Lankide:Saraagomezz22/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Molekula

Molekula
Ur Molekula

Molekula substantzia baten propietate fisiko eta kimiko guztiak dituen partikula txikiena da. Molekulek jatorrizko materialaren ezaugarriak kontserbatzen ditutze. Hauek bi atomoz edo gehiagoz osatuta daude eta atomoak berdinak izan daitezke (oxigeno molekularen kasuan, bi atomo oxigeno ditu) edo desberdinak (ur molekula, adibidez, hidrogeno bi atomo eta oxigeno atomo bat du). Molekulen atomoak elkarri eusten diote elektroiak partekatzen edo trukatzen dituztelako.

Partikula hauek hain txikiak eta ikusezinak direnez, objetu bat horietako azkoz osatuta dago. Gainera, molekulak etengabeko mugimenduan daude eta honi bibrazio molekularrak deritzogu. Mugimendu molekularra partikulen egoeraren araberakoa da. Egoera gaseosoan badaude, haien arteko elkarekintza ahula denez, molekulen mugimendua ia bata bestearen independentea da. Hori dela eta, gasek ez dute forma ezta bolumenik mantentzen. Beste aldetik, egoera likidoan badaude, molekulek askoz mugimendu askatasun handiagoa dute, nahiz eta bata bestearengandik distantzia nahiko txikietan mantendu. Horrexegatik, likidoek bolumena mantentzen dute baina forma ez. Azkenik, egoera solidoan badaude, molekulak nahiko finkatuta daude espazioan ondo definitutako posizioetan eta ez dute mugimendu askatasun handirik. Hau gertatzen da, interakzio molekularrak oso indartsuak direlako. Arrazoi honengatik, solidoek forma eta bolumena mantentzen dute.

Molekulak eratzen diren moduaren arabera dikretuak edo makromolekulak izan ahal dira. Diskretuak atomo kopuru konkretu batez osatuta daude eta hauek elementu berekoak edo elementu desberdinekoak izan daitezke. Aldiz, makromolekulak edo polimeroak tamaina handiko molekulak dira eta molekula txikiagoen unitateez eratuta daude.

Nahiz eta molekulak elektrikoki neutroak dira, molekulak atomoz osatuta daude (elektroiak, neutroiak eta protoiak) eta hauek karga badute. Karga elektrikoa aurkezten dutenei ioi molekula edo ioi poliatomiko esaten zaie.