Lankide:Santos Emma/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nervión irratia, Radio Nervión gazteleraz, FMn igortzen duen irrati bizkaitar bat da. 1986. urtean sortu zenetik egunero zuzenean 24 ordu igortzen du 88.0 FMren bidez Bizkaia osorako, baita ere Kantabria eta Burgoserako. Irratia lokala, familiarra eta partehartzailea da, non, herritarrak parte hartu dezaketen beraien gustuko abestiak aukeratuz edo irratiak eskaintzen dituen programazio desberdinetan parte hartuz. Irratiak gazteleraz lokutatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ko apirilean Nervión Irratia, irrati bilbotarra, lizentziarik gabe igortzen hasi zen eta 1987ko uztailean lortu zuten. Irratiak zeukan formula hori (musikala, herrikoia eta familiarra), arrakasta handia izan zuen eta izaten du gaur egun ere, horren ondorioz, irratia audientzia mailen lehen postuetan kokatzen du. Formula hori, Gasteizera esportatu zen 1990.urtean, Gorbea Irratia sortuz. Gasteizko maiztasuna Arabako elkarte gerontologiakoari eman zitzaion, eta haren bidez La Voz de Euskadi irratia igorri zuen, baina zenbait arazok bi irratien arteko liskarra eragin zuten, eta Gorbea Irratiak ere eten egin zuen LVE etengabeko txistuarekin, irratiaren entzute normala eragozten baitzuen. Azkenean, Gorbea Irratia izan zen maiztasunarekin egin zena. [1]

Edukien azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratiak eguneko 24 orduetan igortzen du eta hainbat esatarirekin programazio zabala eskaintzen du. Astelehenetik ostiralera 12 saio desberdin aurki daitezke:

  1. Segundo hogar (00:00) Agurtzane Bilbaoren eskutik.
  2. La madrugada de radio nervión (01:00-05:00) Agurtzane Bilbaoren eskutik.
  3. El madrugador (05:00-08:00) Jon Gómez-en eskutik (Kontzeptu berri bat goizaldeko programazioan, bizitasuna, prentsa-titularrak, eguraldi-aurreikuspenak, Bizkaia osoko eta eragin-eremuetako tenperaturak, txutxu-mutxuak, tokiko gaurkotasuna, eta entzuleen parte hartze ordainezina).
  4. La Mañana y el Txikiwhatsapp (08:00-09:00) Mar y Cielo Garcíaren eskutik. (Trafikoari, tenperaturari, eguraldiari eta tokiko albisteei buruzko informazio puntuala, eta Txiki-Whatsapp atala txikienekin. Whatsapparen bidez (690 00 18 00) txisteak, igarkizunak, aho-korapiloak kontatzen eta familiei eta lagunei agurrak eta maitasuna bidaltzen parte hartzen dute. Bukatzeko beti “La Perla del día”).
  5. La mañana de Radio Nervión (09:00-12:00) Eduardo Velascoren eskutik. (Trafikoari buruzko informazioa, tenperaturak, elkarrizketak, aholkuak, iritzia, eta musika gehiago!).
  6. Más MUSICA! (12:00-14:00)  Luis Carlos del Pozo eta  Maria Jesús Garcíaren eskutik. (Zaporearekin sukaldatzen, txutxu-mutxuak, musika gazteleraz, elkarrizketak famatuei eta La Gran Familia Cumple!).
  7. Lo más txiki (18:00-19:00) Yaiza Arrizabalagaren eskutik. (Haurrentzako gunea, etxeko txikienen parte-hartzearekin).
  8. Lo más nuevo (19:00-20:00) Yaiza Arrizabalagaren eskutik (Nobedade musikal guztiak, Nervión Irratiaren lista, kontzertuen agenda, elkarrizketak…).
  9. Más música (20:00-21:00) Yaiza Arrizabalagaren eskutik (trafikoari buruzko informazio puntuala, eskaera musikalak, lan eskaintzak eta salerosketa, eta musika gehiago).
  10. El guateque (21:00-22:00)  Iker Fernandezen eskutik (60ko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitarteko ibilbide musikala, entzuleek programaren lehen erdian beren eskaerekin parte hartzeko aukerarekin)
  11. La orquestina (22:00-23:00) Iker Fernandezen eskutik (zarzuelak, boleroak…).
  12. Bilbosport (23:00-00:00) Miguel Ángel Puente eta Iker Fernándezen esku (Eguneko kirol gaurkotasun guztia, Athletic Club eta Bilbao Basketi arreta berezia eskainiz).

Bestalde, irratiak programazio desberdina eskaintzen du asteburuetan, larunbatetik igandera bitartean 16 saioetan banatuta:

Larunbatak:

  1. La orquestina (00:00-01:00).
  2. La madrugada de radio nervión (01:00-05:00) Agurtzane Bilbaoren eskutik.
  3. La madrugada del sábado (05:00-09:00) Richard Velascoren eskutik.  
  4. ¡Más música! Sábados (09:00-13:00) Mar y Cielo Garciaren eskutik.
  5. ¡Más música! Sábados (13:00-17:00) Alfonso Salazarren eskutik
  6. ¡Más música! Sábados (17:00- 21:00) Javi Martínen eskutik.
  7. ¡Más música! Sábados (21:00-01:00) Sergioren eskutik.

Igandeak:

  1. La madrugada del domingo (01:00-05:00) (Musika, poesia eta zuzeneko testigantzak dira protagonista 88.0 gauean)
  2. El madrugador del domingo (05:00-09:00) Yaiza Arrizabalagareb eskutik (Prentsa titularrak, iganderako agenda eta Musika gehiago!)
  3. Nuestras Bilbainadas (08:00-10:00) Yaiza Arrizabalagareb eskutik.
  4. ¡Vaya Domingo! (10:00-14:00) (Musika magazina atal sorta handi batekin eta entzulearen parte-hartzearekin "la calle no se calla" saioan).
  5. ¡Más Música! Domingo (14:00-18:00) Maria Jesus Garciaren eskutik (Igandetako bazkalostea trafikoari, eguraldiari, zorionei eta musika gehiagori buruzko informazio zehatzarekin)
  6. ¡Más Música! Domingo  (18:00-20:00) Luis Carlos del Pozoren eskutik.
  7. El guateque del domindo (20:00-22:00) Luis Carlos del Pozoren eskutik.
  8. Locos por la música (22:00-01:00) Jose Ignazioren eskutik. (Irrati- eta musika-magazin honek hiru orduko iraupena du, eta gaur egun ohikoak ez diren genero desberdinetako musika jarduera, kontzertu eta bitxikerien berri eman nahi die entzuleei, hurbileko tonu atseginean).
  9. La madrugada del domingo (01:00)

Hedabidearen zuzendaritza/organigrama [aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Administrazio zuzendaria: Alfonso Prieto Merino
  • Kudeaketa burua: Ana Isabel García Peláez
  • Kirol zuzendaria: Eduardo Velasco Zulueta
  • Musikalen koordinatzailea: Mar y Cielo García
  • Zuzendaria:Enrique Campos Led
  • Publizitate zuzendaria: Noemí Olmedo Velicia

Lokutoreak:

Jesús Muñoz, Ana Velasco, Jon Gómez, Mar y Cielo García, Eduardo Velasco, Luis Carlos del Pozo, María Jesús García, Yaiza Arrizabalaga, Iker Fernández, Miguel Ángel Puente, Agurtzane Bilbao, Richard Velasco, Alfonso Salazar, Aintzane Hernández, Joseba Solozabal, Javi Martín, Jose Ignacio Rejón eta Ramón Astika.

Berriemaileak:

Eva Argote, Belén Ollero eta Mónica Ambrosio.

Bilbosport:

Poli Luengas

Enpresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nervión Irratiaren jabea F.M. Nervión S.A. talde mediatikoa da[2], hau da, bere izaera juridikoa anominoa da. F.M. Nervión S.A. 1986. urtean sortu zen, programa mota guztien kudeaketa, produkzioa, emisioa eta merkaturatzearen helburuarekin. Bere zuzendari nagusia Enrique Campos Led da. [3]

Bestalde, Nervión Irratia Comunicaciones Nervión taldearen barruan ere badago. Talde hau, Nervión Irratiarekin batera hasi zen 1986.urtean, baina ez zen 1992.urtera arte non behin betiko eraiki zen, TeleBilbao sorkuntzarekin. Talde honek beste komunikazio medio batzuk ditu barruan, hala nola:

Negozio eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Radio Nervión irrati publiko bat da eta bere edukia dohain eskaintzen du, hortaz, irratiak ez dauka ordain hesirik.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021.urtean, Nervión Irratiak 90.000 entzule baino gehiago izan zituen. Hauetatik 35.700 gizonak izan ziren eta 64.300 emakumeak. Entzuleen profilari dagokionez, irratia gehien entzuten zituzten pertsonen artean adinari dagokionez, 64 urte baino gehiago zituzten pertsonak ziren (46.000). Klase sozialari dagokionez, klase ertain baxua daukaten pertsonak izan ziren gehien entzuten zutenak (41.200). Entzule gehienak bizkaitarrak izan ziren (91.400). Irratia gazteleraz lokutatzen du, nahiz eta euskaraz dakiten pertsonek ere entzuten zuten gehienak euskara hitz egiten ez zekiten edo euskara ulertzen ez zuten pertsonak ziren (48.300). Bukatzeko, ikasketa mailari dagokionez, batxilergoarte ikasketak atera zituzten pertsonak izan ziren irratia gehien entzuten zutenak (29.300).

Erreferentzia Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «RADIO NERVION Y RADIO GORBEA» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Aviso Legal» Radio Nervión (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  3. (Gaztelaniaz) en, Estás; Inicio >; SA, Directorio Empresas Actividad CNAE | Directorio Empresas por Provincias > Datos generales de FM NERVION; Generales, Datos; Comerciales, Datos; Borme; Anuales, Cuentas; miembros (09/07/2015), Órgano de administración: 2 et al.. [https://www.einforma.com/informacion-empresa/fm-nervion «Fm Nervion Sa: Consulte Tel�fono, CIF y Direcci�n | eInforma»] EINFORMA. Informaci�n de empresas | Informes de empresas | Datos de empresas y registros empresas (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.radionervion.com/