Lankide:Odenaitz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

KUKURUTXA

   INFORMAZIO TAXONOMIKOA:
   Kukurutxa ez da intsektu bat, lurreko krustazeo bat da. Animalia hau armadilididoen familiakoa da. Buruan bi antena pare dituzte eta toraxa zazpi segmentu ezberdinetan banatuta daukate. 18 milimetro luze neurtzera heltzen dira eta zazpi hanka pare dituzte. Gorputza babesten dien oskola gogorra da eta ez du ura pasatzen uzten.
   BIZI ZIKLOA: 
   Animalia hau hildako materia organikoaz elikatzen da eta usaimena eta dastamena erabiltzen du janaria bilatzeko. Ugaltzeko garaian, emeak “kabia poltsa” bat garatzen du gorputz azpian eta bertan ernaldutako arrautzak garatzen dira. Kumeak guztiz garatuta daudenean, poltsa horretatik kanpora ateratzen dira.
   Bizitzan zehar, hazten doazen einean, exoeskeletoa aldatzen dute hainbat aldiz. Lehenengo gorputzeko atzeko zatia aldatzen dute eta ostean aurrekoa, horregatik posiblea da kukurutxa aurkitzean gorputzeko atzeko zatia arrosa kolorekoa izatea eta aurrekoa ohiko kolore grisekoa. Aldatu berri duten oskola jaten dute sarritan.


HABITATA:

    Kukurutxa espezieak hezetasuna behar dute bizitzeko hain zuzen ere krustazeoak direlako. Lurrera eroritako hosto azpian bizi da, eta normalean, gizakia bizi den ingurunetan bizi dira, bai lorategietan, bai baratzetan… Tenperatura hotza denean, eguzki izpiak bilatzen dituzte eta tenperaturak gora egiten badu, itzala eta harri azpiak bilatzen dituzte.
    Europa aldean aurkitu dezakegu espezie hau, baino gehienbat mediterraneo aldean. Europako leku hezeak eta zonalde tropikalak ere dira gustoko dituen lekuak. 


HABITATERA EGOKITZEKO MEKANISMOAK:

   Mekanismo batzuk dauzka baina ezezagunena eguzkiaren izpien eraginez kolorez aldatzen diren bertebrak dituela da. Honekin batera, defentsa moduan baloi baten itxuran itxi egiten dute haien gorputza eta horregatik “bicho bola” izenarekin ezagutzen da. Gainera, beste mekanismo nabaria usain txarra duen likidoa sortzen dute etsaiak aldentzeko.
Janaria sustraietatik eta baratzetako barazkietatik lortu dezakete, eta horrek izugarrizko galerak ekarri ditzake nekazal eremuetan 
   
   BITXIKERIA: 
    Animali honen bitxikeria nabariena argazkian bertan ikusi daiteke. “Bicho bola” goitizena duen animaliak baloi baten itxuran itxi egiten da etsaietatik babesteko gorputzean 7 bertebra uzkurtuzen dituelarik.


ERREFERENTZIAK:

https://www.biopedia.com/cochinilla-pildora-armadillidium-vulgare/

http://animalandia.educa.madrid.org/ficha.php?id=516

https://ichn2.iec.cat/Bages//planes/Imatges%20grans/cArmadillidium%20vulgare.htm

http://entomologia.fcien.edu.uy/fichasespecies/ficha8bichobolita.pdf

https://www.naturalista.mx/taxa/56083-Armadillidium-vulgare