Lankide:Sandramararr/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Creative Commons» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritika orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Péter Benjamin Tóth-ek copyright sistema Creative Commonsen helburuez arduratzen dela baieztatzen du, baita "algunos derechos reservados" (eskubide batzuk erreserbatuta) eslogana "todos los derechos reservados" (eskubide guztiak erreserbatuta) printzipioaren ordez dikotomia faltsua sortzen duela ere. Copyrightak egileari eskubide esklusiboen zerrenda bat eskaintzen dio eta egileak zeintzuk saldu, eman edo mantendu nahi dituen erabaki ahal du. Beraz, eskubide batzuk erreserbatuta kontzeptua ez da aukera bat, baizik eta copyright klasikoaren ideia bera.[1] Beste kritiko batzuk beldur dira Creative Commonsak copyright sistema gainbeheratu dezakeelako[2] edo pertsonen sormena "bien común" (guztien on) izatera pasatu daitekeelako, errotuladore bat duen edozeinek ustiatu ahal duena.[3] Batzuek zalantzan jartzen dute lizentzia hauek autoreentzat erabilgarri suertatu daitezkeenik.

Kritiko batzuen iritziz Creative Commonsen lizentzien sistemak edukia sortzen duten produktoreei copyright-aren legea berritzeko ahaleginak egiteko asmoa kentzen die[2].

Creative Commonsen sortzaileak, Lawrence Lessig, bere proiektuaren alde egiten du, copyright-aren legeek gaur eguneko legeek ez bezala, ez dutela beti babes sendo eta mugagabe bat eman adieraziz.[4] Ostera, copyright-aren iraupena tarte txikiagoetara mugatuta egoten zen (urteetakoa), eta obra askok ez zuten inoiz babesa lortu, orain bertan behera utzi den egitura hori ez betetzeagatik.[4]

Giles Moss bezalako kritikoen ustez, Creative Commons fundazioa ez da "guztien on" originalak sortzeko mekanismorik egokiena.[5]

Creative Commons sistemak jasaten duen beste kritika bat lizentziekin erlazionatuta dago; izan ere, sistema honek dituen sei lizentzien artean lau pribatuak eta itxiak dira berrerabilpenari inposatutako murrizketen arabera. Horrela definitzen da askatasuna: "obra askea da baldin eta edonork obra hori erabiltzeko, berrerabiltzeko eta birbanatzeko askatasuna badu". Definizio hau jarraitzen duten murrizketak "Atribución" eta "Compartigual" dira.[6]

Lizentzien hedapenak eta bateraezintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikoen iritziz, Creative Commons sistemak lizentzien hedapena okerragoa egin du, haien artean bateraezinak diren lizentziak sortu dituelako. CC sistemaren web orrialdeak hurrengoa baieztatzen du: "Creative Commonsen sei lizentziak era ezberdin batean funtzionatzen dutenez, lizentzien azpian erabilitako baliabideak ez dira bateragarriak izan behar, baten edo gehiagoren zehaztapenak hautsi gabe".[7][oh 1] Lizentzia bateraezinak dituzten obrak ezin izango dira elkartu obra eratorri bat sortzeko, copyright-aren jabearen baimena lortu gabe.[8] Esparru legal bateratua gabe, lizentziak elkarbanatzen eta nahasten dituzten obrak ezin izango dira partekatu.

Bateragarritasunaren arazoa oso garrantzitsua da; izan ere, gehien erabiltzen diren lizentziak pribatuak dira, "NoComercial" (CC BY-NC-SA o CC BY-NC-ND) eta ezin dira askeekin konbinatu, "Atribución-Compartigual" (CC BY-SA, Wikipedian erabilitakoa).

Lizentzien erabilera okerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Creative Commons zergadunak gidatzen. Irudi hau Eugène Delacroix-ren La Libertad guiando al pueblo-tik eratorria da.

Creative Commons zerbitzuak estandarizatutako lizentziak eskaintzen dituenez, erabiltzaileek Creative Commons lizentzia baten azpian copyright duen obra jarri ahalko dute eta Internetetik zabaldu. Ez dago Creative Commonsen obrak eta lizentziak gordetzen dituen datu-baserik eta sistemaren ardura erabiltzaileengan erortzen da. Hala ere, egoera hau ez du Creative Commons sistemak bakarrik jasaten. Copyrighteko jabe guztiek haien eskubideak babestu behar dituzte eta horretarako ez dago datu-base zentralizaturik obra guztiekin. Estatu Batuetako copyright bulegoak erregistratutako obra guztiak gordetzen duen datu-base bat du, baina erregistro falta ez dago copyright faltarekin zertan lotuta egon.

Nahiz eta Creative Commonak erabilera ezberdinetarako lizentzia ezberdinak eskaintzen dituen, batzuen ustez lizentziak ez dituzte autore bakoitzaren araberako ezberdintasunak eskaintzen.[9] Esaterako, dokumentalista batek dituen kezkak ez dira bat etorri behar software diseinatzaile baten kezkekin.[9] Horrez gain, lizentzia hauen azpian dauden obrak erabili nahi dituen pertsonak erabilera zehatz horretarako erabili ditzakeen egiaztatu beharko du, eta ezin izatekotan, baimen bereziren bat behar duen ikusi beharko du.[9]

Lessig-en arabera Creative Commons sistemaren helburua copyrightak eskaintzen dituen mutur bien arteko erdiko puntua ematea da. Baten eskakizuna eskubide guztien kontrola izatea da, eta bestearena eskubide bakar bat ere ez kontrolatzea.[4] Creative Commons sistemak erdiko aukera ematen du. Honen bidez, autoreak erabakitzen ditu kontrolatu zein eman nahi dituen eskubideak.[4] Lizentzien kopuru handiak etorkizuneko autoreei transmititu ahal diren eskubideak islatzen ditu.[4]

Free Software Foundation[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Stallman-ek, FSFren sortzaileak, Creative Commonsen lizentzia batzuk salatu ditu. Bere iritziz: "ez dio mundu guztiari [...] publikatutako obra bat partekatzeko askatasun minimoa ematen".[10][oh 2] Mako Hill-en ustez, CC-k ez luke lizentzietan islatu behar den eta erabiltzaileak bete behar duten askatasun oinarri maila ezarri behar. Bere hitzetan: "Jarrera etiko finkoa hartzera edo zatilerro bat uztera uko egiten dionez, CC-k aukera galtzen du eta "funtsezko eskubideak ezin dira ordezkatu" deia munduan hedatu beharrean, "eskubide batzuk erreserbatuta" esloganari dei ahula egiten dio."[11][oh 3]

NoComercial lizentziari beste kritika batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erik Möller-ek, beste kritiko batzuek bezala, "NoComercial" lizentziaren erabilerari buruzko arazo batzuk azaltzen ditu. Lizentzia honen azpian dauden obrak ez dira bateragarriak eduki irekiko web orrialde askorekin, Wikipedia esaterako, zeinetan erabilera komertzialak esplizituki baimentzen diren. Möllerrek hurrengoa esaten du: "NC lizentziaren aurrean kaltetuta ateratzen diren taldeak ez dira korporazio handiak, baizik eta weblog, irrati estazioak eta egunkari lokalak bezalako argitalpen txikiak".[12] [oh 4]

Lessig-ek erantzuten du, copyright-aren gaur eguneko erregimenak bateragarritasuna baimentzen duela esanez. Horrez gain, honen iritziz "NoComercial" lizentzia autoreentzat erabilgarria da, inork bere obrarekin komertzializatu ez dezan autoreak etorkizunean asmo hori duenean.[13]


Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dado que cada una de las seis licencias Creative Commons funcionan de distinta manera, los recursos puestos bajo distintas licencias no necesariamente tienen que poder ser combinados entre sí sin violar los términos de alguna de ellas.
  2. Do not give everyone [...] minimum freedom to share, noncommercially, any published work.
  3. By failing to take any firm ethical position and draw any line in the sand, CC is a missed opportunity... CC has replaced what could have been a call for a world where ‘essential rights are unreservable’ with the relatively hollow call for ‘some rights reserved.
  4. The people who are likely to be hurt by an -NC license are not large corporations, but small publications like weblogs, advertising-funded radio stations, or local newspapers.

Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Péter Benjamin Tóth. «Creative Humbug» Indicare Projects (Noiz kontsultatua: 2009).
  2. a b John Dvorak. (). «Creative Commons Humbug» PC Magazine.
  3. Maritza Schaeffer. «Note and Comment: Contemporary Issues in the Visual Art World: How Useful are Creative Commons Licenses?» Journal of Law and Policy.
  4. a b c d e Lessig, Lawrence (2004). «The Creative Commons». 65 Mont. L. Rev. 1.
  5. Giles Moss. (2005). «On the Creative Commons: A Critique of the Commons Without Commonality.» Free Software Magazine.
  6. Open Definition. .
  7. «CC Learn Explanations: Remixing OER: A guide to License Compatibility» Creative Commons CC Learn.
  8. Creative Commons. .
  9. a b c «Exploring Creative Commons: A Skeptical View of a Worthy Pursuit.» THE FUTURE OF THE PUBLIC DOMAIN. https://papers.ssrn.com/sol3/papers.cfm?abstract_id=885466.
  10. Stallman, Richard M.. «Fireworks in Montreal» FSF Blogs (Noiz kontsultatua: 18 de noviembre de 2009).
  11. Benjamin Mako Hill. Towards a Standard of Freedom: Creative Commons and the Free Software Movement. (Noiz kontsultatua: 29 de julio de 2005).
  12. Erik Moeller. «The Case for Free Use: Reasons Not to Use a Creative Commons -NC License» Open Source Jahrbuch (Noiz kontsultatua: 2006).
  13. Lawrence Lessig. «CC in Review: Lawrence Lessig on Important Freedoms» Creative Commons.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]