Lankide:Sanadrianainhize/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ENZTKLODEIA, ILUSTRAZIOAREN HELBIDEA

JATORRIAK ETA HELBURUA ·Ephraim Chambers britaniarrak 1728an argitaratutako Cyclopedia lanaren itzulpena izan beahr zuen Entziklopedia deritzonak. Pariseko Le Breton liburu saltzaileak bi itzultzaileri eman zien lan hori egiteko ardura, baina ia itzulpen guztiak amaituta zegoela uste zuenenean, jakin zuen antzinsolasa besterik ez zutela itzuli. Bretonek, hori ikusita, beste bi editore kontratatu zituen idazlan hori zuzentzeko: Denis Diderot eta Jean d´Alembert.

Entziklopediaren helburua garai hartako ezagutza guztiak bildu eta publiko guztiarentzat eskugarri egitea zen, betiere arrazoiaren argia gidari hartuta. 1751 eta 1780 urteen artean argitaratu zen bilduma, eta 35 liburuki zituen: 17 liburuki testuenak ziren; beste 11, irudidenak; beste 5, gehigarrienak; eta 2, aurkibideak.

NORK HARTU ZUTEN PARTE ENTZIKLOPEDIAN? ·Kimikariek, botanikariek, medikuek, katagrafoek, matematikariek, arkitektoek, teologoek, igeniariek, ekonomialariek, poetek... idatzi zituzten artikuluak entziklopediarako. Kolaboratzaile haien hartean zeuden La Condamine, Buffon, Holbach, Jaucourt, Quesnay, Montesquieu, Rousseau eta Turgot, Diderotekin eta D´Alembertekin batera. Artikuluak, alfabetoki ordenatuak, neurri eta kalitate askotakoak ziren, haietako batzuek okerrak baitzituzten edota aurreiritzietan oinarritzen baitziren. Gaiak ere askotarikoak zituzten: dela buru-orratz baten fabrikazioa, dela askatasun kontzeptuaren definizioa ilustrazioaren ikuspegitik...

DENIS DIDEROT(1713-1784) Frantziar saiakeragile eta filosofoa. Entziklopediarako hainbat artikulu egiteaz gain, nobleak eta antzezlanak ere idatzi zituen, etra haitean bere garaiko gizartea satirizatu zuen, Jacques fatakista eta haren maisua obran adibidez.

JEAN LE ROND D´ALEMBERT(1717-1783) Frantziar filosofo eta zientzialari. matematikari buruzko hainbat artikulu idatzi zituen Entziklopediarako. Liburu horretarako aitzinsolasa ere berak idatzi zuen (Entziklopediaren sarrera).

CHARLES LOUIS DE SECONDAT, MONTESQUIEU BAROIA (1689-1755) Frantziar idazle eta filosofoa. Haren idazlanaren artean aipagrriak dira Persiar gutunak (fiksioko bi pertsonaiak elkarri gutunak bidaliz aintzinako erregimenaren bizimoduak kritikatzen dituzte).

JACQUES TURGOT (1727-1781) Frantziar ekonimialaria eta ministroa. Elizgizon izateko ikasketak hasi, baina utzi egin zituen. Limogesko intenednte izan zen (han, patataren laboratza sartu zuen). Luis XVI.aren finantza-ministro ere izan zen.

FRANÇOIS QUESNAY (1694-1774) Frantziar ekonomialaria Fisikraziaren sortzaileetako bat izan zen. Teoria horrek zioen herrialde baten aberastasuna nekazaritza oinarritzen zela, eta industria eta merkataritza jarduera antzuak zirela. GEORGES-LOUIS LECLERC, BUFFONEKO KONDEA(1707-1788)

Frantziar naturalista. Parisko Landare Lorategiaren zuzendaria izan zen. Haren idazlanen artean aipagarria da Historia naturala (garai hartako hainbat zientzalari buruzko ezagutzak biltzen ziren).

LIBURU Txantiloi:ILUSTRATU BAT Entziklopediaren berrikuntzetako bat bertan bidutako ilustrazio mordoa zen (2.000 baino gehiago), haietako asko eskulangitzari buruzkoak. Benetakoen ahalik eta antzik handiena izan zezaten, marrazkilariek eskulangintzako lantegi asko bisitatu zituen eta lantokia bera, tresneria eta fabrikatzeko-prozesuak marraztu zituen. ondoren, marrazkia grabatu zituen. ENTZIKLOOEDIAREN ARRAKASTA Eragozpenak asko izan bazituen ere (gobernuaren zentsura, jesuiten aurkaritza, Frantziako Zientzien Akademiak haibat ilustrazio plagiatu izanaren salaketa jarri izana eta Le Bretonen beraren autozentsura haibat artikulu kritikoegiak iruditu zitzaizkiolako) liburua oso errentagarria izan zen. Entziklopedia harpiditza bidez saldu zen. Hogeita hamar urteren buruan bakarrik 25.000 alde baino gehiago saldu ziren. Le Bretonek eta haren kideek irabazi handiak izan zituzten. Entziklopedia Ingalaterran, Italian eta Alemanian plagiatu zuten, eta legearen barruan banatu zen ia Europa osoan; hori horrela, ilustrazioaren edo Argien garaiko edabideak garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.