Edukira joan

Lankide:Sorgile/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko Txistulari Elkartea EHTE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927ko irailaren 20an Arraten (Eibar) ospatutako lehen batzar edo asanbladan sortu zen. Orduan 125 bazkide inguru baziren, gaur egun Euskal Herri osoko ia 1.000 txistulari eta txistu zalek osatzen dute elkartea.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea
Sorkuntza 1927
Egoitza Pablo Iglesias kalea 10, 1C,

20100 Errenteria (GIpuzkoa)

Web orrialdea txistulari.eus
Telefonoa 943 52 86 13

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen helburua, gure kulturaren osagai garrantzitsu den txistua zaindu eta garatzea da: txistuak gure herri kultura eta tradizioan duen egitekoa bultzatzea eta, aldi berean, musika tresna honen aukera musikal eta sozialak ahal den gehiena landu eta aberastea. Horretarako ekimen desberdinak proposatu, koordinatu eta aurrera eramatea du asmo, hala nola:

  • Elkartearen barne komunikaziorako organoa izateaz gain, gure ondare musikala jaso eta zabaldu nahi duen Txistulari aldizkaria editatu eta banatzea, txisturako idatzitako musikak nahiz egoki leritzakeen artikuluak argitara emanaz.
  • Txistularien kontzertu eta musika emanaldi ezberdinak antolatzea.
  • Txistua eta bere familia instrumentala musikarako tresna normalizatu bilakatzea.
  • Txistuaren ikasketa bultzatzea musika eskola, kontserbatorio eta akademia publiko nahiz partikularretan.
  • Txistuaren mesedetan izango den edozein jarduera bultzatzeko beharrezkoak izan daitezkeen laguntzak bilatzea (ekonomikoak, teknikoak, giza baliabideak, eta abar).

Gaur egungo proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egunean anitzak dira Euskal Herriko Txistulari Elkartearen egitekoak eta partaidetzak. Hala nola, hurrengo proiektuak kudeatzen dira elkarte beretik edota kolaborazio eran:

  • Euskal Herriko Txistu Eguna
  • Txistulari aldizkaria
  • Donostiako eta Iruñeako txistulari alardeak
  • Iruñeako alarde txikia
  • Pirinioak Txistuka kontzertu zikloa
  • Txisturako Konposizio Leihaketa
  • Danboligenak -Txistulari Gazteen Topaketak
  • Euskal Herriko Txistulari Gazte Txapelketa
  • Elkartearen urrezko zein zilarrezko dominak