Edukira joan

Lankide:Udane Marcos/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ITHAKA musika taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ithaka euskal musika talde bat da, lau gazterekin osatzen dena: Josune Freire, Eneko Eizagirre, Arantza Igartua eta Leire Olariaga. 2022an Gaztea Maketa Leihaketako irabazleak izan ziren, eta 2023an Katapulta Tour Gipuzkoa 2023an parte hartzeko hautatuak izan ziren. Pop-rock talde bat dira.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau partaide hauek Orio eta Zarautzeko 2004ak dira. Josune Freirek bateria jotzen du, Eneko Eizagirrek baxua, Arantza Igartuak gitarra eta Leire Olariagak teklatua jotzen du eta abeslaria da.

Musika estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako talde hau estilo ezberdinetan murgilduta dago, hala nola, pop-rock, alt-rock, stoner, post-punk eta post-rock.  Muse, Joy Division, Belako, Lukiek eta Wolf Alice bezalako taldeek influentziatu diete haien lehen lan luzea egiteko.

Bateria sendoak, baxuen riff melodikoak, teklatu energikoak eta ahots melankolikoak haien lehen diskoa markatzen dute.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde honen abestiak, post-covid gizarte bati buruz hitz egiten dute, esperantza gabeko gizarte bati buruz, eta metaforaz beteriko abestaik lehen planoan jartzen dute norbere aurkikuntza eta gizarte arazoak.

Singelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021: Amestu dezagun
  • 2021: Game Over
  • 2021: 17
  • 2022: Piztiak
  • 2023: Soma

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023: Biluzik

Bandcamp[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://ithaka1.bandcamp.com/