Lankide:Wikieuskarazerebai/Planeagailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Planeagailua

Planeagailua edo planeatzeko hegazkina, aisialdi jardueratarako erabiltzen den motorerik gabeko aireontzia da.[1][2] Motorerik gabeko hegazkinok naturan agertzen diren aire korronteak erabiltzen dituzte airean denbora luzez mantendu ahal izateko. Planeagailuek aerodinamika oso aurreratua izan ohi dute eta horrek korronteak erabiliz altuera irabaztea, distantzia luzeak zeharkatzea eta airean denbora luzez mantetzea ahalbidetzen die.

Planeagailu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ASH25M—bera bakarrik aireratzeko motorea duen planeagailua

Planeatzeko hegazkinek ahalik eta erresistentzi gutxien sortzen dute goranzko indar jakin baterako, hori lortzeko hegal luze eta finak dituzte, bai eta kabina itxi estua eta fuselaje luze fina ere. Horrelako forma duren aireontziak gai dira motorerik gabe hegaldi luzeak egiteko eta termiketan zein mendi maldetan sortzen diren goranzko aire korronteak aprobetxatuz era efizientean altuera irabazteko. Aire barean, planeagailuak gai dira hegaldi luzeak abiadura handiz eta altuera gutxi galduz egiteko.

Planeagailuek hegal zurrunak dituzte eta patina edo aterrizatzeko gurpilak izan ohi dituzte. Delta hegal eta parapenteekin alderatuta esan daiteke, haiek pilotuen oinez baliatzen direla aireratzeko, aldiz planeagailuak normalean beste hegazkin baten bidez tiraka edo tornu bidez aireratu ohi dira. Beste aireratze sistema batzuk ere egon badaude, nahiz eta hain ohikoak izan diren: Bungee delakoa edo auto bidezko erremolkea adibidez.

Zenbait planeagailuk ez dute gaitasunik hegaldi luzeak egiteko, beste hegazkin bati lotzen zaizkion motore gabeko hegazkinak baino ez lirateke. Planeagailu militarrak ere egin izan dira historian, ala nola D-Day delakoan Normandiako lurreratzean eraboli zirenak. Hauek erabilera bakarreko aireontziak izan ohi ziren, behin lurreratuta abandonatu egiten bait zituzten.

Motordun planeagailua, izenak berak dioen bezela motore bat instalatu zaion planeatzeko hegazkina da. Motorea airean gorde edo atera daiteke eta altuera galtzean hegaldia luzatzeko edo kasu batzuetan aireratzeko ere erabil daiteke.  Hiru motatako motoredun planeagailuak bereiz daitezke, lehenengoak ingelesez "self-sustaining" deiturikoak hegaldia luzatzeko motore txiki bat izan ohi dute, gordetzeko aukerarekin. Bigarrenak berriz "self-launching" bezala ezagutzen direnak nahikoa potentzia dute berez kabuz aireratzeko eta gero gordetzen dute motorea. Azkenin "Touring Motor Glider" edo TMG bezala ezagutzen direnak paseorako edo aisialdi hegaldietarako erabiliak, berez kabuz airera daitezke eta gai dira airean motorea itzali arren hegan jarraitzeko baina ez dute ez motorea ez ez helizea ezkutatzen.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HAWA Vampyr 1921

Sir George Cayleyren planeagailuek 1849 urte inguruan egin zituzten lehen aireratze laburrak. Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute 1890. hamarkadan, Otto Lilienthalek hainbat planeatzeko hegazkin eraiki zituen, hauen kontrola pisua lekuz aldaturik lortzen zelarik. 1900. hamarkada hasieran Wright Anaiek kontrol azalera mugikordun planeagailuak eraiki zituzten. 1903an, motore bat gehitu zioten era arrakastatsuan.

Lehen mundu gerraren ondotik eraiki ziren lehen planeagailuak kirol heburuekin Alemanian. Herrialde honen planeagailuekiko lotura sendoa neurri handi batean lehen mundu gerraren ondoren ezarri ziren debekuetan datza, hain zuzen motoredun hegazkinen eraikuntza eta hegaldiak debekatu baitziren bertan. Hori dela eta bertako hegazkin zale askok planeagailuetara jo zuten, gobernuak aktiboki bultzatu zuen jarduera hauen garapena, bereziki planeagailuen hegaldiak egitera egokitutako lekuetan, hauetatik ezagunena  WasserkuppeAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute  delarik. Planeagailuen kirol-erabilerak azkar eboluzionatu zuen 1930eko hamarkadan eta gaur egun beren aplikazio nagusia da. Beren errendimendua hobetu ahala, planeatzeko hegazkinak zeharkaldi hegaldiak egiteko erabiltzen hasi ziren eta egun ohikoak dira ehundaka edo milaka kilometroko hegaldiak beti ere eguraldia horretarako egokia bada.

Planeagailuen diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko tresna panel modernoa (Glaser-Dirks DG-101G ELAN) planeagailua.
Egin klik irudiaren gainean tresneriari buruzko azalpenak jasotzeko.

Fabrikatzaile nagusietako gliders[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proportzio handi bat gliders izan dira, eta oraindik ere egin Alemanian,Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute jaioterria kirola. Alemanian badira hainbat fabrikatzaile baina hiru taldeen enpresak dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Kirol ekipamendua]]