Lankide:Oier27/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burtsa iliopektineoaren hantura eskualde pelbikoan.
Oier27/Proba orria
Deskribapena
Identifikatzaileak

Bursitisa[1] muskulu, hezur eta zurden artean dagoen likidozko poltsaren (bursa) hantura da. Bursitis kasuak ukondo, eskumutur, aldaka, belaun eta orkatila aldean ematen dira. Lesio hori pairatzen dutenek min intentsoa jasaten dute, askotan, bat-batean agertzen dena. Kasurik ohikoenak belauneko eta olekranoneko bursitisa dira.

Sailkapena[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bursitis motak organismoan daukaten kokapenaren arabera sailkatzen dira:

- Akiles zurdako aurrekaldeko bursitisa (Alberten gaixotasuna): orkatilaren aurrekaldean agertu izan ohi da hantura, zurdaren eta orpoaren arteko loturan.

- Akiles zurdako atzekaldeko bursitisa: kalkaneo hezurraren mailan agertzen da hantura, eta arrunta izan ohi da emakume gazteetan, erabiltzen dituzten takoiak direla eta.

- Belauneko bursitisa: belaunaren aurrekaldean agertzen da mina.

- Aldakako bursitisa: kausa mekaniko baten ondorioz eman ohi da. Prebentzio gisa oinetako erosoak erabiltzea izan daiteke, ahal den heinean lauak direnak.

- Ukondoko bursitisa: kubito hezurraren eta larruazalaren artean agertzen da hanpadura. Olekranoneko bursitisa ere baderitzo.

- Eskumuturreko bursitisa: eskumutur aldean agertzen da hanpadura, normalean, min handiarekin.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bursitisaren jatorriari erreparatuz, hainbat arrazoi aurkitu ditzakegu.

Kirolariak diren pertsonetan mugimendu arinak egiteagatik agertu daiteke; arrunki, muskulu hipertrofiatuak dituzten kirolarietan, hain zuzen. Beste kasu batzuetan, gertatu daiteke pisu gehiagi jasateagatik edo entrenamendu mailan pairatutako aldaketengatik, adibidez, maratoi baterako prestatzeko orduan.

Horretaz gain, kolpe, infekzio edo artritis erreumatoideak eragin dezakete, beste kasu batzuetan ezinezkoa izanik bursitisaren kausa determinatzea.

Diagnostikoa [3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bursitisaren diagnostikoa zehazteko, ohikoa da traumatologo edo erreumatologoak historia klinikoari buruz galdetzea eta azterketa fisiko bat egitea. Askotan, mina deskribatzeko eta minari buruzko informazioa emateko (noiz agertzen den, zenbat denboran zehar...) eskatzen du medikuak.

Horrez gain, medikuak beste irizpide batzuk ere jarraitu ditzake: X izpien bidezko erradiografia, mindutako eremua ukitu eta aztertu, resonantzia magnetiko bidezko argazkiak, likido sinobialaren lagin bat hartzea aztertzeko...

Tratamendua [4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamenduari dagokionez, ondorengo neurri hauek hartu daitezke:

- Atsedena.

- Krioterapia: mindutako eremuan hotza aplikatzea 3-4 biderrez egunean.

- Sendagai edo farmakoak: batzuetan posible da minarentzako antihanpadura ez esteroideoak (AINE) hartzea, azido azetilsalizilikoa, ibuprofenoa edo naproxenoa bezala.

- Oinarri fisikoak (ortopedia) bastoi bezalako bat erabiltzea erabilgarria izan daiteke.

- Fisioterapia edo osteopatia bidezko laguntza.

Erreferentzia bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bursitis» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. «Bursitis» espanol.arthritis.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Bursitis: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. «Tendinitis (Bursitis) Español» www.rheumatology.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).