Edukira joan

Lankide:Patxi6 20/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bronkiektasia biriketako airebideen etengabeko hantura eragiten duen gaixotasuna da. Eztul kronikoa, muki produkzio gehiegizkoa dira sintoma ohikoenak arnasteko zailtasuna, eztul egiterakoan odola botatzea eta toraxeko minarekin batera. Sintoma hauek eta beste batzuekin batera, oso ohikoa da biriketako infekzioak izatea.

Gaixotasun infelzioso zein beste hainbat arrazoigatik gerta daiteke, hauetako batzuk: pneumonia, tuberkulosa, sistema immuneko arazoak eta fibrosi zistikoa (gaixotasun genetikoa). Fibrosi zistikoak kasu ia guztietan bronkiektasi larria eragiten du. Gaixotasunaren eragilea fibrosi zistikoa ez den kasuetan ordea, honen eragilea askotan ezezaguna da.

Bronkiektasiak airebideen (bronkioen) haustura edo endekapena eragiten du hantira erantzun gehiegizko baten ondorioz. Hanturaren ondorioz sekrezioak kanporatzeko gaitasuna txikitzen da eta airebideetan mukia pilatzen da. Sekrezio hauen kantitatea handitzeak, biriketan bakterio kantitatearen gorakada dakar, eta honek beste infekzio batzuk izateko aukera handitzen du, airebideen are eta gehiagoko blokeoarekin batera.

Hasierako diagnostikoa pazientearen sintometan oinarrituta egiten da eta ordenagailu bidezko tomografia erabiliz baieztatzen da. Pazientearen egoerak modu esanguratsuan okerrea egiten duen kasuetan, gaixotasunari jarraipena egiteko mukiaren hazkuntzak egitea urtean behin lagungarria izan daiteke.

Gaixotasunak okerrera egin dezake infekzioen ondorioz, eta kasu hauetan antibiotikoak erabiltzea gomendatzen da, hauetatik erabilienak amoxizilina, eritromizina eta doxiziklina dira. Gaixotasunak okerrera egitea sahiesteko ere erabil daitezke antibiotikoak. Airebide garbiketa teknikak, fisioterapia mota bat, gomendagarriak dira. Bronkodilatzaileak lagungarriak dira kasu batzuetan baina hauen erabilpenak orokorrean ez du hobekuntza esaguratsurik ekarri, eta arnastutako esteroideen erabilpenak ez du inolako hobekuntzatik ekartzen dutenik frogatu. Tratamenduan ebakuntzak nahiko ohikoak diren arren ez dira asko ikertu. Baina, gaixotasunak osasun arazo esanguratsuak ekar ditzakeen arren, gehiengoak eboluzio nahiko ona du.

Gaixotasunaren prebalentzia 1/1.000 eta 1/250.000 bitartekoa da helduetan, eta gaixotasuna ohikoagoa da emakumeen artean, eta adinean aurrera egin ahala. Prebalentziak behera egin du 1950etik aurrera, antibiotikoen erabilpenaren ondorioz. Talde etniko ezberdinen artean prebalentzia aldakorra da, eta ohikoagoa da adibidez ameriketako indigenen artean. Lehenengo aldiz Rene Laennec-ek deskribatu zuen 1813an.