Lankide:Norau/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BILLIE EILISH

Billie Eilish Pirate Baird O´Connell Los Angelesetan (California, AEB) jaio zen 2001eko abenduaren 18an. Abeslari eta konpositore estatu batuarra da. 14 urterekin hasi zen ospea bereganatzen bere ¨Ocean Eyes¨ kantarekin 2016ean eta 2017an ateratako ¨Bored¨ kanta geroago Netflixeko 13 reasons why telesaiean atera zen.

Bere lehenengo EP-a 2017ko abuztuaren 11ean atera zuen “Don´t Smile at ME¨ izenarekin. EP-ak 8 kanta ditu eta bederatzigarrena disko bereko beste kanta baten cover-a da Vicen Stamplesekin kantaturikoa. Handik aurrera sencillo batzuk atera zituen: Bitches Broken Hearts(2018), Lovely (Khalidekin, 2018) eta Come Out and Play (2018) eta geroago bere azken albunean sartu zituenak: When I Was Older(Roma pelikulan oinarritua), You Should See Me In a Crown, Wish You Were Gay, When The Party It´s Over eta Bury a Friend. Bere estudioko lehen albuna When we all fall Asleep, Where Do We Go? izenez argitaratu zuen 2019ko maiatzaren 29an. Oraingoz bere bi kantek (ocean eyes eta lovely) zilar diskoa lortu dute eta bere zazpi sencilloek urrezko diskoa.

Billie txikitatik egon da musikan murgildurik. Bere gurasoak, Maggie Baird aktoresa eta Patrick O'Connell musiko eta gionistak dira. Billiek argitaratutako kanta guztiak bere etxean, berte anaiaren gelan ain zuzuen ere, idatziak, grabatuak eta produzituak dira. Bere anaia Finneas O´Connellekin idatzi eta konposatzen ditu bere obra guztiak. Hasieran Billieren hobbie gustukoena dantzatzea zen, baina lesio baten kausaz utzi egin izan behar zuen eta kantatzean jarri zuen bere potentzial guztia, baina bere kontzertuak oso dinamikoak izan ohi dira eta beti dago dantzatzen, bere txorkatila behin baino gehiagotan bihurrituz.