Lankide:Xabizabala98/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Neurri-unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri-unitatea zerbait neurtzeko erabiltzen den tresna da. Adibidez distantzia neurtzeko erabiliko genuen neurri-unitatea metroa izango litzateke.

Garai batean herrialde bakoitzak bere berezko unitateak zituen. Adibidez, Ingalaterran distantzia miletan neurtzen zen, eta oraindik ere neurtzen zen. Euskal Herria,  aldiz, bolumena pintetan neurtzen zen, baina gaur egun ia ez da erabiltzen. Herrialdez aldatzean bakoitzak bere unitate sistema izateak arazoak ekartzen zituen, eta arazo hau ekiditeko 1960. urtean mundu osoko biztanleei balio izango zien unitate sistema bat ezarri zen Frantzian. Beste batzuen artean egun hartan, luzera, masa, denbora eta tenperatura neurtzeko unitateak finkatu zituzten.

Zertarako erabiltzen ditugu neurri unitateak gure eguneroko bizitzetan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LUZERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzera metroetan neurtzen da eta bere unitatearen ikurra m da. Metroaren bidez puntu batetik bestera dagoen distantzia neur dezakegu, pertsona baten altuera adibidez.

Irudi honetan ageri den tresna metroa deitzen da, erakinak egiteko edota pertsonak neurtzeko erabili daitekeena.

Luzeraren neurketa eguneroko bizitzan oso presente dugun zerbait da. Neurketa hau egiteko metroa daukagu, metroaren bidez edozer gauza neurtu dezakegu eta gehien bat obran erabiltzen den tresna bat da. Horren bidez, esate baterako etxeak eraikitzeko behar den materiala neurtzen da dena zuzen gelditu dadin. Horrez gain, bi herrien arteko distantzia neurtzeko ere erabil dezakegu unitate hau, baina hemen metroak erabili ordez kilometroak erabiltzen ditugu. Kilometro batek 100 metro ditu.

Janariarekin batera dagoen tresna hori pisua da, eta beraren bidez plater goxoak egiteko erabiliko ditugun osagaiak pisatu ahal ditugu.

MASA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masa kilogramoetan neurtzen da eta bere unitate ikurra kg da. Kilogramoen bidez edozer gauza pisatu dezakegu, pertsona bat adibidez. Masa neurtzeko kilogramoak erabiltzen direla badakigu, baina zertarako balio digu zerbaiten masa jakiteak?

Eguneroko bizitzan pisuarekin zerikusia dituzten gauza asko egiten ditugu, erosketak egiteko adibidez. Fruta erosten badugu dendariak hartu dugun fruta kantitatea pisatuko du eta, ondoren, horren arabera ordaindu egingo diogu. Sarritan guk ere pisua hartzen dugu. Geroz eta zaharragoak egin geroz eta handiagoak egiten gara, ondorioz gehiago pisatzen dugu.

TENPERATURA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken azalpenetan kilogramoaz eta metroaz hitz egiten egon gara baina, aurretik esan bezala, neurri-unitate gehiago daude. Unitate garrantzitsua falta zaigu, eta hori tenperatura edo hozberoa neurtzeko erabiltzen dugu. Adituek celsius gradu deitzen diote, baino guk gradu izenez ezagutzen dugu. Bere ikurra  °C da.

Tresna hau termometroa da, eta beraren bidez edozein lekuko tenperatura neurtu dezakegu. Kasu honetan bero asko egiten du, 40 °C.


Irudiko tesna biribil hau ordulari bat da, eta bere horratzak diotenez zortziak hogei gutxi dira.

DENBORA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falta zaigun unitateak denbora neurtzen du eta munduko erloju guztiek horren arabera funtzionatzen dute.  Unitate hau segundoa da eta bere ikurra s da. Esan bezala bere eginkizuna denbora neurtzea da.

60 segundok minutu bat osatzen dute eta 60 minutuk ordubete. Egun batek, 24 ordu ditu.


BA AHAL ZENEKIEN????[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra.

Munduari bira emateko 40.000 kilometro egin beharko genituen, hau da, Donostia eta Bilboren artean dagoen distantzia laurehun aldiz egin beharko genuen. Bidai luze hau oinez egin nahiko bagenu 3 urte behar izango genituen bide amaierara iristeko, aldiz hegazkinean egingo bagenu 67 ordu besterik ez genituen beharko, izugarria ezta?


Munduko edozein materia pisua galtzen joaten da denbora pasa ala. Denborarekin gauzak zahartu egiten dira, eta honekin batera pixkanaka pisua galtzen hasten dira.

Beach Stones 2



Saharako basamortua. Munduko lekurik beroenetako bat.


Azkeneko txikikeria tenperaturaren inguruan joango da. 1883. urtean Antartidan -90°C neurtu zituzten Vostok deituriko herri txiki batean, Euskal Herriko neguarekin alderatuta alde izugarria dago, hemen gehienez -5°C-raino iristen gara. Bestalde tenperatura beroenaren errekorra 58°C-tan dago, egun bero hau El Aziza deituriko herri Libiar bateko biztanleek bizitu zuten 1922. urtean, izugarria ezta?

Hau Antartidako hizotzezko mendi bat da, Izeberg izenez ezagutua.