Edukira joan

Lankide:Oierig00/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lactobacillus Bulgaricus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   


 InformazioaKaixo, ni Lactobacillus Bulcaricus naiz eta bakterio[1] onuragarria naiz, elikaduran erabilgarria naiz-eta. Ba al zenekien bakterioak ñimiñoak garela eta formaren arabera bereizten garela? Adibidez, nire laguna Campylobacterrek espiral forma dauka, nire laguna Staphylococcusek[2] esfera forma eta nik makil forma daukat. Hala ere, begi bistaz ezinezkoa daukazu gu ikustea, baina mikroskopio baten laguntzaz gure formak bereizi ahalko zenituzke; izan ere, nik 2,5mm eta 5mm arteko tamaina daukate. Bizilekuari dagokionez, gutako asko giza gorputzean bizi gara, baina ez kezkatu, ez gara patogenoak.

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta zientzia munduan Dr. Stamen Grigorov-ek deskubritu ninduen, k.a. 6000-7000 urteetan, aintzinako traziarrek jada erabiltzen ninduten esnea fermentatzeko, gehienbat jogurta[3] eta gazta[4] lortzeko. Hortaz, latinetik datorren Lactobacillus izena jarri zidaten, honen etimologia "lac" (esnea) eta "bacillus" (hagatxo formakoa) esan nahi du eta, hau da, lehen esan dudan moduan esnearen fermentazioan lan egiten duen hagatxo formako bakterioa naiz.

UGALKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guk, gizakiak ez bezala, ez dugu bereizketarik egiten neska eta mutil edo arra eta emearen artean, bakterioak asexualak garelako. Hortaz, ugaltzeko orduan ez dugu harremanik izan behar beste bakterioekin, gure burua zatitzen dugulako kumeak sortzeko.

ERABILERA INDUSTRIAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gua, gure inguruko pHa nabariki jeisten dugu, eta horri esker oso paper garrantzitsua jokatzen dugu esnearen industrian. Esnearen lactosa hartzitzen dugu eta honen pHa jeitsiz, zenbait elikagairen sorrera bideratzen dugu, hala nola: gazta, jogurta, mamia

  1. Bakterio. 2019-03-12 (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  2. Staphylococcus. 2019-03-25 (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  3. Jogurt. 2019-02-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  4. Gazta. 2019-03-12 (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).