazio baliabide bezala zituen funtzioak areagotu dira. Gainera, teknologia nabarmendu egin da crowdsourcing bezalako fenomenoen eskuetan, eta lan modalitateetan eragiten hasi da. Aldaketa honek denbora, mugimendu eta interaktibitatearen inguruan hausnartzera eraman gaitu. Hala ere, diseinuaren praktikak ez du funtsezko aldaketarik jasan. Ekoizpen moduak aldatu eta komunikazio kanalak hedatu diren bitartean, giza-komunikazioak berdina izaten jarraitzen duela baimentzen digute oinarrizko kontzeptuek.

Diseinu grafikorako tresna digitalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamarkadan zehar, produkzio editorialeko prozesua guztiz aldatu da, eta baita papereko edo publikazio digitaletarako testu zein grafikoak ere.

Auto ediziorako (edo dokumentuen konposizio digitalerako) funtsezko programak ondorengoak dira:

1.      Orri-konposiziorako programak; Indesign, QuarkXpres edo Scribus, adibidez. Microsoften Publisher edo Serif PagePlus daude, besteak beste, alternatiba erabilerrazago gisa.

2.      Ilustraziorako (edo marrazketa bektoriala) aplikazioak; Illustrator, CorelDraw, Inkscape edo Freehand, adibidez.

3.      Irudi eta argazkien tratamendurako programak; Photoshop edo Gimp, adibidez.

Adobe Photoshop[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adobe Photosop irudiak manipulatzeko programa salduena da mundu mailan, 100 hizkuntza baino gehiagorekin. Bere plataforman irudi digital bateko elementuak editatzeko zehaztasun handiko tresnak eskaintzen dira. Programa honek Adoberen Adobe Creative Suite izeneko paketea osatzen du; Illustrator, Indesign, Flash, Acrobat Pro, Dreamweaver-ekin batera, beste tresna erabilgarri batzuen artean.

Software hau irudi-moldaketak eta muntaiak egiteko erabiltzen da batez ere, baina web diseinuak egiteko ere asko erabiltzen da, eta baita aurkezpen-txartel edo panfleto bat izan dezakeen edozein motatako diseinu grafikoren sorkuntzarako ere.

Adobe Illustrator                                             [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adobe Illustrator parametro matematikoak erabilita irudi bektorial eta digitalak sortzen dituen programa da. Ez da marrazketa teknikorako gomendagarria, nahiz eta honekin lotutako lanen bat egin dezakeen. Berez, logotipo, ilustrazio, tipografia edo aurkezpen txartelak bezalako dokumentu soilak sortzeko dago diseinatuta.

Lerro zuzenak eta kurbak trazatu, siluetak itxi eta hauek koloreztatuz sortzen ditu marrazkiak. Irudi eta testuak gehitzeko aukera ematen du, baina programa ez da funtzio hau betetzeko onena. Photoshop eta Illustrator-ek elkar osatzen dute, Photoshop irudiak editatu, egokitu eta efektu bereziak sortzeko programa baita. Illustrator-ek txantiloietatik abiatuta hainbat diseinu egiteko aukera ere dauka: hala buletin, idazpuru edo web orriak, nola DVDetako menu eta bideo botoiak.

Irudi digitaletan ez bezala, ilustratzaileko irudiek ez dute kalitaterik galtzen handitzean; parametro matematikoak erabiliz sortzen direlako, ez puntu-mapen bidez. Kalitate handiko irudiak dira, eta oso arinak.

Adobe Illustrator CS3 softwareak ilustrazio bektorial sofistikatuak sortzeko aukera ematen du, edozein mediotarako erabiliko direnak. Marrazketarako tresna estandarren sektoreak, koloreen kontrol malguek eta kontrol profesionalek ideiak kapturatzen laguntzen dute, eta libreki esperimentatzen. Sarbide errazeko aukerek, denbora aurreztekoak direnak, modu erraz eta intuitiboago batean lan egitea ahalbidetzen dute. Errendimendu hobetuak eta Adoberen beste aplikazio batzuekin duen integrazio onak inprimatzeko, web irudi eta irudi interaktiboetarako, eta grafiko animatu eta mugikorretarako grafiko ezinhobeak egitea ahalbidetzen du.

Adobe InDesign[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adobe InDesign liburu, liburuxka eta bookletak bezalako pieza editorialak maketatzeko programa da. Testu eta tipografiak modu optimoan lantzen ditu. Laneko espazioa hainbat orritan banatzen da, ondoren diseinatuko den publikazioaren formatua simulatuz.

URL2PNG[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna hau erabilgarria da oso pantaila txikidun ordenagailuetarako. Webgunea guztiz ikusten den bezala estimatzea baimentzen du. Tresna honi esker pantaila-kaptura bat egin behar dugun webgunearen helbidea eskaini beharko dugu soilik, eta lekuaren guztizko irudia lortuko dugu PNG formatuan. Oso web-aplikazio erabilgarria da webguneak diseinatzen dituzten diseinatzaile grafikoentzat, aurretiazko irudi bat lortuko baitute erabiltzen duten sistema eragile zein nabigatzailea erabiltzen dutela.

Pixie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programa honek Microsoft Windows sistema eragilearen bertsioren bat instalatuta duten ordenagailuetako kolore hautatzaile gisa balio du.

Izan ere, azken urteotan programa hauek loditzeko joera sortu da, ezaugarriak gehituz, lehen aipatutako autoedizioko hiru oinarrien eginkizunak burutu daitezke.

Beste diseinu grafiko programa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan diseinu grafikorako programa ugari agertu dira informatikaren zabaltzea dela eta telefono inteligente eta tableta digitalen etorrerarekin. ‘’Inkscape’’, Gimp edo Pixlr bezalako programak aukera interesgarrietan bihurtu dira ere. Software programa libreetan datza, non beren erabilera zabaldu egin den dohainik lortzen direlako.

Arazoen adierazpen grafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko bat aldagai ezberdinen arteko konparaketa egiteko balio duen taula da. Grafikoek aldagaien arteko erlazioak deskribatzen dituzte. Ardatz horizontalean agertzen den aldagaiari, aldagai askea edo x aldagaia deritzo. Ardatz bertikalean agertzen den aldagaiari, menpeko aldagaia edo y aldagaia deritzo. y aldagaia x aldagaiaren menpe agertzen da. Behin grafikoa eginda, informazioa eta ondorioak atera daitezke bertatik.

Adierazpenak sistema egituratuei dagozkien konfigurazioak dira; "sistema semiotikoak", karaktere eta zeinu primitiboen bidez osatuak daudenak, sistema bakoitzean arau partikularren bidez konbinatuak izateko. Aipatutako arauek adierazpenaren produkzio sistema egituratzen dute eta edukia aberasten laguntzen dute.

Diseinua oso argi ikus daiteke grafikoetan, grafiko aniztasun handia aurki baitezakegu. Diseinadore grafikoak animaziozko grafikoak sortzen hasi dira, honek entzuleak arreta jar dezan laguntzen baitu, bisualki erakargarria den zerbait eskaintzen zaionean.

Grafiko ezagunenak linealak dira.

Grafikoen arazo nagusia ulertzeko zailak eta aspergarriak izaten direla da. Aurkezpenetan erabiltzen direnean arreta galtzeko arrisku handia eskaintzen dute. Gapminder konpainiak estatistikak garatzen ditu animaziozko grafikoen bidez. Herrialde eta eskualde ezberdinetan inguruko datuak jasotzen dira grafiko hauetan, globo bakoitzak herrialde bat adierazten duelarik. Era honetan, publikoa erakartzen dute, kolore eta mugimenduen bidez.

Grafiko bat osatzen denean korrelazio bat egon ohi da aldagaien artean. "Korrelazioa" hitza erabiltzen da bi aldagaien artean erlazio bat agertzen denean, eta "a" aldagaia hazten bada, "b" aldagaia ere haziko da, hauen artean dagoen erlazioaren ondorioz. Adibidez, drogen arazoa hazi egiten bada, indarkeria eta narkotrafikoa ere haziko dira. Hori da korrelazioa, hiru aldagaiak arazo berdinak lotzen baititu.

Adierazpen grafikoak matematikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frakzio baliokideak identifikatu eta eskuratzeko adierazpen grafiko eta zenbaki zuzenak erabil daitezke, hauetan bi frakzio edo gehiagoren arteko baliokidetasuna erakutsi baitaiteke. Problema matematikoak agertzen direnean, oso erabilgarriak izan ohi dira gradikoak, aldagai ezberdinak konparatu eta hauen arteko ezberdintasunak egiaztatu daitezkeelako, problema matematikoak ebatziz.

Lan jarduera eta gaitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinatzeko gaitasuna ez da berezkoa, praktika eta hausnarketaren bidez lortzen da. Hala ere, ahalmen bat izaten jarraitzen du, potentzian aurkitzen den zerbait. Hori lehertarazteko beharrezkoa da etengabeko hezkuntza eta praktika, oso zaila baita intuizioaren bidez lantzea. Sormena, berrikuntza eta zeharkako pentsamendua dira diseinatzaile grafikoaren lan jarduerarako gakoak. Sormena diseinuari dagokionean aurrez ezarritako marko erreferentziatuen barruan mugitzen da, baina landu daitekeen gaitasun bat da, ustez konponbiderik ez duten arazoen aurrean konponbideak aurkitzeko. Hau maila eta kalitate oso handiko diseinu lanetan bihurtzen da. Sortzea diseinu prozesuaren nukleoa da baina sormena bera ez da diseinatzea. Hau horrela izanda ere, sormena ez da bereziki diseinu grafikoari dagokion gaitasuna, ezta beste edozein ogibideri ere. Aldi berean, guztiz beharrezkoa da diseinu jarduera bat aurrera eramateko.

Komunikazio prozesuan diseinatzaile grafikoak betetzen duen papera mezuaren kodetzaile edo interpretearena da. Interpretazioan, ordenamenduan eta mezu bisualen aurkezpenean lana egiten du. Bere formarekiko eta edukiarekiko sentsibilitateak paraleloa izan behar du. Lan honek komunikazioen egituraketa eta planifikazioan datza, hauen ekoizpen eta ebaluaketan. Diseinu lana beti hasten da bezeroaren eskaeratik, linguistikoki egiten dena, bai idatziz edo baita ahoz ere. Argiago esanda, diseinatzaile grafikoak mezu linguistikoa manifestazio grafiko batean eraldatzen du.

Diseinatzaile grafikoak gutxitan lan egiten du hitzez osatzen ez diren mezuekin. Batzuetan hitz askeren bat ager daiteke, beste batzuetan aldiz testu konplexu bezala agertuko da. Erredaktorea kasu askotan komunikazio taldeko funtsezko partaidea da.

Diseinu jarduerak askotan talde bat behar izaten du atzean. Partaideen artean egon daitezke argazkilariak, ilustratzaileak, marrazkigile teknikoak; baita mezu bisualari itxuraz gutxiago lotzen zaizkion beste hainbat lanbide ere. Diseinatzailea askotan taldearen koordinatzailea izango da, mezu bisualari ekarpena egingo dioten diziplina ezberdinen koordinatzailea. Era honetan ikerketa, ikuskera eta errealizazioa koordinatuko ditu, horretarako informazioaz edo proiektuaren araberako espezialistez baliatuz.

Diseinu grafikoa diziplinarteko jarduera da, horregatik diseinatzaileak beste jarduera batzuen inguruko ezagutza eskuratzea beharrezkoa izango du, hala nola argazkigintza, marrazketa, marrazketa teknikoa, geometria deskribatzailea, pertzepzioaren psikologia, Gestalt-en psikologia, semiologia, tipografia, teknologia eta komunikazioa.

Diseinatzaile grafikoa komunikazio bisualetan espezialista da eta bere lana komunikazio prozesuaren pausu guztiekin erlazionatzen da. Testuinguru horretan elementu bisual bat sortzea prozesuaren aspektu bat besterik ez da. Prozesu honek hurrengo pausuak jarraitzen ditu:

1.      Arazoaren definizioa

2.      Helburuak zehaztea

3.      Komunikazio estrategiaren ikuskera

4.      Bisualizazioa

5.      Ekoizpen programa

6.      Ekoizpenaren ikuskapena

7.      Ebaluazioa

Diseinatzaileak ondorengo jakintza arloen inguruko ezagutzak eduki beharko ditu prozesua jarraitzeko:

1.      Komunikazio bisuala

2.      Komunikazioa

3.      Pertzepzio bisuala

4.      Ekonomia eta giza baliabideen administrazioa

5.      Teknologia

6.      Baliabideak

7.      Ebaluazio teknikak

Diseinu grafikoaren lau printzipio nagusiak diseinatzaileak izan beharko dituen aldagaiak dira, proiektu baten aurrean jarri baino lehen argi eduki beharko dituenak:

·        Norbanakoa: unitate etiko eta estetiko bezala ulertua, gizartea integratzen duena eta aldi berean gizartearen zati dena. Espazio bisuala uniformea, jarraia eta lotua izango da norbanakoarentzat.

·        Erabilgarritasuna: informazio behar bati erantzuten diolako, komunikazioa izanik.

·        Giroa: errealitate fisikoaren ezagutza beharrezkoa da giroaren armonia mantentzeko, beste testuinguru batzuen errealitatean ez eragiteko eta giza giroaren egitura eta esanahia ulertzeko.

·        Ekonomia: elementuen ekoizpenerako beharrezkoak diren prozesu eta materialen kostu eta arrazionalizazioa biltzen dituelako.

Jarduera profesionalaren arloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu grafikoaren eremuak funtsezko hainbat arlo hartzen ditu, hauen mugak gainjarri egiten direlarik partzialki lan jardueran. Sailkapena arlo bakoitzak behar duen prestaketa eta trebeziaren araberakoa da. Arloak hurrengoak dira:

·        Informaziorako diseinua: diseinu editoriala barne hartzen du. Orokorrean produktu hauek biltzen duten informazioaren tamainaren arabera sailkatzen dira: kartelak, flyer-ak, bolanteak, liburuak, aldizkariak, katalogoak, CD, DVD, etab. Gainera, seinaleak ere talde honetan sartzen dira, trafiko seinaleak, arrisku seinaleak, itsas seinaleak, trenbideetarako seinaleak, besteak beste.

·        Limurtzeko diseinua: publikoaren jokaeran eragiteko komunikazio diseinua da. Publizitatea eta propaganda hartzen ditu barne. Identitate korporatiboa ere talde honetan sartzen da.

·        Hezkuntzarako diseinua: material didaktikoa barne hartzen du, hala nola erabilpen argibideak, fitxa didaktikoak, etab. Segurtasun industrialeko seinaleak eta lan eremuetako seinaleak ere sartzen dira talde honetan.

·        Administraziorako diseinua: formularioak, billeteak, zigiluak edo faltsifika daitekeen edozein pieza

·        Diseinu tipografikoa: sans serif tipoak edo serifarik gabekoak, gotikoak, kaligrafikoak, fantasiazkoak.

·        Logotipo diseinua (branding): enpresa, produktu eta antzekoen logo edo irudien diseinuari dagokio.

·        Marketing digitalerako diseinua: sare sozialetan eta baliabide digitaletan erabiltzen den material grafiko diseinu guztia sortzean datza. Community Manager-ek egiten dutenari oso lotuta doa.

·        Interfazen diseinua: erloju digitalen pantailak, telefono mugikorrak, kamera digitalak eta beste aparatu batzuk. Itxura bisuala erabiltzaileak lehenengo jasotzen duen inpresioa da; itxura erakargarri eta funtzionala da aurkezpenik onena diseinu grafikoaren bidez sortutako objektu batentzat, sinesgarritasuna eta konfiantza sortzeko.