Lankide:Sara Zabaleta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lehia inperfektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia inperfektua merkatuko akatsen egoera, eragile batek edo eragile batzuek produktuaren baldintzak manipulatzen dituzte eta horrela prezioetan eragin zuzena izan dezake.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia inperfektuko egoeran, merkatu horretan dauden enpresek, aginte nahikoa edukitzera iritsi daitezke beraien merkatuko prezioetan eragina izanik. Merkatuan aginte edo botere hori edukitzeak kontsumitzaileengan ondorio negatiboak eduki ditzake.

Hala ere, merkatu honetan lehiatzen diren enpresek ez dute kontsumitzailearengan ongizate galera bat sortzen. Kasu batzuetan, lehia inperfektua gertatzen da produktugileek prezioak jartzeko duten boterearen ondorioz, hau da, oligopolio eta monopolioetan gertatzen den moduan. Baina beste kasu batzuetan, eskariak duen boterearen ondorioz ezartzen dira prezioak, kasu hau oligopolio eta monopolioetan gertatzen da. Lehia monopolistakoa ere agertzen da, hau da, beraien fabrikazioan bereizten dira eta prezioak ere nahiko ezberdinak izaten dira. Hau produktuen homogeneotasunaren aurka doa. Publizitatea ere lehia inperfektuaren iturria da, produktugile ezberdinen homogeneotasuna distortsionatzen eta prestigioa aldatzen duelako; eta kontsumitzaileek produktuengan duten ezagutza-mailaren ondorioz produktugileak onurak ateratzen dizkio.

Egoera desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia inperfektuan egoera ezberdin asko agertzen dira, baina garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Merkatu kuotaren kontzentrazioa: Ekoizle edo kontsumitzaile gutxi dauden merkatu batzuetan gertatzen da. Produktugileak gai badira merkatu kuota garrantzitsua edukitzeko, epe laburrean prezioak desberdinak ezartzeko aukera izango du, merkatuan duen abantaila galdu gabe.
  • Produktu bereiztua: kontsumitzaileek,ekoizle edo produktugile desberdinek ekoitzitako produktuak bereziki desberdinak direla kontutan hartzen dituzte. Orduan, nahiz eta hainbat ekoizle desberdin egon merkatuan, gerta daiteke, produktuaren bertsio jakin bat, ekoizle gutxi batzuek ekoiztearen sentsazioa izatea.
  • Sarrera-hesiak egotea: Lehiakide eta kontsumitzaile berriak merkatura sartzea eragozten dituzten zailtasunak eta sarrera-hesiak. Horrela, merkatuan dauden ekoizle edo produktugileak eta kontsumitzaileak sarrera hesiak egotea aprobetxatu dezakete etekinak lortzeko.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, aipatu behar da lehia inperfektua ez dela egoera desiragarri bat, gobernuak merkatuan lehia egoteko politika desberdinak ezartzen dituelako, eta horrela, merkatuko lehian jokaera ez leialak ezarriko dituzte, kontsumitzaileengan eraginik ez izateko. Beste alde batetik, lehia inperfektuko egoera batzuk eraginkorrak dira, nahiz eta enpresa publikoak izan. Egoera batzuetan gerta daiteke merkatuko eskala ekonomikoa enpresa bakar batek aprobetxatu dezakeela, lehiakidek baino eraginkortasun handiagoarekin ekoizten dutelako (lehiakide asko edo gehiago daudelako gutxiago ekoizteak esan nahi du eskala ekonomia ez dela aprobetxatzen). Egoera honi monopolio naturala deitzen zaio. Monopolio naturala egoera bikaina da eta normalean jabetza estatuarena da. Monopolista arruntak ekoizpena murriztera eta prezioak handitzeko joera dauka, honek, mesede egiten dio ekoizleei baina eraginkortasun globala murrizten du eta kontsumitzaileei eragin kaltegarriak eragiten dizkio.