Lankide:ODorronsoro/Proba orria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Hangouts» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Hangouts
Jatorria
Ezaugarriak
Euskaraz
Euskaraz Bai
hangouts.google.com

Google Hangouts Googlek garatutako mezularitza aplikazio bat da.[1] Google Talk, Google+ Messenger eta Google+ Hangouts zerbitzuak ordezkatzeko sortu zen, zerbitzu hauek guztiak aplikazio bakar batean batuz.[2] 2017ko martxoan, Hangouts enpresa-erabiltzaileei zuzendutako produktu bilakatuko zela adierazi zuen Googlek Hangouts marka bi produktu nagusitan banatuta: Google Hangouts Chat eta Google Hangouts Meet. Aplikazioak eduki zuen onarpen urriaren ondorioz eta Google+ behin betiko kendu zutela kontuan hartuta, 2019an Googlek Hangouts "klasikoa" ixteko eta erabiltzaileak G-Suite bertsiotik Hangouts Chat eta Hangouts Meetera pasatzeko planak iragarri zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hangoutsen merkaturatzearen aurretik, bazeuden mezularitza zerbitzuak eskaintzen zituzten Googlen aplikazioak, hala nola Google Talk (XMPP protokoloan oinarrituta), Messenger eta Google+ Hangouts. Honek emaitza bezala zatiketa bat eman zuen mezularitza zerbitzuan. Komunikazio eta mezularitza zerbitzuen arteko borroka zela eta Googlek Google Talketik abiatuz aplikazio bat sortzea erabaki zuen, horretarako askotariko garapen ekipoekin elkarlanean ariturik eta mezularitza zerbitzu ezberdinak aplikazio bakar batean baturik.[2]

2013ko martxoan, Googlek garatuko zuen bat-bateko mezularitzarako zerbitzu berri baten inguruan zurrumurruak zabaltzen hasi ziren. Garapen aldian zegoen aplikazioak ezagutzera emateko eduki zuen hasierako izena komunikabideei filtratu zitzaien, momentura arte Babble deituta.[3][4] Gero aplikazioaren interfazearen hainbat irudi filtratu ziren, filtratutako irudi bakoitzean interfazearen diseinu ezberdin bat ageririk.[5] Horrez gain, baita Gmail bidez zerbitzu honetara sarbidea egotea, emoji ikonoak sartzea, izenaren aldaketa, oraingoan zerbitzu honi Babel deiturik[6] eta aplikazioaren argitaratze data bat, 2013ko maiatzean izango zena Google I/O garatzaileentzako ekitaldian.[7] 2013ko maiatzaren 10ean jakinarazi zuten, filtrazio berri baten bidez, komunikabide ezberdinek momentu horretara arte Babel bezala ezagutzen zen mezularitza aplikazioa errealitatean Hangouts izenarekin argitaratuko zela publikoarentzat.[8]

Merkaturatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hangouts 2013ko maiatzaren 15ean iragarri zen Google I/O ekitaldian, Vic Gundotra Google+-en irudi berriari buruzko aurkezpena egiten ari zen bitartean. Egun horretan bertan honako plataformetarako atera zuten: Android (Google Talk aplikazioa ordezkaturik), iOS eta Web (Chrome eta Google+ bitartez).[9]

Bug 9/26[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko irailaren 26an, ordu batzuetan, kontaktu bati bidalitako mezuak beste kontaktuei birbidali zitzaizkien Hangouts, Gmail chat eta Gtalkeko mezularitza zerbitzuan erabiltzen den protokoloaren aldaketa bat zela eta.[10][11][8] "Bug" edo akats hau ordu batzuk geroago konpondu zen.

Hangouts Meet eta Hangouts Chat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko martxoaren 9an, Googlek jakinarazi zuen Hangouts negozio erabiltzaileentzako izango zela Hangouts marka bi produktutan banatuz: Hangouts Meet eta Hangouts Chat. Hangouts Meet bideo-konferentzietara bideratuko litzateke eta Hangouts Chat bot-laguntzaile bezalako ezaugarri gehigarriak dituen bat-bateko mezularitzara.[12] Produktu hauek negozio erabiltzaileentzat izango lirateke, kontsumitzaileen bertsioak freemium modeloa erabiliko lukeen bitartean.[13] Googlek 2018ko abenduan adierazi zuen Hangouts "klasikoa" desgaitu egingo zutela 2019ko urrian.[14]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hangoutsek bi erabiltzaile edo gehiagoren artean elkarrizketa bat edukitzea ahalbidetzen du eta Google+ Hangoutsen bezala, posible da bideokonferentziak egitea 15 pertsonekin webean eta 10 pertsonekin telefono adimentsuetan. Edukitako hizketaldiak hodeian artxibatzen dira gailu ezberdinetan sinkronizatzea ahalbideturik. Hizketaldietan emojiak bidali daitezke eta argazkiak eta gifak partekatu. Hauek, erabiltzaile bakoitzaren Google+ profileko argazki zerbitzuen album pribatuan gordetzen dira automatikoki.[15]

Google Voice[11] jada Hangoutsen barruan dago eta honek herrialde batzuetan dei internazionalak egitea ahalbidetzen du. Gainera aplikazio bertatik deiak egin eta SMSak bidali daitezke Hangouts gabeko telefonoetara, baina erabiltzaile bakoitzak bere telefonia operadorearekin kontratatua duen tarifarekin.

Gainera erabiltzaile bat konektatuta dagoen ikus daiteke elkarrizketaren barruan, bere avatar edo irudi normalaren azpian neurri txikiagoko avatar bat ageririk. Online badago irudia normal agertuko da eta deskonektatuta badago avatar txikiaren irudia ur markarekin erakutsiko da. Avatar bera irakurritako mezuan kokatzen da, beste pertsonak mezuak noraino irakurri dituen jakitea ahalbideturik.

Hangoutsek sare protokolo guztiz berri bat erabiltzen du, Google Talken erabilitako XMPP alde batera utzirik.[16]

Aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko otsailaren 3an, Google Talk 2015eko otsailaren 16etik aurrera desagertu egingo zela aditzera eman zen. Zerbitzu hori Hangoutsegatik aldatu zen eta bere protokola ere aldatu egin zen XMPPren ordez Hangoutsen protokoloa ezarrita.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko maiatzean, Google Hangoutsek aurre egin zion Muga Elektronikoen Fundazioaren kritikei. Izan ere, hauek Google "norabide okerrean mugitzen ari zela" sentitzen zuten XMPP protokolo estandar irekirako beraien sostengua txikiagotuz. Protokolo berriek askoz zailagoa egiten dute Pidgin eta Adium bezalako multi-elkarrizketa bezeroak Google Hangoutsekin bateragarriak izatea. Protokoloari alderantzizko ingeniaritza aplikatu behar die.

Gainera, Google Hangoutsen eta Google+-en bateraketa estuak, informazio pertsonalaren mesfidantzako partekatzea ekarri lezake.[17]

2014ko azaroaren 30ean, Make Use Ofek Google Hangouts "Androideko mezularitza aplikazio onena" zela esan zuen.[18]

2015eko abenduaren 9tik aurrera, Google Hangoutsek 7tik 2 puntu lortu ditu Muga Elektronikoen Fundazioaren mezularitza seguruen puntuazio taulan. Puntuak jaso ditu zifratutako komunikazioak martxan edukitzeagatik eta segurtasun-auditoria independente bat osatzeagatik. Puntuak galtzen ari da komunikazioak zifratuta daudelako hornitzaileek atzitu ditzaketen gakoekin, erabiltzaileek ezin dutelako egiaztatu kontaktuen nortasuna, iraganeko mezuak ez direlako seguruak zifratze gakoak lapurtzen badituzte, kodea ez delako irekia azterketa independenterako, eta segurtasun diseinua ez dagoelako zuzen dokumentatuta.[19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) New Google+. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  2. a b (Ingelesez) Exclusive: Inside Hangouts, Google's big fix for its messaging mess. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  3. (Gaztelaniaz) Google Babble, un nuevo rival para Whatsapp. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  4. (Ingelesez) Google to Release Unified Chat Service Called “Babble”. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  5. (Ingelesez) Supposed Google Babble Screenshots Leak, Easy to be Skeptical of. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  6. (Gaztelaniaz) Aparecen más pruebas del servicio de mensajería de Google, Babble. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  7. (Ingelesez) Google Babel: an ambitious messaging platform rumored ahead of I/O event. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  8. a b (Ingelesez) Google's rumored Babel chat service will reportedly launch as Hangouts. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  9. (Ingelesez) Google Unites Gmail And G+ Chat Into “Hangouts” Cross-Platform App. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  10. (Ingelesez) Google Talk - Service Details. Noiz kontsultatua: 2013-09-26.
  11. a b (Ingelesez) Outgoing Calls Coming 'Soon' To Hangouts, Better Voice Integration Is Also On Its Way. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  12. (Ingelesez) Meet the new Hangouts. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  13. (Ingelesez) Google Hangouts is getting a major overhaul to take on Slack. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  14. (Ingelesez) Google is planning to shut down Hangouts for consumers by 2020. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  15. (Ingelesez) Google beefs up Hangouts into text, photo, video chat powerhouse. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  16. (Gaztelaniaz) Google Hangouts se cierra ante sus competidores y no usa XMPP. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  17. (Ingelesez) Google outed me. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.
  18. (Ingelesez) The Best Android Apps. Noiz kontsultatua: 2014-11-30.
  19. (Ingelesez) Only 6 Messaging Apps Are Truly Secure. Noiz kontsultatua: 2019-11-28.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]