Lankide:Ziortza.irazu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Palestinako musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinako musika munduko ondare kultural aberatsaren isla da. Mendeetan zehar, bertako eta atzerriko eraginen erruz, Palestinako musika eboluzionatuz joan da; tradizioaren eta modernitatearen nahasketa paregabe bat sortuz. Palestinako musika Palestinako nortasunaren eta erresistentziaren adierazpen bat da, historian zehar aurrez aurre izan dituzten ezbehar politiko eta sozialak direla eta.

Honek sustrai sakonak ditu tradizio arabiarrean. Instrumentu tradizionalek paper nagusia betetzen dute Palestinako musikan; hala nola, Oud (gitarraren antzeko hari-instrumentua) eta Qanun (zitara mota bat) bezalako instrumentuek. Instrumentu hauek emozio sorta zabala gogorarazten duten melodia hunkigarriak sortzeko erabiltzen dira, malenkoniatik hasi eta alaitasuneraino.

Musika generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinako musikak askotariko generoak biltzen ditu: "dabke" izenez ezagutzen diren kantu folkloriko tradizionalak (ospakizun eta ekitaldi kulturaletan erabiliak), musika klasiko arabiarra eta musika garaikidea. Palestinako generorik enblematikoenetako bat "dabke-a" dela esan dezakegu; taldeetan praktikatzen den dantza eta musika mota bat, Palestinako herriaren komunitatea eta batasuna islatzen dituena. "Dabke" abestiek maitasun- historiak eta erresistentzia gaiak jorratzen dituzte, eta askotan danborrak eta perkusioko beste instrumentu batzuk izaten dituzte lagun.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatu bezala, palestinako musikak ere zeregin garrantzitsua izan du erresistentzia kultural eta politikoan. Abesti askoren letrek okupazioari, askatasunari eta justiziari buruzko gaiak jorratzen dituzte, eta, horri esker, musika bitartekari boteretsua da Palestinak bere eskubideen alde duen borroka adierazteko. Artista palestinarrek beren musika erabili ohi dute batipat kausa palestinarra nazioartean ezagutarazteko eta Palestinako herrialdearen elkartasuna adierazteko.

Hip Hop palestinarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DJ Khaled

90eko hamarkadaren amaieran, Palestinako gazteek Palestinako azpigenero musikal berri bat sortu zuten: Palestinako hip hopa, doinu arabiarrak eta mendebaldeko erritmoak konbinatzen dituena, arabierazko, ingelesezko eta baita hebreerazko letrekin. 70eko hamarkadako Los Angelesko eta New Yorkeko rap musika tradizionaletik mailegatutako elementuak hartuta, musikari palestinar gazteek estilo berri bat egin zuten, bizi izan zuten giro sozial eta politikoari beren eskaerak egiten dizkiona.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/M%C3%BAsica_de_Palestina#Instrumentos_de_Palestina https://www.eldiario.es/unrwa/dabkeh-palestino-musica-movimientos-resistencia-pacifica_132_9103004.html