Lankide:Ur2eta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.874. urteko abenduaren 15ean jaio zen, Barberokuako errotan, Kilimon erreka ondoan kokatua eta horregatik “Duque del Quilimon” izeneko gaitzizena ipini zitzaion.

Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"

Mundu asko ezagutu zuen: Donostian eta Afrikan egon zen, Cubako gerratean soldadu gisa parte hartu zuen, ondoren Amerika zeharkatu zuen Patagoniaraino helduz.

Bertsolari baino gehiago, “bertso-paperak” idazten aritu zen. Idatzi ondoren, herriz herri saltzen zituen, hortarako lehenik abestu egin behar zituelarik. Xabier Lete, Julen Lekuona eta Antton Valverde gisako abeslariek beren kantaldietan Txirristakaren bertsoak eraman zituzten.