Wikipedia, Entziklopedia askea

TxikiHezi/Batuketa Bideoa

(6+8=14)
Sei pinguinori beste zortzi batzen bazaizkio, hamalau pinguino dira.

Batuketa oinarriko lau eragiketa matematikoetako bat da; beste hirurak kenketa, biderketa eta zatiketa dira.

Batuketa guztietan, elementu hauek izango ditugu: batugaiak (batzen diren kopuru edo zenbakiak) eta batura (batugaiak batzen ditugunean lortzen den emaitza).

Argazkiko adibidean bezala: 6 + 8 = 14

  • Batugaiak 6 eta 8 dira.
  • Batura 14 da.


Batuketak nola idazten dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki arrunten batuketa burukoarekin

Batuketak modu askotara idazten dira, baina eskoletan, normalean, batugaiak bata bestearen gainean idazten dira, zutabeak osatuz eta unitateak unitateekin, hamarrekoak hamarrekoekin, bata bestearen gainean (edo azpian).

Hala bada, batuketa era honetara egiten denean, batugaien azpian, marra horizontal bat ipintzen da, eta batugaien ezkerrean, batuketaren ikurra « + » («gehi» esaten da).

Zutabe bakoitzeko zenbakiak batzen dira eta emaitza marraren azpian jartzen da. Bi zenbakiren batura 9 baino handiagoa bada, 1 zenbakia erantsi behar zaio ezkerreko hurrengo zutabeari; 1 horri bururakoa deitzen zaio, ondoko irudian ikus dezakegun bezala:

Batuketa bat bururakoarekin.

Batuketaren propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batuketa batean, bi zenbaki batzeko ordenak ez du emaitzetan eraginik:

Elementu neutroa ere kontuan hartu beharra dago. Izan ere, edozein zenbakiri 0 gehituz gero, batura ez da aldatuko.


Zenbaki mota ezberdinen batuketak nola egin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikien arteko batuketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendatzaile bereko bi zatikiren edo gehiagoren arteko batuketa egiteko, zenbatzaileen arteko batuketa egin eta izendatzaile bera utzi behar da:

Izendatzaile ezberdineko bi zatikiren edo gehiagoren arteko batuketa egiteko aldiz, zatikiek izendatzaile bera izan behar dute, hots, Izendatzaile komuna. Horrela ez bada, bi zatikien izendatzailea berdina izatea lortu behar da.

Kasu honetan, 3/4 eta 1/6 zatikien batuketa egin nahi da. Horretarako, biak izendatzaile bera izango duten zatiki baliokideetara aldatu egin behar dira. Beraz, lehenengo zatikiaren zenbakitzailea eta izendatzailea bider 3 egin eta bigarrenean bider 2 egiten bada hau emango du:

Zatikien batuketa nola egin azaltzen da hurrengo bideoan:


Zenbaki hamartarren arteko batuketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki hamartarren arteko batuketa egiteko, maila berekoak elkartu egin behar dira; hots, hamarrenak hamarrenekin jarri behar dira, ehunekoak ehunekoekin, eta abar

Ohiko batuketetan bezala, bi zenbakiren batura 9 baino handiagoa bada, burukoa hurrengo mailara/zutabera pasatzen da. Bada, gauza bera egin behar da zenbaki hamartarren arteko batuketak egitean.