Lankide:Unai Barbera/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orientatze Kirol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orientazio-kirola jarduera fisiko bat da, gorputza eta burua abian jartzen, eta naturarekiko zuzeneko harremanaz gozatzeko aukera ematen duena, adin eta fisiko muga jarri gabe.

Kirol horren berezko balioek, hau da, naturarekiko kontaktuak, oso osasungarria den erresistentzian oinarritutako jarduera fisikoak, eguneroko bizitzan aplikatzeko ezagutza teknikoak eskuratzeak eta beste abentura-kirol batzuekin dagoen erlazioak, eragiten dute kirol honen praktika egunero geroz eta gehiago hastea, lehiatzeko edo, besterik gabe, gozatzeko.

Kirol hau Orientazio Federazio Internazionala (IOF) behar bezala arautzen du. Mapak oso zehatzak eta xehatuak dira, eta IOF sinbologiari jarraituz egin dira. Sinbologia oso konplexua izan arren, ez die arazo handirik sortzen lehen aldiz probatzen duten haiei.[1]

Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait modalitate desberdin aurki ditzakegu materiala eta jarraibideak kontuan hartuz.[2]

  • O-Pie: Oinezko orientazioa.
  • O-BM: Mendiko bizikletan orientatzea.
  • Trail-O: Elbarrientzat egokitutako modalitatea.
  • Ski-O: Orientazioa eski-ekipoarekin
  • RAID: Diziplina anitzeko lehiaketa da. Autonomia osoa duten taldeen erresistentzia, nabigazio eta biziraupen gaitasuna probatzea du helburu.
  • Erreleboak: 3 kide talde bakoitzeko. Talde guztiak batera ateratzen dira eta bakoitzak ibilbide desberdin batekin.

Orientazio mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa da kirol honetako protagonista nagusia. Mapa oso zehatza da, eta oso arau zehatzak eta sinbologia espezifikoa erabiliz egiten da. Orientazio-mapa guztiek arau eta sinbologia berberak dituzte; horregatik, atzerriko korrikalariek ez dute inolako eragozpenik gure ekitaldietan parte hartzen dutenean.

Kartografiatutako gune gehienak baso motako gune naturalak dira. Hala ere, azken urteetan esprint modalitatea indartu egin da, lasterketa laburragoak, teknika gutxiagokoak baina askoz azkarragoak diren hiriguneetan. Kirol hau sustatzeko modu bikaina izan da, ikusleari lasterketaz gozatzeko aukera ematen baitio.[3]

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiakideak adinaren eta sexuaren arabera banatuta daude. Emakumeak gizonezko kategorietan parte hartu dezakete. Gizonak eta emakumeak definitzeko, m eta f letrak erabiliko dira, hurrenez hurren.

Lehiakideen adina lehiaketaren urte naturalean betetzen dutena da. Kategoriak Espainiako Liga eta Txapelketen Urteko Arauetan definituko dira, gainera EOF (Espainiako Orientazio Federazioa) batzarrak edo, hala badagokio, batzorde eskuordetuak onartu beharko ditu.

Kontuan hartu beharko dugu kategoria mugatuetan, egindako zerrendetan dauden lehiakideek parte hartu ahal izango dutela Zuzendaritza Teknikoak egindako urteko arauen arabera. [4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orientazioko kirola XIX. mendearen amaieran sortu zen iparraldeko herrialdeetan; hasieran, praktika militar gisa, eta pixkanaka kirol bihurtu zen, baina inolako araudirik gabe.

Lehenengo lehiaketa 1890eko urriaren 7an antolatu zen Tjalven (Norvegia). Ernest Killander suediarra izan zen orientazioaren arauak ezarri zituena lehiaketa moderno bezala, 1942an Suediako eskoletan irakastea lortuz.

1961ean Nazioarteko Orientazio Federazioa (NOF) sortu zen.

Espainian 1955. urtean Orientazioa sartu zen. Hirurogeiko hamarkadan Indar Armatuetan orientazioko lehen lehiaketa ofiziala antolatu zen, eta 1970ean Martin Kronlund eskrimako maisuak orientazioa irakatsi zuen bere ikasleen artean.

Espainiako lehen orientazio-mapa Madrilgo "Casa de campo" parkekoa izan zen, 1/20.000 eskalan. [5]

Orientatze kirol Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesus de la Fuente 1986. urtean Europan zehar "Orienteering" izeneko kirola Euskal Herrira ekartzeaz arduratu zen. 15 urte geroago, bi klubek, Bizkaiko Orientazio Klubak (Cobi)[6] eta Arabako Orientazio Klubak (Coa)[7], orientatze kirola herritarrei ezagutzera eman nahi dute.

Eskola kurtsoko egutegian zehar 17 proba desberdin antolatzen dira, hala ere, momentuz gutxi ezagutzen den kirol bat da hemen dugun kultura falta dela eta.

Cobi (Bizkaia) eta Coa (Araba), bien artean 200 bazkide baino gehiago dituztela, kirol honen euskal ordezkaritzaren protagonistak dira, besteak beste, federazio baten babesik gabe garatutako Liga Nazional baten hamabi probetara joateko orduan. [8]

Nafarroan CDN (Club Deportivo Navarra)[9] orientazio kluba dago eta Gipuzkoan GOT taldea (Gipuzkoako Orientazio Taldea)[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) ¿Qué es el Deporte de Orientación? – Club de Orientación Veleta. (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  2. (Gaztelaniaz) ¿Qué es la orientación? – OrientaGetafe. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. (Gaztelaniaz) ¿Qué es el Deporte de Orientación? – Club de Orientación Veleta. (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Reglamentos de Orientación a Pie 2021» FEDO (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  5. «Historia del deporte de Orientación - Actividades en la Naturaleza» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  6. «Club de Orientación Bidea» www.cobidea.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  7. «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  8. (Gaztelaniaz) Hoyos, Javier. (1999-11-21). «El deporte del mapa y la brújula» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  9. «Club Deportivo Navarra: Orientación» Club Deportivo Navarra (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  10. (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» GOT - Gipuzkoako Orientazio Taldea (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).