Edukira joan

Lankide:Txeroki1

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antonio Lopez Garcia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Lopez 1936. urtean jaio zen, Espainiako gerra zibila baino hilabete batzuk lehenago. Hiru anai-arreba zituen, Josefina, Diogenes eta Carmen baina bera zen nagusiena. Bere gurasoak nekazariak ziren, zehazki, Tomellosokoak. Hark ez zuen jarraitu familiako ogibidearekin gaztarotik erakutsi zuelako margotzeko orduan buruargitasun handia zuelako eta bere osaba Antonio Lopez Torres asko influentziatu zuelako.

Osabak lagundu zuen bere lehenengo prestakuntzan eta 1949rako Madrilera joan zen bizitzen bertako San Fernandoko Arte Ederren Eskolan sartzeko. Bertan ikasi zuen 1950-1955 urteen bitartean eta han ezagutu zituen beste artista batzuekin talde bat osatu zuen, talde errealista, Madrileko Eskola izenekoa. Talde honen partaide ziren Enrique Gran, Amalia Avia eta Lucio Muñoz.

Ikasketak amaitu zituenean Italiara joan zen Nazio Hezkuntza ministerioak emandako beka batekin. Bidaiaren helburua zen errenazimentuko italiar pintura lehenengo pertsonan ezagutzea. Baina lehenengo kontaktu hori ez zen izan pentsatu zuen bezalakoa, desengainu pixka bat hartu zuen. Orduan hasi zen Espainiako pintura klasikoa baloratzen, Prado museora egindako bisitak zirela eta hain ondo ezagutzen zuen pintura hura, Velazquez-ena kasu.

Ikasketak amaitu ostean bere banakako lehenengo erakusketak egin zituen Madrilen 1957. eta 1961. urteetan hiri horretan bertan eta Tomelloson lan egiten zuen bitartean. 1961. urtean Maria Moreno margolariarekin. Bi alaba izan zituen: Maria eta Carmen. 1964tik 1969 urtera arte San Fernandoko Arte Ederren museoko irakasle gisa aritu zen.

1985. urtean Arteen Asturiaseko Printzearen Saria jaso zuen. 5 urte geroago, 1990ean, Victor Erice zuzendariak “El sol del membrillo” filma egin zuen, non artistaren sortze prozesua islatzen den bere etxean duen irasagarrondoa margozten duen bitartean. Bitxikeria bat da baina irasagarrondo berbera margozten du urtero. 1993aren urtarrilean San Fernandoko Akademia Errealeko kidea izendatu zuten eta urte berean Sofia Erregina museoak erakusketa antologiko bat dedikatu zion. 2006an Arte Plastikoen Velazquez Saria jaso zuen.

2008 urte oparoa izan zen artistarentzat. Alde batetik Bostoneko Arte Ederren Museoak erakusketa monografiko bat egin zion eta bestetik, bere “Madrid desde Torres Blancas” margolana 1918000€-ko preziora ailegatu zen Londreseko Christie´s enkantean. 2010an Madrileko Urrezko domina eman zioten eta urte bat geroago Nafarroako Unibertsitateko “honoris causa” doktore izendatu zuten. Urte berean bi erakusketa iraunkor egin diote, bata Thyssen-Bornemisza museoan eta bestea Bilboko Arte Ederren museoan.

Bere lehenengo obretan italiako Quattrocentoko influentzia somatzen da, esate baterako, Josefina leyendo (1953) lanean ikusi ahal den bolumenen definizio biribilean. Sendotasun plastikoan eta konposizio zehatzetan duen interesak eragiten du Cézanne eta kubismoagatik bere giro familiarrean erakartuta sentitzea, Mujeres mirando los aviones (1954) kasu.

Salvador Daliren lanak influentzia handia izan zuen artistarengan zeinek errealitatea eta marrazkia pinturaren gainetik jarri zuen. 1957tik geroztik, bere lanek kutsu surrealista izango dute. Bere lanetan agertzen diren figura eta objektuak espazioan zintzilik daude, bere kontestutik ateratako irudiak dira, beste irudi batzuekin era latzean erlazionatutakoak. Bide fantastiko hau landu zuen 1964. urtera arte, honen isla dugu “Atocha” (1964).

Baina 1960tik geroztik, komentatuko bidea albo batera uzten joan zen eta interesatzen zitzaiona zen irudikatzen zuena zehaztasunez egitea. Begiko zituen gertuko gaiak, etxeko eszenak, familiako irudiak, bere emakumea eta alabak. Eguneroko objektuak eta gertakariak ziren bere koadroen protagonistak eta izugarrizko zehaztasun fotografikoz tratatuko ditu. Halaber, bere produkzioan ikus daitezke ere Madrileko bistak eta naturatik ateratako elementuak. Aldi honen isla dira: “Los novios”, “Membrillos y granados”, “Madrid desde Torres Blancas” edo “Gran Vía". Astiro margozten du, hausnartzen, irudikatzen duen objektuaren esentzia bilatzen duen bitartean. Bere koadroak urteetan zehar garatzen dira. Askotan ematen dizkie ikutuak amaituta daudela uste duen arte.

Antonio Lopezek hurrengo moduan adierazten du bere margozteko forma: "Una obra nunca se acaba, sino que se llega al límite de las propias posibilidades", “El cuadro nunca se termina. Siempre queda abierto. Si ya has metido en él lo suficiente, no todo, pero lo suficiente, aún se podría seguir, pero surgen dificultades, cansancios, compromisos que cumplir, deseos de empezar nuevas obras, y el cuadro queda detenido en ese momento, pero nunca terminado.” (http://arelarte.blogspot.com.es/2011/07/antonio-lopez-figuracion-objetiva.html)

Antonio Lopez espainiako errealismo garaikidearen ordezkaria da, baina ez bakarra. Bere lana desberdintzen da somatzen den errealitatearen sentsu ikertzaileagatik. Madrileko eskola hiperrealistaren ”aita” kontsideratzen da.


Hiperrealismoa Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, XX. mendeko 60. hamarkadan. Pintura errealistaren tendentzia erradikala da, zeinek proposatzen duen errealitatea objetiboki eta fideltasunez irudikatzea. Batzuetan nahastu egiten da hiperrealismoa “fotorrealismoarekin”, hau ere errealismoaren tendentzia bat izanda baina ez hiperrealismoa bezain erradikala.

Korronte artistiko hau bereizten da artista hiperrealistek irudien manipulaziorako baliabide tekniko eta fotografikoen bitartez bilatu eta aurkitzen duten errealitatearen itzulpen literala eta fotografikoagatik. Olio pinturan eta baita eskulturan ere lortzen dute argazki batek eskaintzen duen zehaztasun eta enkoadraketa berbera. Hala ere, margolari bakoitzak bere berezko ukitua ematen die bere lanei irudiari buruzko iritzia adieraziz. Korronte hau bai pinturan bai eskulturan ematen da. Pinturan esaterako argazkiak kopiatu egiten dira edo argazkietan ikus daitezkeen efektuak errepikatzen saiatzen da.

Pinturan lantzen diren gaiak izaten dira orokorrean: hiri-paisaiak, gorputzak, paisaiak, denden fatxadak, erretratoak eta bodegoiak. Teknikari dagokionez, argazki kamera bat erabiltzen da margoztuko denaren argazkia egiteko eta ondoren argazkia irudikatu egiten da zehaztasunez argazki bat dirudi arte. Artista askok erabiltzen dute argazkiaren trikimailua baina aztertzen ari garen artistak, ordea, ez du gogoko argazki batetik margotzea. Nahiago du pintatuko duenara hurbiltzea, kontaktua izatea, begiekin errealitatea ikustea…

Eskulturan giza moldeak erabiltzen ohi dira, batzuetan plastikozko materialez eginak. Artista honek denetarik egin du eskulturaren alorrean: bustoak, monumentuak, erliebeak, giza-figurak, bodegoiak, buruak… Eskultura jorratzerako orduan ez du argazkirik erabili ezta material industrialik.


Lanen analisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hau Antonio Lopezek egin zuen 1974-1981 bitartean. Oleoz margotuta dago, 90,5-93,5 zentimetroko taula batean. Egun bildumari pribatu bat da lan honen jabea.

Lanaren aurrean jarriz gero ikusten dena d kale zabal bat infinitura doana eraikinez osaturiko blokeen artetik. Kalearen hasieran agertzen diren eraikinak zehaztasunez bereizten dira baina urrunekoei so eginda konturatzen gara ez direla hain zehatzak. Zerua eta kalea bera kolore hotzez daude margotuta eta honek bikain adierazten du hiriaren izpiritu monotonoa agerikoa dela hiri honetan, batez ere udazkenean uda bukatzen denean eta lanera bueltatu behar denean. Artistaren beste obra batzuetan bezala (“Madrid visto desde Torres Blancas”) ez da ageri inolako mugimendurik, kaleak hutsik daude.

Argiari dagokionez ez dago kontraste handirik, homogeneoak dira koloreak, kolore tonu berdina jarraituko balute bezala. Uste dut kolorearen trikimailu honekin artistak erakutsi nahi duena dela denboraren joan-etorriak sortarazten duen narriatzea. Marrazki oso zehatza da, hausnartua, hain da erreala zein urrunetik ikusita argazki bat dirudien.

Koadroa arretaz begiratzean badirudi kotxean zoazela eta aurreko leihotik begiratzen ari zarela. Horrela izango balitz lehenengo eraikinak behin pasatuta lehen bereiztezinak ziren eraikinak erraz aztertuko ahal izango genituzke baina urrunean beste eraikin batzuk egongo lirateke ezin izango genituzkeenak arretaz aztertu.

Kuadro hau Antonio Lopezek egin zuen 1976-1982 urte bitartean. Franco diktadoreak hil eta ondorengo urteetan margoztu zuen. Espainiako hiriburuaren izugarrizko bista ikus daiteke bertan. Espainiako eskola errealistaren obrarik garrantzitsuenetarikoa da.

145x244 zentimetroko taula bat da oleoz jantzia. Margolanak erakusten digu kolore hotzezko hiri bat zeru zurbil baten azpian. Madril Espainiako hiriburua ikus daiteke, jenderik gabe eta onirikoa. Kale zabal bat ikusten da koadroan irudikatzen dena bitan banatzen. Kalearen bi alboetan milaka eraikinen teilatuak ikus daitezke. Urrunean, zeruertza ikusten da, kolore desberdinez osatua, kolore hotzez.

Marrazkia, zehatza eta hausnartua, piktorikoaren gainetik jartzen du artistak. Hala ere, lan honetan ageri diren marrak espontaneoak dira eta honek lanari ematen dion nolabaiteko bizitasuna lehen aipatu dudan jende gabetasunarekin aurrez aurre jartzen ditu.

Sekretuz beteriko obra da hau. 2008an aurkeztu zen lan hau Madrilen eta Christie´s hainbat sekretu ezagutarazi zituen. Pinturaren erdikaldean gutxi gorabehera zenbait data ikus daitezke: apirilak 21, maiatzak 21, ekainak 21, uztailak 21 eta abuztuak 21. Adituek diote egun hauek direla artistak margoztu zuen egunak. Beste bitxikeria bat da ezkerreko eraikinean dagoen erlojuak adierazten duela arratsalde-gaueko 21.40 eta koadroan agertzen den argi hori soilik ikusten dela ekainean. Halaber, ikusten den kale zabala, “Avénida de América”, hutsik dago eta horrek abuztua delako ustea sortarazten du.

Koadro hau begiratzean udako Bilboko kaleetan pentsatzen dut. Uda guztia ematen dut Bilbotik kanpo normalean, baina azken bi urteetan Bilbon bertan geratu naiz eta iluntzerako orduan etxeko balkoian edo Artxanda mendian egonez gero ikusten den irudia antzekotasunak ditu lan honekin. Kaleak hutsik egoten dira bero egiten duelako eta jendeak nahiago duelako etxean egotea kalean baino.


Hombre y Mujer

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eskultura hauen historia duela urte asko hasi zen marrazki itxuran, 1961. urtean. Bestalde, modelatutako figuren sorkuntza 1968an izan zen, hala ere, artistak ez zituen bukatu 1994. urtera arte.

1973an Emakumea amaitu zuen eta bildumari amerikar batek erosi egin zuen baina ez zuen inoiz fisikoki etxean izan ze Antonio Lopez-i eman zion baimena lanarekin geratzeko eta honek Gizona egiten jarraitu zuen bi eskulturak bere esku izanda. Bi eskulturen aurrean jarriz gero ikusten dena da gizon eta emakume bat, biluzik, eta aurrera begira. Geldirik daude, ez dago mugimendu sentsaziorik. Aurpegietan ez da somatzen inongo berotasunik ez zoriontasunik, baizik eta seriotasuna eta hotza. Bitxia da baina artistak eskulturei jarri dizkien begiak kristalezkoak dira eta horrek bizirik baleude bezala dirudi. Sentsazio hau areagotu egiten da Gizona begiratuz gero bere aurpegiko espresibitate gradu handiagatik.

Urkizko zura erabili zuen artistak. Pieza txiki askoz osaturiko eskulturak dira. Hauek lotzeko hainbat bide izan zituen Antoniok: torlojuz, urkizko zuraz egindako zati txikiz, itsatsiz, pigmentuen bidez eta oleora polikromatuta. Artistak gizon eta emakume bana irudikatu ditu zehaztasun osoz, horren isla da eskulturei arropa jarriz gero bi pertsona diruditela. Gorputzeko giharrak bikain irudikatuta agertzen dira, Miguel Angelen David-ean legez.

Lan hau ikusteak pentsarazten dit askotan esaten dugula errealitatea ez dela beti uste duguna eta hau kasu argia da. Inork esango ez baligu eskulturak direla begirada bat baino gehiago bota behar genieke eskultura hauei konturatzeko ez direla benetako pertsonak.


Mujer en la bañera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honek erakusten du eszena kostunbrista bat, non ikusten den azal zuriko emakume bat bainuontzi batean. Azal zurikoa den arren beroa transmititzen digu eta bainuontzitik kanpo geratzen denarekin erkatuz gero nabaria da koloreen arteko kontrastea, kanpokoak kolore hotzak, zurbilak izanda. Halaber, argiarekin duen jokoarekin bolumena ematen dio lanari.

Emakumea uretan sartua ageri da, belaunak eta burua kanpoan duela. Belaunak osatzen duten triangelua mugimendua ematen dio koadroari, emakumea bainuontzitik atera gura luke bezala. Biluzik dago baina ez da irudi erotikoa baizik eta deprimagarria. Artistak erabili dituen marrak zuzenak eta itxiak dira, kurba gutxirekin. Koloreei dagokionez lehen aipatutako kontrastea garrantzitsua da baina nagusi dira kolore argiak, tristeak eta hotzak.

Koadro pribatua da, intimoa. Munduko pertsona gehienak egunero bizi duen gauza bat islatzen du era suabe eta gozoan.


  • 1955 – Sinforoso y Josefa
  • 1955 – La parra
  • 1956 – Antonio y Carmen
  • 1957 – La niña muerta
  • 1959 – O Candeeiro
  • 1959 – Francisco Carretero y Antonio López Torres conversando
  • 1960 – Carmencita jugando
  • 1960 – Carmencita de comunión
  • 1961 – Mari
  • 1961-1965 – Emilio y Angelines
  • 1961 – Calle de Santa Rita
  • 1961 – Josefa
  • 1961 – Mari
  • 1962 – Mari en Embajadores
  • 1962-1963 – Madrid desde el Cerro del tío Pío
  • 1962-1990 – Terraza de Lucio
  • 1963 – La alacena
  • 1963 – La aparición
  • 1963 – Mujer durmiendo
  • 1964 – Atocha
  • 1964 – El Norte de Madrid visto desde “La Maliciosa”
  • 1965-1966 – El aparador
  • 1965-1970 – Madrid La Para u Observatorio
  • 1965-1985 – Madrid Sur
  • 1965 – Vaso con flores y pared
  • 1965-1968 – Carmencita
  • 1966 – Los novios
  • 1967 – Figura en una casa
  • 1967 – Lavabo y espejo
  • 1968-1990 – Hombre y Mujer
  • 1969-1970 – Estudio con tres puertas
  • 1969 – El jardín de atrás
  • 1970 – La Luz eléctrica
  • 1971 – Restos de comida
  • 1971-1972 – Cuarto en Tomelloso
  • 1972 – María
  • 1972 – Conejo desollado
  • 1972-1975 – Casa de Antonio López Torres
  • 1974-1981 – Gran Vía
  • 1976-1982 – Madrid visto desde Torres Blancas
  • 1977-1980 – Lirios y rosa
  • 1977-1990 – Gran Vía, clavel
  • 1989- Ciruelo
  • 1990- Árbol de membrillo
  • 1990-1994 – El campo del Moro
  • 1991-1994 – Nevera nueva
  • 1987-1994 – Madrid desde Capitán Haya
  • 1994- Membrillos y calabazas
  • 1994-1995 - Calabazas
  • 2003 – Hombre
  • 1990-2004 – Afueras de Madrid desde el cerro Almodóvar
  • 1997-2006 – Madrid desde la torre de bomberos de Vallecas
  • 2010- La mujer de Coslada


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Biografia [1], [2], [3], Antonio López García : años de formación / [dirigen, Miguel Fernández-Braso, José-Miguel Ullán ; colaboran, Antonio Bonet Correa ... et al.], [Madrid] : Rayuela, D.L. 1977.
  • Obras de Antonio López García, En: Nueva Forma. ISSN 0029-5825. -- Madrid : Nueva Forma .
  • Antonio Lopez [4]