Edukira joan

Lankide:Vitoria-Gasteiz23/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

2050 nola imajinatzen dut

Paisaia: Lurra kontaminatua egongo da, eta ura ere bai; itsasoetako zati batzuk antzuak izango dira. Oasiak egongo dira aberatsentzat.

Klima: Muturrekoa eta hegazkorra izango da, bat-batean aldatuko da. Urtaroak ez dira oso markatuak izango eta ezingo da jakin hurrengo egunerako klima.

Hizkuntzak: Mundu osoan poliglota gehiago egongo dira: Jendeak hizkuntza gehiago ikasiko ditu eta normalagoa izango da 3+ hizkuntza hitz egitea.

Migrazioak: Migrazio-olatuak ugariak izango dira, batez ere muturreko klimengandik eta ura eskuratzeko gerrengatik ere bai.

Sinesmenak eta Erlijioak: Ez dira asko aldatuko, baina estremismo erlijioso gehiago egongo da eta Kulto Apokaliptikoen areagotze bat egongo da.

Hiriak, auzoak, herriak, etxeak, parkeak, mendiak: Auzoak sozioekonomikoki oso bereiztuta egongo dira, eta parkeak eta mendiak lege ekologistengatik oso babestuak izango dira. Hiriak handiak eta kaotikoak eta etxeak oso modernoak eta minimalstak izango dira.

Gobernu moduak Demokrazia izango da gobernu-modu areagotuena, baina gero eta estremismo politiko gehiago egongo da eta gobernu liberal eta kontserbadoreen errotazio-ziklo bat egongo da.

Natur energien iturriak: Eguzki-energiaren BOOM handia egongo da beroketa globalagatik eta klima aldaketagatik.

Jarduera ekonomikoak: Lana asko desagertuko dira baina lan berriak sortuko dira ere: robotika, informatika, ekologia eta dermatologia arloetan.

Garraiobideak: Klima aldaketagatik eta izango dugun kontzientzia ekologikoatik garraiobide publikoak garraiobide-mota hedatuena izango dira. Autoak eta beste energia garbiarekin edota elektrizitatearekin mugituko dira.

Arkitektura: Moderno-minimalista oso hedatua izango da, baina estilo neoklasikoak ere oso popularrak izango dira: Antzinarokoak diruditen etxeak,  baina ezkutuko objektu modernoz beteta.

Altzariak eta etxeko tresnak: Estilo pertsonalean depedatuko du, indibidualismoa asko baloratuko delako, baina guztia zure bizitza errazteko diseinatuta egongo da.

Janzkera formala: Janzkera ez da aldatuko, baina jantzi tradizionalek garrantzi handia izango dute, esmokin klasikoa eta galazko soinekoekin batera.

Hedabideak. Guztiek izango dituzte hedabideak, eta mota desberdinakoak izango dira. Gaur ditugun hedabide asko desagertu egingo dute, eta telebista eta aldizkariak gero eta gutxiago erabiliko dira.

Monumentuak: Monumentuak ondo kontserbatuta egongo dira teknologia berriei ezker, eta betirako galduak pentsatzen genituen estatua eta kuadro asko berreskuratu ahal izango ditugu.

Dibertsio publikoak: Guztientzat dibertsioak egongo dira, ala ere, asko online gertatuko dira, era teknologikoa izango delako.