Lankide:Unaiaja/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Labaingarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labaingarria.

Labaingarria edo lubrifrikatzailea, bi pieza higikorren arteko marruskadura gutxitzeko erabiltzen den substantzia da, normalean organikoa, olioz eta gehigarri kimikoz egina. Erabilerarik ohikoena berotzea ekiditzeko marruskadura gutxitzea den arren, indarrak transmititzeko, partikulak garraiatzeko edota tenperatura egokitzeko ere erabil daiteke.

Erabilera industrialez gain labaingarriak beste erabilera batzuk izan ditzake: sukaldaritzan (gantzak eta olioak), medikuntzan ( zenbait osagai protesikotan) edota ultrasoinu bidezko azterketetan. Oro har, marruskadura gutxitzeko eta mekanismo baten funtzionamendu egokia bermatzeko erabiltzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lubrikazio zirkuitua.

Labaingarriek, bi gainazal higikorren artean kokatzean, gainazal horien arteko marruskadura gutxitzen dute. Horrela, mugimendua erraztu eta higadura murrizten da. Horretaz gain, labaingarriek hainbat eginkizun betetzen dituzte motor edo makina baten funtzionamenduan: errekutnzan sortutako hondakinak disolbatu eta iragazkira eramaten dituzte, tenperatura makina osoan banatzen dute, oxidotzea eta korrosioa ekiditen dituzte, ur-lurrunaren kondentsazioa galarazten dute eta zenbait osagaitan juntura baten funtzioa bete dezakete.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labaingarrien ezaugarri nagusiak hurrengoak dira:

  • Irakite-puntu altua eta solidotze-puntu baxua. Egoera likidoan tenpertatura-tarte ahalik eta zabalenean iraun dezan.
  • Likatasun-indize altua.
  • Egonkortasun termikoa.
  • Emultsioa izatea. Disolbagaitzak diren partikulak izatea.
  • Korrosioarekiko erresistentzia.
  • Oxidazioarekiko erresistentzia altua.

Labaingarri motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikako destilazio-dorrea. Dorrearen egiturari esker, maila desberdinetan irakite-puntu desberdinak lor daitezke.

Lubrifikatzaileak gehienetan olioz eta gehigarriz osatutako nahasteak dira. Olio desberdinak ere konbinatzen dira ezaugarri desberdinak lortzeko.

Labaingarri minerala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiliena eta merkeena da. Jatorri organikoa izanik, petroleo gordinaren destilaketa prozesutik lortzen da, galipot bihurtu baino arinago, 370ºC-etik gorako tenperaturetan, eta gasolioaren ondoren, 250ºC eta 350ºC artean. Bere likatasun-indize baxua dela-eta gehigarri kopuru handia behar du labaingarritasun-ezaugarri egokiak lortzeko. Ezaugarri horiei esker, tenperatura altuetan kalitatezko lubrifikazioa eta tenperatura-tarte zabal batean era egonkorrean jardutea ahalbidetzen da. Gainera, likatasun-maila eta hidroskopikotasuna, hezetasun-maila mantentzeko ahalmena, igoarazten dute.

Labaingarri sintetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri artifizialekoa da, petroliotik eratorritakoa izan daitekeen arren. Laborategietan sortzen da, kostua labaingarri mineralenaren hirukoitza edo boskoitza izanik. Egonkortasun termiko altua, oxidaketarekiko erresistentzia altua eta likatasun-indize natural altua dute. Ezaugarri hauek trakzio-indize baxua izatea ahalbidetzen dute, energiaren xahutzea gutxituz.

Hainbat labaingarri sintetiko mota daude:

  • Hydrocrak: Jatorri organikoa duen eta hydrocraking prozesuaren bitartez olio minerala hidrogenizatuz lortzen den labaingarri sintetikoa da. Petrolio-konpainiek gehien ekoizten duten labaingarri sintetiko mota da, honen ekoizpenerako gasolioaren olio mineral soberakina erabiltzen baitute.
    Petrolioa.
  • PAO (polyalphaolefin): Jatorri organikodun labaingarri sintetikoa da, zeinari polialfaolefina deituriko maila molekularreko nahaste bat gehitzen zaion egonkortasun termikoa handitzeko eta lurrunkortasuna gutxitzeko.
  • PIB: Poli-isobutileno izendatzen da. Bi aldiko motorretan kea labaingarritik kentzeko erabiltzen den olio sintetikoa da.
  • Ester: Ez da petroleotik eratorritakoa; gantz-azido baten eta alkohol baten arteko erreakziotik sortzen da. Oso garestia da. Izan ere, ekoizten diren labaingarri hauen %40a atzera bota behar izaten da. Hala ere, lortzen diren tenperaturarekiko erresistentziak, -68ºC eta 325ºC artean, eta sortze-prozesuaren ondorioz bereganatzen duen polaritatea dela-eta aeronautikarako eta lehiaketa-automobilgintzarako aproposa bilakatzen du.

Labaingarrien gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labaingarrietan olioek %90a eta gehigarriek %10a osatzen dute gutxi gorabehera. Gehigarri hauek labaingarriaren ezaugarriak hobetzeko eta olioak babesteko erabiltzen dira, izango duten erabilerara egokituz.

Hauek dira erabiltzen diren gehigarriak:

  • Antioxidatzaileak. Labaingarriaren bizitza erabilgarria luzatzen dute.
  • Mutur presioko antihigatzailea. Lubrifikatu beharreko hormak geruza batez estaltzen ditu. Zezeldurazko lubrikazioan erabiltzen dira (engranaje-kutxa eta diferentzialetan).
  • Apar kontrakoa. Gainazal-tentsioa murrizten dute kabitaziozko oxigenazioa ekiditzeko eta horrela burbuilak sortzea eta airea lubrikazio-sisteman sartzea galarazten da.
  • Herdoil kontrakoa. Mekanismoaren barne-pareta metalikoen oxidazioa eta ur-lurrunaren kondentsazioa ekiditen du.
  • Detergenteak. Errekuntzan sortutako hondakinak garbitzen dituzte.
  • Sakabanatzaileak. Detergenteek ateratzen dituzten hondakinak iragazkira edo karterrera garraiatzen dituzte.
  • Trinkotzaileak. Polimero-konposatuak dira. Tenperatura igotzean bolumena handitzen dute likatasun-indizea mantenduz, lubrikazio presioa egokia izan dadin.
  • Diluitzaileak. Argizarizko mikrokristalak murrizten ditu, labaingarria tenperatura baxuetan ondo jaria dadin.