Lankide:Txiribiton30/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

My name is Earl[aldatu | aldatu iturburu kodea]

My name is Earl ("Nire izena Earl da"), Greg Garciak sortu eta zuzendutako umorezko telesai bat da. 2005ean emititu zen lehen aldiz AEB-n, Fox telebista katearen bitartez, eta 4 denboraldiren ostean, 2009an, amaitu zen. Jason Lee-ek egiten du Earl Hickey pertsonai protagonista papera, auto istripu baten ondorioz bere pentsatzeko era guztiz aldatzen duen 35 urteko gizona.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delinkuentzian oinarritutako bizitza malapartatsua duen arren, Earl Hickey-k 100.000$ irabazi ditu loteriako kupoi bati esker. Sinestu ezinik, momentuko ospakizunean kotxe batek Earl harrapatu eta haizeak kupoia eraman du. Ospitalean ingresaturik dagoela, telebista saio bat ikustean, karma kontzeptu mistikoaren efektua ezagutu du eta bere bizimodu krudelaren eragile eta arrazoia dela ondorioztatu du. Era honetan, Earl-ek bere bizitzeko era aldatu nahi du eta ordurarte egin dituen gauza krudel eta gaizto guztien lista bat osatu du, karmak ondorio positiboak itzuliko dizkiolakoaren esperoan.

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailako pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gregg Binkley, Kenny James bezala.
  • Dale Dickey, Patty bezala.
  • Giovanni Ribisi, Ralph Mariano bezala.
  • Beau Bridges, Carl Hickey bezala.
  • Nancy Leneham, Kate Hickey bezala.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaiaren sortzaile eta gidoilari izan zen Greg Garciak pilotoa idatzi zuen Yes, Dear izeneko beste komedia batean lan egiten zuela. Pilotoa Fox kateari aurkeztu ostean, NBC-ri ere erakutsi zion. Baldintza batzuk onartu ondoren, Jason Lee-ri protagonista papera eskaini zioten baina honek bi aldiz egin zion uko eskaintzari. Lee-k pilotoa gustoko zuen baina ez zuen paper protagonista horrekin guztiz konprometitu nahi. Garcia-rekin hitz egin ostean, Earl Hickey pertsonaia antzeztea onartu zuen.[1]

Lau urtez audientzia datu oso onak lortu zituen, baina azkeneko denboraldian ikusle kopuruak behera egin zuen. Ondorioz, Fox katea telesaia saltzen saiatu[2] zen. Azkenean bertan behera uztea erabaki zuten.

Kapituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Kapituluak Estreineko datak
Lehena Azkena
1 24 2005ko irailaren 20an 2006ko maiatzaren 11an
2 23 2006ko irailaren 21an 2007ko maitzaren 10an
3 22 2007ko irailaren 27an 2008ko maitzaren 15an
4 27 2008ko irailaren 25an 2009ko maitzaren 14an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. My Name is Earl season 1 DVD extra: Making Things Right: Behind the Scenes of My Name is Earl Featurette
  2. Txantiloi:Gaztelera [|Font, Susana]. «Me llamo Earl cancela definitivamente» Espinof (Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 7a).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]