Lankide:Peiop

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alvaro Alcala Galiano Vildosola (Bilbo 1873ko maiatzak 21- Jaramako Paracuellos 1936ko azaroak 27) margolari eta dekoratzailea izan zen. Mercedes Vildosola Costaren semea, zenbait tituluren jabe izan zen, besteak beste, Real Aprecioko kondea eta Alfontso XIIIren asteko etxezainarena. Hasierako bere lehen irakasleak Antonio Lekuona eta Adolfo Guiard izan ziren. Gaztea zela Parisera joatea proposatu zioten Leon Bonnat maisuarekin trebatzera. Dena den, bere familiak nahiago izan zuen Madrilen ikas zezan eta, hala, Espainiako hiriburuko Jiménez Arandaren estudioan hasi zuen bere prestakuntza eta beranduago Joaquín Sorollarekin hasi zen, haren ikasle nabarmenetako bat izan zelarik. Hurrengo urteetan zenbait erakusketa antolatu zituen Bilbon nahiz Donostian eta Espainiako Margolari eta Eskultoreen Elkartearen presidente izendatu zuten. 1902an Bretainia, Holanda eta Alemaniara bidaiatu zuen bere estiloa gehiago garatzeko probestuz Margolari gisa, ohitura eta generoko iruditegian zentratu zen. XX. mendearen lehen erdiko paisaia eta horma- margolaritzaren adierazgarri nabarmenetakoa izan zen. Espainiako Guerra Zibilaren baitan, errepublikazaleek Jaramako Paracuellosen fusilatu zuten 1936an.