Edukira joan

Lankide:Pitximonahi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Energia Eolikoa

Berez da haizea astintzailea. Handik, hortik edo hemendik datorrela edo doala, ez da geldirik egongo. Motel antzean edo bortizki beti mugimenduan da. Sua bizitzeko edo musika sortzeko hauspoak, ur-gainean edo lainoen gainetik bidaiatzeko itsasontziak eta globoak, artaleak xehetuz Cervantesek erraldoi bihurtu zituen haize-errotak… hutsaren hurrengoa lirateke haizerik ez balitz. Haizea betiko jiran ibili den bitartean, gizakiak aurrera egin eta haizearen indarra elektrizitate bihurtzeaz gain, indar hori gordetzeko sistemak garatu ditu. Oraindik ikusgarri iruditzen zaigu, baina martxa honetan arrunt bihurtuko da tontorrean aerosorgailua duen mendi-muinoaren irudia. Horrelakorik gertatzen den edo ez ikusi baino lehen sekula baino astintzaileago gertatu da haizea, batzuen aldeko eta besteen kontrako jarreren ondorioz indar-neurketa sortu delako, iparra-hegoa edo ekia-mendebala parez pare jarrita legez. Fitxategi:A133021.jpg