Edukira joan

Lankide:Uzay Ortiz de Murua/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

SUGEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugeak hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira. Gehienbat, animali basatiak dira, baina badaude zenbait pertsona animali hauek etxeko animali bezala ezartzen dituzte. Oraindik ere ez dago oso ziur sugearen jatorria, baina bi teoria daude: sugandila zulatzailearen teoria eta mosasauro urtarraren teoria. Sugea bi animalia horiekin antzekotasun handia duenez, ez dago teoria finko bat bere jatorriari buruz.


ESPEZIE DESBERDINAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2.900 espezie ezagutzen dira gaur egun, eta Antartikan ezik munduko beste edozein lurraldeetan aurkitu ditzakegu, baita itsasoetan ere. Sugeak ezagunak dira beraien pozoiagatik, baina gehienak ez dira pozoitsuak. Pozoitsuak direnak, pozoia hiltzeko erabiltzen dute eta ez autodefentsarako. Suge batzuen pozoiak indar nahikoa dute gizaki bat hiltzeko.

Tamainari dagokionez, oso desberdinak dira. Gaur egun iraungitua dagoen titanoboa zen handiena (12-15 metro), baina orain Python eta Anakonda dira handienak. Txikienen artean Leptotyphlops carlae aurkitzen dugu, 10 zentimetroko tamainarekin. Suge handiak ikustea arraroa da, suge gehienak txikiak direlako. Sugeen bataz besteko luzera metro batekoa da.

KUALITATE EZBERDINAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidun hauen usaimena gehien bat harrapakariak ehizatzeko erabiltzen dute. Mihi bipekara erabiltzen dute horretarako, mihi hau mugimenduan dago une oro airean, uretan edo lurrean dauden partikulen bila. Suge ezberdinek mihi hau modu ezberdinetan erabiltzen dute. Anakonden kasuan beraien mihi hau erabilgarria da ur azpian.

Sugearen buruaren zati ezberdinak

Beste alde batetik, sugeen ikusmena ez da beraien usaimena bezain garatua. Beste modu batera esan da, sugeak argia eta iluntasuna desberdintzen dituzte. Ikusmen hau hobea edo okerragoa da suge ezberdinetan. Sugeak aurrera jarraitu ahal izateko gehiago lurreko bibrazioetaz baliatzen dira.

SUGEEN ANATOMIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugeen gorputzean dagoen hezur gogor eta oso bakarra buru-hezurra da. Beste hezurrak oso mugikorrak dira, batez ere baraila hezurrak. Honek aukera ematen die euren burua baino askoz handiagoak diren animaliak irensteko. Sugeek beraien organoak gorputzean zehar dituzte kokatuta modu estratejiko batean. Suge mota ezberdinetan hortz ezberdinak ikusi ditzakegu: maxilarrak, pterigoideak, palatinoak, dentarioak eta aurremaxilarrak. Aurremaxilarrak dira pozoia botatzeko gai diren bakarrak. Hauen barnean 4 mota desberdindu ditzakegu: Aglifoak, Opostiglifoak, Proteroglifoak, Solenoglifoak.

   Ba al dakizu   

Pozoiaren zati batek harrapakina paralizatzen duela beste pozoinaren zatiak harrapakina deskonposatzen duen bitartean. Gainera ume sugeen pozoina askoz ere indartsuagoa da, suge helduena baino. .

   Ba al dakizu   

Suge batzuek zuhaitzetaik saltatzean "hegan" egin dezaketela beraien sabela lautuz .