Lankide:Sara Lanz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ultima Hora egunkariaren logoa.

Ultima Hora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultima Hora egunkari espainiarra da, Mallorcako Palma hirian argitaratua. [1] Jose Tous Ferrer izan zen 1893an egunkaria sortu zuena, Balear

Uharteetako egunkaririk zaharrenetako hau, Hora Nova SAk argitaratzen du, Serra, 1 komunikabide-enpresako kidea da. Tokiko gaurkotasunarekiko duen interes bereziagatik bereizi da beti, eta Palmako Udalaren Hiriko Urrezko Domina eta Balearretako Enpresarien

Elkarteen Konfederazioaren Urrezko Domina jaso ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultima Hora egunkariaren historian bi aro desberdintzen dira.

Tous Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893an argitaratu zuten La Ultima Hora egunkariaren lehen alea, Josep Tous Ferrer fundatzaile gisa. Hainbat berrikuntza sartu zituen Mallorcako kazetaritzan, informazioari lehentasuna emanez eta bere orrialdeetan publizitate komertziala sartuz.

1894an 2.000 ale inprimatzen zituzten eta 1903an 3.400-ra iritsi zen. Primo de Riveraren diktaduran egunkaria zentsuratu zuten, batez ere zerbitzu telegrafikoei, argitaletxeei eta iritzi artikuluei dagokienez.

Bigarren Errepublikan zehar, egunkariak jarrera kontserbadorea izan zuen, buruzagi sozialisten artikuluei babesa eman arren. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, falagistek zuzendaria eta erredaktoreak mehatxatu zituzten, eta Francisco Francoren erregimen berriaren aldeko informazioak argitaratzeko eskatu zieten. Gerraosteko lehen urteetan, prentsa eskasiaren etengabeko aldaketagatik etengabeko aldaketak ekarri zituen paperaren neurri eta kalitatean, horregatik, garai hartako aleen inprimatzea nabarmen murriztu zen.

1950ean Josep Tous Ferrer-en heriotzaren ostean, haren seme Josep Tous Lladók hartu zuen egunkariaren zuzendaritza, berriztatze etapa bati hasiera emanez.

1965 urtean Mallorkako Zilarrezko Siurells Sariak sortu zien, 2005. Urtera bitarte urterokotasun batean jaso zituen egunkariak.

Serra Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an Pere A. Serrak enpresaren akzio gehienak eskuratu zituen eta urte horretan egunkariaren zuzendaritza hartu zuen.[2] Belaunaldi-aldaketa horrek berrikuntza ugari ekarri zituen egunkarira. Gaur egun Grupo Serra da egunkariaren enpresa.

Edukien azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaurkotasun albisteak, bereziki tokikoak, uharteetakoak edo Balear Uharteetako komunitatekoak, ala ere eta estatuko eta nazioarteko gertaera garrantzitsuenak ez ditu alde batera uzten, webgunean paper garrantzitsuena hartzen dute azken horiek. Hala ere, 2010eko otsailaren 1ean berrabirazi zenetik, www.ultimahora.es ataria ikus-entzuneko elementuekin eta entretenimenduko eta zerbitzuetako eduki berriekin osatzen du informazioa.

Ildo editoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultima Hora tradizio liberaleko egunkaria da. Lehen Mundu Gerran anglofiloen alde agertu zen. Lehen garai honetan, Valeiá Weyler eta Partido Liberal Weyleristaren politikei emandako babesagatik nabarmendu zen. Primo de Riveraren diktaduran, egunkaria zentsuratu zuten eta bere alalik katetuenak telegrafo zerbitzua, editorialk eta iritzi artikuluak izan ziren.

Hedabidearen zuzendaritza/organigrama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuzendaria: Miquel Serra
  • Zuzendariordeak: Xisca Barceló, Germán Ventayol
  • Erredaktore burua: Ángela Moreda
  • Web ataleko burua: Samantha Coquillat
  • Webgunea eta garapena: Tomeu Vidal, Toni Galmés, Marc Hortelano
  • Web argitaratzaileak: Antoni Martín, Antoni Agüera, Enric Elosúa, Ana Largo, Iratxe Pérez, Carla Sanz, Miguel Ángel
  • Antich Merkataritza-arduraduna: Alejandra MurphyPublizitate-ekoizpena: Ángel Orosa

Enpresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultima Horaren enpresa Grupo Serra da eta argitaratzailea, Hora Nova S.A.. [3]

Grupo Serrak hainbat komunikabide biltzen dituen enpresa-taldea da, tokian tokiko kapitalez soilik finantzatua dagoena.

Enpresak ondorengo buru hauek ditu: Ultima Hora, Menorca - Es diari, Ultima Hora - Eivissako egunkaria eta Formentera, Majorca Daily Bulletin, Mallorca Magazin, Vesti Mallorca eta Sóller. Halaber, Serra taldeak gehigarri eta aldizkari ugari eskaintzen ditu, hala nola Brisas, Domingo, Zona Ocio, Deporte Insular, Aula de Premsa edo El Económico.

Negozio eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paperezko edizioari dagokionez, egunerko batean 1,50 €-ko balioa du.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio ugariko hedabide hau Balear Uharteen ezaugarri geografikoen medio, www.ultimahora.es Balearretako komunitatea osatzen duten uharte bakoitzaren berezitasunera egokitu behar izan da. Hala, atariak Ultima Hora Mallorca edizioak biltzen ditu, eta gaurkotasun txikia eta ibicenca eta formenterenca, berriz, atari propioetan islatzen da: Menorca.info eta Eivissako eta Formenterako egunkaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ornstein, Jacob; Aunós, Eduardo. (1954). «Los viñadores de la última hora» Books Abroad 28 (2): 213.  doi:10.2307/40093073. ISSN 0006-7431. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. «Grupo Serra - Líder de comunicación en las Islas Baleares - Ultima Hora» www.gruposerra.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  3. «Grupo Serra - Líder de comunicación en las Islas Baleares - Grupo» www.gruposerra.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).